Tuva

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tuvamap
Remove ads

Tuva[1] (tuveraz: Тыва; errusieraz: Тува́) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat, herrialdearen erdi-hegoaldean kokatua. Jenisei ibaiaren goi-arroa hartzen du, mendebaldeko Saian eta Tannu-Ola mendien artean. Mongoliarekin muga egiten du. 170.500 km2ko eremua du, eta 2010ean 307.930 biztanle zituen[2] (tuvatar etniakoak hiru bosten, eta errusiar etniakoak gainerakoak). Hiriburua Kyzyl da.

Datu azkarrak Ereserkia, Administrazioa ...

Tuvera deritzon turkiar hizkuntzan mintzo dira tuvatarrak. Nekazaritza-eremuetan bizi dira biztanleen erdiak baino gehiago.

Remove ads

Historia

1757-1911 urteetan, Txinaren mende egon zen. 1911. urtean Errusiako tsarrak Tuvako burujabetasunaren aldeko erakundea bultzatu zuen, eta hiru urte geroago Errusiaren babespean zegoen Tuva. 1921. urtean, Tuvaren burujabetasuna aldarrikatu zuten, baina 1944an Errusiak bere egin zuen, eta 1961ean errepublika autonomo bihurtu zen.

Ekonomia

Laborantza (garia, garagarra), abere-hazkuntza (behi-azienda) eta lurpeko aberastasunen ustiatzea (ikatz- eta kobalto-hobi oparoak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria ez da aurreratua, eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago (janari-industria, zurgintza, eraikuntzarako gaiak).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads