Errusiaren banaketa administratiboa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Errusia 83 subjetu federalez (errusieraz: субъекты федерации, subyekty federatsii) osatutako federazioa da. Subjektu hauek eskubide federalak dituzte, guztientzat berdinak direnak, eta bakoitzak 2 ordezkari ditu Errusiako Federazio Kontseiluan. Hala ere autonomia maila ezberdinak daude euren artean.
Subjektuak

Subjektu bakoitza honako azpitalderen batean bana daiteke:
22 errepublika (республики, sing. республика; respubliki, sing. respublika) - Autonomoak diren errepublikak dira, eta Errusiatik banatzeko eskubidea dute. Bakoitzak bere konstituzio, presidente eta parlamentua du. Talde etniko baten eremuari dagozkie. | |
46 oblast (probintziak) (области, sing. область; oblasti, sing. oblast) — Hauek dira ohikoenak. Presidentea federalki izendatzen da eta hiririk nagusienaren izena eraman ohi dute. | |
9 krai (lurralde) (края, sing. край; kraya, sing. krai edo kray) — oblasten antzekoak baino periferikoak. | |
Autonomia oblast 1 (автономная область; avtonomnaya oblast), Juduen Probintzia Autonomoa. | |
4 autonomia barruti (автономные округа, sing. автономный округ; avtonomnyye okruga, sing. avtonomny okrug) — Oblastek baino autonomia handiagoa dute, baina errepublikek baino gutxiago. Minoria etnikoak egon ohi dira. | |
3 hiri federal (федеральные города, sing. федеральный город; federalnyye goroda, sing. federalny gorod) — hiri handiak dira, modu autonomoan funtzionatzen dutenak. |
Remove ads
Mapa administratiboa

Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads