Ubarroi handi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ubarroi handia[1] (Phalacrocorax carbo) phalacrocoracidae familiako hegaztia da, Europan, Australasian eta Ipar Amerikako kostalde atlantikoan bizi dena[2].

Remove ads
Ezaugarriak
Deskribapena
Ubarroia hegazti handia da. Azpiespeziearen arabera, tamaina aldatu egiten da eta arrak emeak baino handiagoak izaten dira. Ubarroiaren luzera 80 eta 100 cm artekoa izaten da eta hego-zabalera 130 eta 160 cm artekoa[3]. Pisua, aldiz, 1,5 eta 5,3 kg artekoa izaten du[4].
Kolore beltzeko hegaztia da eta hegoetan dituen ezkata itxurako lumek dizdira metalikoa dute. Moko argia du eta eztarri aldean luma zuriak ditu. Baraila aldean lumarik gabeko eremu horixka bat ere badu, begiraino iristen zaiona. Hegazti helduek aldaka inguruan orban zuriak izaten dituzte kumatze garaian. Buztana luzea du.
Euskal Herrian ubarroi mottoduna ere badugu. Ubarroi handia baino txikiagoa da eta buruan dituen luma beltzek gandor antzekoa irudikatzen dute, hortik izena. Ubarroi handiaren buztana hamalau lumak osatzen dute eta mottodunarena, hamabi lumak baino ez.
Etologia
Ubarroi guztiek bezala, ubarroi handiak ere argizari kopuru txikiagoa du lumetan. Honek urarekin erresistentzia gutxitzen du arrantzarako egokia dena, baina iragazkorragoa denez arrantzaldi bakoitzaren ondoren hegoak zabalik egon behar du lumak lehortzeko. Igeri egiten duenean gorputzaren hiru laurdenak ur azpian izaten ditu[3].
Animalia taldekoia da eta lotarako eremuetan talde oso handiak era ditzake. Euskal Herrian negua pasatzen du.
Remove ads
Ugalketa
Kostaldeko zuhaitzetan egiten du habia, alga eta zuhaitz adaxkeak erabiliz, eta barnealdea lumaz estaltzen du. Bizpahiru egunetan, hiru edo lau arrautza erruten ditu, kolore urdin-berde apalekoak, eta 25-31 egunez txitatzen jardundakoan jaiotzen dira txitak. 50 egun pasa ondoren, txitek habia uzten dute eta lau edo bost urterekin heldu bihurtu eta ugaldu egin daitezke[3].
Elikadura
Urpean igeri eginez arrainak harrapatzen ditu, batzuetan tamaina handikoak, aingirak, esate baterako[3].
Taxonomia
Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean eta oraindik berak emandako izena darama. Ubarroi handiak sei azpiespezie ditu:
- Phalacrocorax carbo carbo, Ozeano Atlantikoaren kostaldeetan bizi dena.
- Phalacrocorax carbo novaehollandiae, Australasian bizi dena.
- Phalacrocorax carbo lucidus Sahara azpiko Afrikan bizi dena, batzuetan espezietzat jotzen da, Phalacrocorax lucidus izen binomialarekin.
- Phalacrocorax carbo sinensis, mendebaldeko Europan eta ekialdeko Asian bizi dena.
- Phalacrocorax carbo maroccanus, ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena.
- Phalacrocorax carbo hannedae, Japonian bizi dena.
Remove ads
Euskal Herrian dituen izenak

Euskal Herrian zehar hainbat izen ematen zaio[5]:
- Babarroso (Lea Artibai)
- Bolborin (Bidasoa Beherea)
- Gabarroso (Lea Artibai, Urola Kosta, Baztanaldea)
- Potorro (Plentzia, Mungia, Urdaibai)
- Sakillo (Lea Artibai, Urola Kosta, Urdaibai)
- Balantxori (Deba Barrena)
Iruditegia
- Ubarroi handia.
- Ubarroi kolonia zuhaitzean
- Ubarroia hegan.
- Ubarroia igerian, arraina harrapatu berritan.
- Arrautzak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
