Ultzurrun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ultzurrun Nafarroa Garaiko kontzejua da, Ollaran udalerrikoa. 83 biztanle zituen 2020an.[1]


Remove ads
Geografia
Ultzurrun Ollaranen dago, Iruñerriaren hego-mendebaldean, 530 metroko garaieran. Iparraldean Iltzarberekin du muga, mendebaldean Saldiserekin, hegoaldean Azantzarekin, eta ekialdean Artetarekin.[2] Udarbe ibaiak zeharkatzen du kontzejua. Herritik 2 kilometrora Artetako iturburua dago.
Demografia
| 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 58 | 56 | 52 | 53 | 51 | 56 | 62 | 80 | 83 | 85 | 87 | 87 |
Ondarea
- Ultzurrungo jauregia, Ultzurrun familiaren oinetxea.[3] XVI. mendearen hasieran Diez de Ultzurrun doktorearen jabetza zen.[2]
- San Martin eliza, 1797-1814 bitartean eraikia. Erretaula nagusia XVIII. mendearen bigarren erdian egin zen, XVI. mendeko irudiak baliatuz. Koruan XIV-XV. mendeko Kristo gurutziltzatu bat dago.[4]
- San Bartolome baseliza.
Ultzurrundarrak
- Felix Urabaien (1883-1943), idazlea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
