Uni

From Wikipedia, the free encyclopedia

Uni
Remove ads

Uni etruskoen jainkosa nagusia da,[1] triada sakratuko kidea.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...

Deskribapena

Panteoi etruskoaren jainkosa garrantzitsua da, eta, hala ere, bere izena latindar jatorrikoa da, eta litekeena da bere kultua ere latindar jatorrikoa izatea. Izan ere, tenplu asko Lazion eskaini zitzaizkion.[2] Uniri, maiz, Sospita (Salbatzailea) epitetoa ematen zaio. Borrokalaria ere bada, Menrva/Athéna bezala, eta kasu horretan, bere irudiak armak eramaten ditu eta burua ahuntz-larru batez estaltzen zaio.[3]

Pirgiren B tenplua berari eskainia dago, non fenizierazko strt (Astarte) izena eman zioten, zeruko jainkosa. Beste tenplu batzuk eskaini zitzaizkion hainbat herritan: Caeren, Veiin eta Perugian, besteak beste. Cortonako hiriaren jainkosa nagusia edo babeslea izan zitekeen eta bertan inskripzio bitxi bat aurkitu da: "mi unial curtum" ("Cortonako Unirengan nago").[4] Izan ere, hirien babesa da Uniren eginkizunetako bat.[3] Vicchio udalerrian dagoen Poggio Collako tenpluan, harri gainean etruskoz idatzitako testurik luzeena agertu zen, eta irakurri ahal izan zuten neurrian, zati bat Uniri eskainita zegoela ikusi zuten, beste zati bat Tinia jainkoari.[5]

Harreman kontrajarriak ditu Unik beste jainko etruriar batekin: Herclerekin. Haren aurka borroka daiteke, edo, ispiluen atzealdean agertzen denez, haren konpainian egon, baita bularra eman ere.[3]

K.a. IV. mendearen erdialdearen ondoren, Uni-ren irudikapenek, sarritan, erdi biluzik erakusten dute eta horrek Turan jainkosarekin antzekotasunak izatera eramaten dute. Bestalde, Lazioko Gravisca aztarnategian (edo Porto Clementino), Tarquinian, Turan jainkosarekin tenpluko naos-a (kulturako gela nagusia) partekatzen zuela ikusi da.[3]

Erromatar Junon eta greziar Herarekin parekatu ohi da. Aldi berean, zenbait alderdi komun ditu greziarren Leukoteo/Ino-rekin, geroago sortuko den Mater Matuta erromatarrarekin, eta erditzearen greziar jainkosa zen Ilithyie-rekin.[3]

Thumb
Uni Hercleri titia ematen Volterrako ispilu batean.

Uni jainkoen erregina da, Tiniaren arreba eta emaztea eta Hercleren ama. Tinia jainkoarekin eta Menrva jainkosarekin batera triunbiratu boteretsua osatzen zuen.

Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia osagarria

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads