Vidrala

From Wikipedia, the free encyclopedia

Vidrala
Remove ads

Vidrala Laudioko (Araba) enpresa bat da, 1965. urtean sortua, beira ekoizten duena. Gehienbat jangaiak gordetzeko beirazko ontziak ekoizten ditu, eta bereziki ardoa gordetzeko botilak. Espainiako ekoizlerik garrantzitsuenetakoa da. Laudioko fabrikaz gain, beste bat du estatuaren barruan, Caudeten (Albaceteko probintzia).

Datu azkarrak Datuak, Mota ...

2003. urtean, Ricardo Gallo taldearen Portugalgo fabrikak erosi zituen. 2005ean, AEBko Owens enpresari Kataluniako eta Milango instalazioak erosi zizkion. 2007an, Belgikan zegoen beirazko ontzien fabrika bakarra (La Manufacture du Verre) erosi zuen.[1]

2015eko urtarrilaren 13an, Vidralak Irlandako Encirc enpresa erosi zuen, 408 milioi euro ordainduta. Ondorioz, bere neurria ia bikoiztu zuen.[2]

2024an, Italiako filiala saldu zuen, 230 milioi euroren truke, gutxi gorabehera 50 milioi euroren plusbalioarekin. Horrela, enpresaren zorra 325 milioi eurora murriztu zen.[3]

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads