Welsh Not
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Welsh Not (euskaraz: «galesik ez») edo Welsh Note (euskaraz: «gales oharra») XIX. mendean zenbait eskolatan galesez mintzatzen ziren umeek lepoan zintzilik eraman behar zuten zurezko pieza zen, WN letrak grabaturik zituena. Ggalesez hitz egiten harrapaturiko edozein umeri ematen zioten, eta horrek hizkuntza hartan mintzatzen harrapaturiko beste ikaskideri eman behar zion. Eskolak amaitutakoan, zur hori zeukanak zigorrada jasaten zuen. Helburua ikasleek ama hizkuntzaz ez hitz egitea zen, orduan ingelesa hezkuntzarako hizkuntza egoki bakartzat hartzen zelako[1].

Remove ads
Historia
Ezaguna den not seinalearen lehen erabilera XVIII. mendean izan zen: garai hartan, galesez cwstom eta ingelesez Welsh stick («gales makila») edo Welsh lead («gales beruna») izenak zituen[2]. Jardutea 1847ko Reports of the commissioners of enquiry into the state of education in Wales agirian aipatu zen. Nahiz eta agiria Galesko kulturaren zenbait alderekiko kritikoa izan, ikuskatzaile batzuek not seinalearen erabilera bidegabe eta ankertzat jo zuten. Era berean, agiriak ez zuen erabilera ontzat eman, eta gales hiztunak gehiengoa ziren eskualdeetan hezkuntza galesez zela adierazi zuen[3].
XIX. mendeko azken hamarkadetan, hezkuntza derrigorrezko bilakatu zenean, eskola gutxi batzuek baino ez zuten not seinalea erabiltzen. 1888ko Tokiko Gobernuaren Legea ezarri ondoren, konderrien gobernuek eskolen eskuduntza lortu zutenean, lehen mailako irakaskuntza galesez izan zen, eskualderen batean gales hiztunak gehiengoa baziren[4]. Bigarren mailan, nahiz eta erabiltzen zuten hizkuntza ingelesa izan, ez zuten berriro not seinalea erabili.
Remove ads
Antzeko politikak beste herrialde batzuetan
- Euskal Herrian ere, umeek euskaraz hitz egin ez zezaten, Welsh Not bezalako seinaleak erabiltzen zituzten XX. mendean[5][6][7].
- Okzitanian, vergonha bultzatzeko asmotan, eskoletan era horretako jarduteak erabili zituzten[8], baita Bretainian ere[9].
- Japonian hōgenfuda (方言札) (euskaraz: «dialektoen eskutitza») erabili zuten, Ryukyu uharteetan mintzatzen zituen hizkuntzak eta Tōhoku eskualdeko dialektoak gal zitezen.
- Estatu Batuetan Melting Pot (euskaraz: «arragoa») politika erabili zuten XIX. mendeko bukaeran eta XX. mendeko hasieran etorkinen seme-alabek ingelesez hitz egin zezaten[10][11].
Remove ads
Ikus,gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
