X

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

X edo ixa euskal alfabetoko hogeita bosgarren hizkia da. X (larriz) eta x (xehez) idazten da.

Datu azkarrak Euskal alfabetoa, Beste irudikapen batzuk ...

Erromatar zenbakeran, X hizkiak 10 zenbakiaren balioa du. Matematikan erabiltzen da ezezaguna den ekuazio bateko zatia adierazteko. Hedapenez, X erabili izan da ezezagun hori adierazteko, adibidez X izpi edo X-Men.

Remove ads

Erabilera idatzia historian

Euskara

X hizkia gaur egun euskaraz ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da gaurko soinu bera adierazteko: gaixtoa, gaixoa, merexi, ixil, xahu. Hala ere, historian zehar soinu hau adierazteko Euskal Herriko iparraldean ch ere idatzi izan da eta hegoaldean j, ss eta sh[1].

Euskal ortografian, igurzkari sabai-hobikari (edo hobiosteko) ahoskabe bat adierazten du. Hots hau Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan [ʃ] ikurrarekin adierazia da.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads