Zahagi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Zahagia abere larrua da, gehienetan ahuntzarena, zaku eran josia, likidoak gordetzeko eta garraiatzeko erabiltzen dena.[1]

Historia
Zahagia Antzinaroan hasi zen erabiltzen likidoak, bai ardoa, bai olioa, garraiatzeko. Antzinako Greziako Homerok kontatzen duenez, Ulisesek Polifemo ziklopea mozkorrarazi zuen, zahagi batean zeukan ardoa behin eta berriz eskainirik.[2] Virgilioren erranetan, hauxe zen Antzinako Erroman Dionisoren omenetan egiten ziren jaietako joko bat: anka bakar batekin beteta zegoen zahagi koipetu baten gainean egiten zuten salto eta irabazten zuenari zahagia bera ematen zitzaion sari.[3]
Hasieran, zahagiak oraingoak baino handiagoak ziren; hots, fabrikatzeko erabiltzen ziren animalien neurrikoak. Horiek egiteko, animaliaren azal osoa erabiltzen zuten, eta handienek 120 litro har zezaketen. Buztinezko eta beirazko ontziak baino arinagoak, sendoagoak eta malguagoak zirenez, ura, ardoa, eztia eta olioa garraiatzeko erabiltzen zituzten, zaldiz ala itsasontziz. Hain zituzten kalitate tekniko onak, non zibilizazio guztiek berenganatu baitzituzten.[2]
Euskal Herrian, eskualdeko lehengaiak erabiliz zahagi naturalak egiten zituzten artisau andana bat zegoen.[2]
Remove ads
Ezaugarriak

Zahagiak, ehun bat litrorainokoak, XX. mendearen erdialdean erabiltzen ziren artean, ardoa (maiz, mando gainean) garraiatzeko, baina beirazko garrafoiek, zurezko bukoi txikiek eta neurri guztietako plastikozko ontziek betirako ordezkatu zituzten, besteak beste, larruzko ontzien mantentze-lanak nekoso samarrak zirelako.
60-80 litroko edukierako zahagiak ahuntz-larru onduz egiten ziren, barnetik bikez estalirik eta kanpoaldetik zaku eran josirik. Mahai edo altzari baten gainean ezarri eta bertatik botila edo pitxerretara husten zen ardoa.[4][5]
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
