Txekiera

ipar-mendebaldeko eslaviar hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia

Txekiera
Remove ads

Txekiera[1][2] (čeština, český jazyk) Txekian hitz egiten den eslaviar taldeko hizkuntza ofiziala da. Hamabi milioi hiztun ditu eta latindar alfabetoaz idazten da. Hurbilen dituen hizkuntzak eslovakiera eta poloniera dira.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Remove ads

Historia

Mintzatzea txekieraz

Txekierazko lehen idazlanak XIII. mendekoak dira. Jan Husek eta moraviar anaiek ortografia finkatu eta hizkuntza aberastu zuten. XVI. eta XVII. mendeetan, ordea, alemana nagusitu zitzaion. XVIII. mendean, nazio sentimenduaren eraginez, berpiztu egin zuen: Pragako unibertsitatean txekierazko hizkuntz eta literatur katedra bat sortu zen eta Dobrovskyk eta Jungmannek hizkuntza modernoaren gramatikaren eta hiztegiaren oinarriak jarri zituzten.

Remove ads

Oinarrizko hiztegia

  • jméno - izen.
  • žena - emakume.
  • muž - gizon.
  • pes - txakur.
  • strom - zuhaitz.
  • voda - ur.
  • déšť - euri.
  • řeka - erreka.
  • jezero - laku.
  • moře - itsaso.
  • slunce - eguzki.
  • měsíc - Ilargi.
  • bílý - zuri.
  • černý - beltz.
  • noc - gau.
  • den - egun.
  • teplý - epel, bero.
  • studený, chladný - hotz.
  • plný - beteta.
  • nový - berri.
  • starý - zahar.
  • dobrý - on.
  • špatný - txar.
  • pravý - eskuin.
  • levý - ezker.
  • blízký - hurbil.
  • daleký - urruti.
Remove ads

Literatura

Artikulu nagusia: «Txekierazko literatura»

Milan Kundera (1929-) txekierazko idazle ezagunen artean dugu, frantsesez ere idatzi duen arren. Jaroslav Seifertek (1901-1986) 1984an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads