madrildar politikaria, gidoilaria eta zinema zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ángeles González-Sinde Reig (Madril, Espainia, 1965eko apirilaren 7a - ) politikaria, gidoilaria eta zinema zuzendaria da, eta 2009tik 2011ra Espainiako Kulturako ministro izandakoa. Berak bultzatuta idatzitako «Sinde Legea»rengatik da ezaguna, webguneak epaile baten agindurik gabe ixtea ahalbidetzen duen legea, alegia.
Ángeles González-Sinde | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
2009ko apirilaren 7a - 2011ko abenduaren 22a ← César Antonio Molina - José Ignacio Wert → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1965eko apirilaren 7a (59 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Familia | |||
Aita | José María González-Sinde | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, politikaria, aktorea, idazlea eta itzultzailea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | baliorik ez | ||
Bere izendapenak kritika ugari sortu zituen, González-Sindek internet bidezko deskargen aurka egindako adierezpenengatik. 2010eko abenduaren 21ean, Espainiako Diputatuen Kongresuak atzera bota zuen Sinde Legearen onarpena.[1] Hurrengo urtearen azken egunean, ordea, Mariano Raxoi buru zela Espainiako Alderdi Popularraren gobernu eratu berriak onartu egin zuen Sinde Legea.[2]
José María González Sinde zinemagilearen alaba, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren (AACCE) sortzaile eta lehen lehendakaria, eta Ángeles Reigena. Neba bat ere badu (aitaren homonimoa), zinemagintzari eskainia. Haren neba txikia, David, zirkulazio-istripu batean hil zen 2011ko maiatzean.
Bere bikotekidea, Claudio López-Lamadrid, 2019ko urtarrilean hil zen.
Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filologia Klasikoa ikasi zuen. Gidoi Zinematografikoko master bat egin zuen Madrilgo Unibertsitatean, eta bere zinematografia-ikasketak hobetu zituen American Film Institute de Los Angeles delakoan. Zinemagintzan jardun aurretik, González-Sinde itzultzailea izan zen, kontzertu-sustatzailea, eta Cosmopolitan emakume-aldizkariko erredaktorea.
Hainbat telesailen gidoilaria izan da, hala nola Truhanes edo La casa de los líos, baita dozena bat filmetakoa ere, besteak beste, Ricardo Francoren La buena estrella (1997), eta horregatik lortu zuen lehen Goya saria. Zuzendari gisa egin zuen debuta, eta sarituenetako bat La suerte dormida (2003) filma izan zen, Adriana Ozores protagonista zuena. Madril 11Mko film laburretako baten zuzendaria ere izan zen: Todos íbamos en ese tren (2004).
Bere azken gidoia, sexu esplizituko Mentiras y gordas (2009) komedia, telesailetan parte hartzeari esker ospe handia duten aktoreak protagonista dituela, arrakasta handia izan du takiletan.
2006ko abenduaz geroztik, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren (AACCE) buru izan zen, eta kargu horretan Mercedes Sampietro aktorea ordezkatu zuen.
Espainiako Gobernuak 2009ko apirilaren 7an egindako birmoldaketa sakonaren ondoren, kultura-ministroa izendatu zuten independente bezala, César Antonio Molina ordezkatuz.
2011ko irailaren 17an bere karrera politikoa utziko zuela iragarri zuen, zineman aritzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.