From Wikipedia, the free encyclopedia
Anemia ferropenikoa anemia mota bat da, burdinaren gabeziaren ondorioz sortzen dena.
Anemia ferropenikoa | |
---|---|
Anemia ferropenikoa duen gaixo baten odol-frotisa: eritrozitoak ohi baino txikiagoak dira eta ez-ohiko morfologia dute | |
Deskribapena | |
Mota | deficiency anemia (en) , nutritional deficiency disease (en) , iron deficiency (en) , hypochromic anemia (en) eritasuna |
Espezialitatea | hematologia |
Azterketa medikoa | Mentzer index (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | burdina, ferrous gluconate dihydrate (en) , iron(II) fumarate (en) , ferrous sulfate heptahydrate (en) , sodium ferric gluconate complex (en) , iron sucrose (en) , ferric carboxymaltose (en) eta Ferumoxides (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | D50 |
GNS-9-MK | 280 |
GNS-10 | D50 |
GNS-9 | 280 |
DiseasesDB | 6947 |
MedlinePlus | 000584 |
eMedicine | med/1188 |
MeSH | D018798D018798 |
Disease Ontology ID | DOID:11758 |
Burdina ezinbesteko elementua da hemoglobina molekula sortu ahal izateko. Jakina denez, hemoglobina -era berean- eritrozitoen molekula nagusia da, globulu gorrien pisu lehorraren %90a hemoglobinari baitagokio. Burdinaren ezean, hemoglobina eta eritrozitoen ekoizpena ezin da zuzen osatu.
Globulu gorriak hiltzen direnean barruko hemoglobina askatzen da, eta ehunetan dauden makrofagoek hemoglobina hori hartzen dute, bilirrubinan eraldatuz. Bilirrubina hori behazunarekin batera kanporatzen da, eta hemoglobinaren burdina berriz erabiltzen da hezur-muinean hemoglobina berria ekoiztu ahal izateko [1].
Anemia ferropenikoa anemia ohikoena da Euskal Herrian.
Odol-analisi batean asaldura hau erraz detektatzen da: odolean burdin eta ferritina gutxi dago, globulu gorriak ohi baino txikiagoak dira eta hematokritoa ere ez-ohikoa izaten da.
Burdinaren gabeziaren atzean hainbat alderdi edo faktore egon daitezke:
Asaldura honen sintoma nagusiak nekea, buruko mina, zorabioak, zurbiltasuna eta disnea dira.
Tratamendua burdinaren administrazioan datza, aho-bidetik (kasu gehienetan) edo zain-barneko bidetik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.