CH3−(CH2)14−COOH formulako gantz-azido asea. Kristal zuri erregaiak eratzen ditu. Xaboietan, iragazgaizteko produktu gisa eta lubrifikatzaile gisa erabiltzen da From Wikipedia, the free encyclopedia
Azido palmitikoa formula kimikoa duen gantz-azido ase bat da. Palma olioak azido palmitiko asko du, hortik gantz azido honen izena. Hamasei karbono ditu (16:0).
Azido palmitiko | |
---|---|
Formula kimikoa | C16H32O2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno eta karbono |
Base konjokatua | hexadecanoate(1−) (en) |
Mota | straight chain fatty acids (en) , long chain fatty acid (en) eta gantz-azido ase |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 0,8414 g/cm³ |
Errefrakzio indiziea | 1,4219 |
Fusio-puntua | 62,9 °C 61 °C 61,82 °C |
Irakite-puntua | 351,5 °C (101,325 kPa) |
Masa molekularra | 256,24 Da |
Erabilera | |
Rola | Entzimen inhibitzaile eta primary metabolite (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
GHS arriskua | warning (en) |
Arrisku motak | H319 (en) |
Prekauzio motak | P305+P351+P338 (en) |
Flash-puntua | 192 °C |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | IPCSVZSSVZVIGE-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 57-10-3 |
ChemSpider | 960 |
PubChem | 985 eta 135369651 |
Reaxys | 607489 |
Gmelin | 15756 |
ChEBI | 190200 |
ChEMBL | CHEMBL82293 |
ZVG | 33990 |
EC zenbakia | 200-312-9 |
ECHA | 100.000.284 |
CosIng | 78421 |
MeSH | D019308 |
RxNorm | 1426390 |
Human Metabolome Database | HMDB0000220 |
KNApSAcK | C00001233 |
UNII | 2V16EO95H1 |
NDF-RT | N0000022738 |
KEGG | D05341 eta C00249 |
PDB Ligand | PLM |
Haragian eta esnekietan dagoen gantz azido ugariena da eta landareetan ere aurkitzen da, palma olioaren %44a osatzen du eta oliba olioaren %8-20[1]. Gizakietan gantz ehunaren %21-30 osatzen du[2].
Edmond Frémy kimikari frantsesak aurkitu zuen 1840 urtean saponifikaturiko palma oliotan[3].
Azido palmitikoa azido hexadekanoikoa da, hau da, 16 karbonoko katea du eta erabat asea da. Alkohol beroan eta eterrean disolbatzen diren kristal zuri gisa agertzen da. Ez da uretan disolbatzen, eta sukoia da. 62 °C-an likidotzen da, eta 350 °C-an irakiten du[4]. Molekula anfipatikoa da. Espermazetia edo palma olioa saponifikatuz, edo koipe naturalak hidrolizatuz lortzen da.
Hain erreduziturik dagoenez, katabolismoa burutzen denean 50 mol azido palmitikok 129 ATP mol ematen ditu.
Bestalde mintzeko proteina integralak izango direnei itsasten zaie Golgi aparatuan eta proteina palmitoilatuak bihurtzen dira. Hau ezinbestekoa da zelula mintzean behar duten tokian kokatu daitezen[5].
Palmitato metalikoak, xaboiak, olio labaingarriak, gai iragazgaitzak eta janarien gehigarriak ekoizteko erabiltzen da.
Aluminioarekin osatzen duen gatza napalma ekoizteko erabili zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.