Baregoak[1] (antzinako eskandinavieraz: Væringjar; grezieraz: Βάραγγοι, Várangoi, Βαριάγοι, Variágoi; errusieraz: Варяги, translit.: Varyagi / Varyahy) IX. eta X. mendeetan egungo Errusian, Bielorrusian eta Ukrainian bizi ziren bikingoak ziren[2]. Nestorren Kronikaren arabera (1113), Eskandinaviatik bertaratutako elitezko gerlari-taldea zen, ekialdeko eslaviarrak gobernatu zuena[3]. Kieveko Rusko kronika horrek batzuetan rus' eta besteetan suediarrak, normandiarrak, angloak edo jutoak direla dio,[4] nahiz eta gehienak Suediakoak izan[5].

Thumb
Baregoen guardia, Joanes Skylitzesren XI. mendeko kronikan.

Merkataritza edo pirateriaren bidez, edo mertzenario bilakatuta, Garðaríki edo Kieveko Rusko ibai guztiak zeharkatu eta Kaspiar itsasoa eta Konstantinopoliseraino iritsi ziren[6]. Bertan enperadorearen guardia osatu zuten, Inperio osoan sona handikoa zena.

Errusiar historiografia nazionalistaren arabera, baregoak ez ziren eskandinaviarrak, eslaviarrak baizik[7] .

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.