From Wikipedia, the free encyclopedia
Belartza edo larre-belardia landaredian gramineoak nagusi diren eremua da. Hala ere, ziperazeoak, junkazeoak, lekadunak eta beste landare belarkara batzuk ere agertzen ahal dira proportzio desberdinetan. Kontinente guztietan daude belartzak, Antartikan izan ezik, eta baita ekoeskualde gehienetan ere. Izan ere, 3.400 milioi hektarea estaltzen dute munduan, lehorralde osoaren laurdena, eta lurzoruko karbonoaren % 30 gordetzen; hori dela eta, haien kudeaketa egokia funtsezkoa da berotze globalaren aurkako estrategian.[1]
Europako paisaia ireki eta larre asko neolitikotik aurrera sortu ziren, gizakiaren esku hartzearen ondorioz. Hala ere, larreak eta sastrakadiak osatzen dituzten espezie gehienak lehendik ere bertan zeuden, jatorrizko habitat irekietan. Egun, herbiboro basati gehienak desagertuta daudenez, geratzen diren kontserbazio-balio altuko ia larre guztiak larratze-sistema estentsiboei loturik daude. Beraz, abeltzaintza tradizionala modu jasangarrian kudeatzea ezinbestekoa da mendi-larreak kontserbatzeko.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.