politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Carlos García Adanero (Talavera de la Reina, Toledo, Espainia, 1967ko otsailaren 7a) UPNko politikaria da.
Nafarroara hiru urte zituelarik etorria, abokatua da ogibidez, zuzenbidean Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu baitzen. UPNn 1987an sartu zen. Barañaingo zinegotzia 1991 eta 1996 bitartean izan zen, baita Nafarroako Parlamentuko kidea 1991tik ere. 2003-2007ko legegintzaldian alderdiko bozeramailea izan zen. UPN barruan, ordea, baztertzeko prozesuan jarri zen Javier Esparzarekin lerrokatu ez zelako.
Javier Esparzak ez zuen berarengan konfiantzarik, ez baitzion lagundu alderdi barruan sortutako liskarretan, eta Madrilera bidali zuen, hainbeste traba egin ez ziezaion. Sergio Sayas alderdikideak bezala, beren alderdiak baztertu egin zituela jakinda, geratu zitzaien aukera erraz bakarra politikan jarraituko zutela agintzen zien beste alderdi bati saltzea izan zen. Lan Erreformaren bozketarekin iritsi zitzaien aukera, eta PPk egin zien eskaintza, orduan Pablo Casadok zuzenduta. García Adanerok eta haren alderdikide zen Sayasek Esparzaren jarraibideak ez zituzten bete bozketa hartan, eta jakin bazekiten hura gorria eta kanporatua zela, hala gertatu baitzen. Hortik aurrera, halako ke-gortina batzuk sortu ziren, hala nola herritarren plataforma bat sortzea, kanporatzearen aurkako errekurtsoa eta abar. Zorabiatu egin ziren, baina PPra joateko txartela Lan Erreformaren aurka bozkatu zuten egun berean erosi zuten. PPren ordainketa politikan jarraitzea izan zen. 2023ko hauteskundetan, azken unean eta kanpotik heldutako bozkeei esker, alderdi horrekin diputatu atera zen Madrilen.[1][2][3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.