Eguesibar
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eguesibar[3] ([eɣues̺iβaɾ]) Nafarroa Garaiko erdialdeko ibar eta udalerri bat da. Iruñerrian dagoen arren, Zangozako merinerriko eta Agoizko epaile-barrutikoa da. 53,28 km2 ditu, eta 19.014 biztanle.
- Artikulu hau Eguesibar udalerriari buruzkoa da; udalerriari izena ematen dion kontzejua gaitzat duena beste hau da: «Egues (kontzejua)»
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Eguesibar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Valle de Egüés/Eguesibar | ||
Alkatea | Amaya Larraya (Navarra Suma) | ||
Posta kodea | 31486 | ||
INE kodea | 31086 | ||
Herritarra | eguesibartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°49′25″N 1°33′26″W | ||
Azalera | 53,5 km² | ||
Garaiera | 503 metro | ||
Distantzia | 9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 22.121 (2023: 326) | ||
Dentsitatea | 415,18 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 45,98 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 102,84 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 86,77 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0,28 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,85 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 10,60 (2018: %2,68) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.valledeegues.com/ |
Itxi
Ibarreko herriburua Olatz Txipia eta Egues herrien artean txandakatzen zen; geroago Eguesen kokatu zen baina 2011z geroztik udaletxea Sarrigurenen kokatzen da, gaur egun alde haundiz biztanle gehien dituen kontzejuan.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.