From Wikipedia, the free encyclopedia
Emakumezkoen saskibaloia da gizonezkoenarekin batera garatu zen kirol bakarretakoa, eta, bereziki, gizonezkoen saskibaloiaren jatorrizkoetan inspiratuta egon arren, lehen jokalarien mugimendu-ezaugarrietara egokitu eta XX. mendearen azken hereneraino aldatu ziren joko-arauekin.
Emakumezkoen lehenengo topaketa Estatu Batuetan jokatu zen, 1893ko martxoaren 21ean Northamptoneko Smith College-n,Massachusetts, emakumezko unibertsitate pribatu batean. Bertako Gorputz Hezkuntzako irakaslea zena, Senda Berenson, James Naismith saskibaloiaren asmatzailearen eskutik izan zuen arauen berri eta unibertsitateko ikasleei irakatsi zien.[1] Senda Berensonek arauen propioak ere txertatu zituen.[2] Arau horiek gizonezkoen jokotik bereizita garatu ziren 1960ko hamarkadaren amaierara arte.[3]
Unibertsitateko emakumezkoen taldeen lehen partida, Kaliforniako Unibertsitatearen eta Stanfordeko Unibertsitatearen artekoa, 1896ko apirilean jokatu zen, unibertsitateko gizonezkoen lehen partida baino bi urte lehenago.[4]
1889an Women’s Basket Ball Rules Commitee sortu zen Conference of Physical Education-en. Helburua, jolasari buruzko arau eta jarraibideak bateratuak sortzea. Urte horretan bertan, Oregongo Estatu Unibertsitateak emakumezkoen saskibaloia sortu zuen unibertsitateko kirol gisa (gizonezkoen taldea sortu baino bi urte lehenago).[5]
Garai hartako saskibaloia zeharo ezberdina zen gaur egungoarekin alderatuz: 1892an fruta saskiak erabiltzen ziren saski gisa eta futboleko larruzko baloiak. Urte berean jokoaren deskripzioa publikatu zen eta herrialde osoan zabaldu zen. Geroago, 1894ko irailean, Senda Bersonek artikulu bat argitaratu zuen non jokoa eta haren onurak deskribatzen zituen Physical Education aldizkarian. 1895ean, emakumezkoen saskibaloiaren lehen arautegia argitaratu zen, gaur egungo modalitatearekiko ezberdinak direnak eta arautegi horrekin, martxoan lehendabiziko partidu publikoa jokatu zen Sophie Newcomb College eta Southern Athletic Cluben artean. Harrezkero, herrialdeko hainbat tokitan bide berdina jarraitu zuten eta unibertsitate arteko norgehiagokak areagotu ziren azkenik. 1896. urtean Nebraskako Unibertsitatean Heziketa Fisikoko programaren barruan saskibaloia sartu zuten [6].
1900. urtean Martha Conditek eta Alice eta Louse Eagerrek emakumezkoen saskibaloiko lehen taldea New Jerseyn sortu zuten; New Yorken eta inguruko hirietan eskolen arteko partiduak antolatu ziren. Urte bereko abenduan, Elgin High School institutuak emakumezkoen bi talde osatu zituen eta haien artean lehiatu ziren. Partidu hori ikastetxeko egunkariak jarraitu zuen eta argitaratu zuen saskibaloia dela neskek gozatzen duten kirol bakarra.
Hurrengo urtean, 1901ean, saskibaloia Connecticutera iritsi zen,[7] Diana Taurasi, Maya Moore, Sue Bird edo Breanna Stewart jokalarien sehaska bihurtu zena. Era berean, kirol honetako arauak estandarizatzeko nahia agertu zen, hortaz, Luther Gulick eta 1899an Springfielden bildutako Heziketa Fisikoko irakasleek (Smith, Oberlin, Radcliffe) eta Bostoneko Gimnastika Eskolako lau emakumezko aukeratu zituzten eta Emakumezko Saskibaloiko Arau Batzordea sortu zuten, arau guztien gainetik jokalarien osasuna garrantzitsuena izanik. Hala ere, 1914an oraindik emakumezkoen taldeen erdiak gizonezkoen araudiarekin jokatzen zuten.
1902an Kansasen beste unibertsitate batzuen aurka jokatzeko baimena eskatu zieten neskek irakasleei, baina hauek ez zieten baimenik eman. Beranduago, zortzi institutu, eskola pribatu eta unibertsitateek Hego Kaliforniako Nesken Saskibaloi Liga antolatu zuten Mendebaldeko Kostako lehen liga izan zena.
1906. urterako Emakumezkoen Saskibaloiko Nazio mailako komitea, Ameriketako Heziketa Fisikoko Elkarteko kide bilakatu zen. Chicagon, ordea, neskei ikastetxe arteko ligak jokatzea debekatu zitzaien; izan ere, eskola batzuk partiduak gutxitzen hasi ziren neskak oso lehiakorrak bihurtzeko beldur zirelako[6].
Saskibaloia Espainiara 1921an heldu zen. Eusebio Millan atzerrian (Kuban) soldadu egon ondoren, kirola ezagutu eta bertara ekarri zuen. Bartzelonan ezagutarazi zuen kirol hau, lehenik. Espainiako saskibaloia nahiko atzeratua zegoen munduko beste herrialdeekin konparatuta. Futbol zelaietan jolasten zuten, zazpi jokalariez osatutako taldeekin. Ezinezkoa iruditzen zitzaien hain boteretsua zen futbolak lehiakide berri bat izango zuela. Gazte gehienei futbola gustatzen zitzaien eta oso zaila zirudien kirol berri bat sortzea, non baloi bat uztai batean saskiratzea zen helburu. 1922an, Milanek saskibaloiko lehen talde nazionala sortu zuen: Laietà Basket Kluba (Pias de San Antonio ikasle ohiez osatuta). Astean hiru egunetan entrenatzen zuten. Haien lehenengo aurkaria El Europa izan zen; Laietà Basket Clubak irabazi zuen.
Horretaz gain, garai honetan, 1923ko uztailaren 23an, hain zuzen, Federazio Nazionala osatu zen. 1920 eta 1930 bitartean emakumezkoen saskibaloia munduko herrialde guztitik zabaldu zen, bai inguru industrializatuetan, landatar guneetan, eta bai komunitate afro-amerikarretan ere. 1921ean Monakon (Frantzia) Emakumezkoen Joko Olinpikoak egin zituzten eta bost kontinenteetako 300 emakumek hartu zuten parte. Emakumeek oraindik debekatuta zuten Joko Olinpiko Modernoetan atletismoan edo saskibaloian parte hartzea. 1922an NAAF (National Amateur and Athletic Federation) sortu zen eta bertan mutilek eta neskek araudi berdinarekin jolastu behar zutela arautu zuten. 1924an Emakumeen Kirolen Federakunde Internazionala sortu zen. 1926an AAU-k (Amateur Athletic Union) lehenengo Emakumezkoen Saskibaloi Txapelketa Internazionala babestu zuen. Txapelketa hori Los Angelesen (AEB) jokatu zen eta 5000 ikusle egon ziren bertan[6].
AEBetan zenbait gertaera esanguratsu gertatu ziren garai honetan. 1930. urtean Ohion emakumeen txapelketak debekatu zituzten. 1932an arauetan aldaketak egin ziren, eta zehazki, aldaketak hauek izan ziren: edozein moduan defendatu daiteke eta saski guztiek bi puntu balio dituzte. Kentucky-n emakumeen saskibaloiko txapelketa bertan behera utzi zuten. 1934an Estatu Batuak FIBAn sartzen dira. 1935ean Kalifornian, emakume japoniar batzuk beraien taldea sortzea erabaki zuten. 1938an arau berriak ezarri ziren eta, arau horien arabera, zelaia hiru zatitan banatu zen eta sei jokalarik jokatuko zuten aurrerantzean. Horretaz gain, talde bakoitzak hiru base eta hiru hegaleko izango zituen eta soilik haiek sartu ahalko zuten saskia[6].
1953. urtean Emakumezko Saskibaloiko Lehen Munduko Kopa antolatu zen Txilen. Saskibaloiko 10 taldek parte hartu zuten, eta finalean Estatu Batuak Txileri txapelketa irabazi zion[8]. Espainian zegoen lehenengo emakumezko saskibaloiko klubak, Laietà Basket Club, 40. hamarkadaren amaieran beherakada izan zuen. Taldeko jokalariak, egoera ekonomiko hobeak bilatu nahian, beste talde batzuetara joan ziren eta Kataluniako taldeak gazteen formakuntzara bideratu zituen bere baliabideak[9].
Urte batzuk pasata, 1957. urtean, Espainian ACB Liga osatu zen [10], gizonezko Espainiako txapelketa ofiziala. Emakumezkoena oraindik ez zen ofiziala, hala eta giztiz ere, partiduak eta txapelketak jokatzen zituen.
Horren adibidea Euskal Herrian bizi zen mugimendua izan zen, adibidez, bereziki Araban 50. hamarkadan [11]. Baina saskibaloia lehenago, 1940. urtean jada, jaio zen Araban emakumezko kirol bezala. Lehenengo partidua urte horretan izan zen eta zale askok ikusi zuten partidua. Futbolaren fama zela eta, saskibaloia ez zen asko ezagutzen, eta partiduak kritika asko jaso zuen, bai kontaktu fisikoa ez zegoelako hain onarturik, bai arauak ez zirelako ezagutzen ere.
Emakumezkoen saskibaloiak hazkunde handia izan du azken hamarkadetan, mundu osoan. Gaur egun, emakumezkoen kirola goraka doa eta munduko kirolik ezagunenetako bat da emakumeen artean. Historia aberatsa du, eta urteetan zehar talde eta jokalari asko nabarmendu dira. 1976an, emakumezkoen saskibaloia kirol olinpikoa bihurtu zen, eta horrek kirola ezaguna egiten lagundu zuen, mundu osoko jokalariei plataforma bat eskainiz. Orduz geroztik, emakumezkoen saskibaloiak etengabeko hazkundea izan du, bai maila profesionalean, bai lehiatzea hobby moduan bilatzen dutenen artean ere. Mundu osoko emakume askok saskibaloiaz gozatzen dute ariketa, dibertsio eta laguntasun modu gisa.
Maila profesionalean, Emakumezkoen Saskibaloi Elkarte Nazionalak (WNBA) munduko ligarik nabarmenena izaten jarraitzen du, eta munduko emakumezko saskibaloi jokalari onenetako batzuk ditu. Jokalari horietako asko beste herrialde batzuetako ligetan ere lehiatzen dira, eta horrek erakusten du emakumezkoen saskibaloiak gero eta ospe handiagoa duela nazioartean.
Laburbilduz, emakumezkoen saskibaloia kirol zirraragarria da, etengabe hazten ari dena eta mundu osoan jarraitzaile eta zale ugari dituena. Trebetasuna, estrategia eta talde-lana uztartuta, emakumezkoen saskibaloiak mundu osoko emakumeak inspiratzen eta entretenitzen jarraitzen du.
WNBA edo Women's National Basketball Association Ameriketako Estatu Batuetako emakumeen saskibaloi liga profesionala da. Gaur egun hamabi talde ditu. 1996ko apirilaren 24an sortu zen, gizonezkoena den NBAren ereduari jarraituz.
Emakumezkoen Saskibaloi Elkarte Nazionala (WNBA) Estatu Batuetako emakumezkoen saskibaloi liga profesional garrantzitsuena da. 1996an sortu zen eta gaur egun herrialdeko hainbat hiritako 12 taldek osatzen dute. Munduko emakumezkoen saskibaloi lehiaketarik garrantzitsuenetako bat da eta munduko jokalari onenetako batzuk ditu: Diana Taurasi, Sue Bird, Candace Parker edo Breanna Stewart. Liga udan jokatzen da, maiatzetik irailera, eta bi liga multzotan banatzen da (ekialdea eta mendebaldea), sei talde bakoitzeko[12].
Lehiaketa honetako denboraldi erregularrak 32 partidu jokatzen ditu talde bakoitzeko, eta guztira 144 partidu jokatzen dira liga osoan. Liga multzo bakoitzeko errekorrik onena duten lau taldeek aurrera egiten dute playoff-etara. Playoff-ak zuzeneneko kanporaketa formatuan jokatzen dira, eta irailaren amaieran aurrera eramaten dira.
WNBA munduko kirol liga garrantzitsuenetako bat da genero berdintasunari, soldata, eskubide eta jokalarien aukerei dagokionez. Gainera, liga hau Estatu Batuetako emakumezkoen kirolaren bultzatzaile garrantzitsua izan da, eta emakume eta neska askori saskibaloian eta beste kirol batzuetan aritzeko inspirazioa ematen lagundu die.
Amaitzeko, esan dezakegu goi-mailako emakumezkoen saskibaloi-liga hau liga profesionala dela, eta modu nabarmenean lagundu duela kirola mundu osoan hazten eta zabaltzen, bereziki genero-berdintasunari dagokionez.
Espainiako emakumezkoen saskibaloiak hazkunde handia izan du azken urteotan, eta herrialdeko emakumeen artean kirol diziplina ezagunenetako bat bihurtu da. Emakumezkoen Endesa Liga emakumezkoen saskibaloi txapelketarik garrantzitsuena da Espainian, eta munduko talde eta jokalari onenetako batzuek parte hartzen dute.
Emakumezkoen Endesa Liga 1965ean sortu zen, nahiz eta bere egitura eta antolaketa denborarekin aldatu den. Emakumezkoen Endesa Liga Europako emakumezkoen saskibaloi-ligarik onenetakoa da, eta munduko jokalari onenetako batzuk ditu. Lehiaketa, bere lehiakortasun maila altuagatik eta Espainiako saskibaloi zaleengandik jasotzen duen babes handiagatik ere ezaguna da.
Liga honetaz gain, Espainiak ere presentzia handia du nazioarteko lehiaketetan, klubetan zein selekzio nazionaletan. Perfumerias Avenida, Spar CityLift Girona eta Valencia Basket dira, besteak beste, Europako Emakumezkoen Euroligan eta Emakumezkoen EuroCup txapelketan gehien nabarmentzen diren taldeak.
Selekzio nazionalari dagokionez, Espainiak arrakasta handiak lortu ditu azken hamarkadetan, zilarrezko dominak irabaziz 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan eta 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, baita 2010eko eta 2014ko Munduko Txapelketetan ere.
Espainiako emakumezkoen saskibaloian hainbat lehiaketa garrantzitsu daude, besteak beste:
Lehiaketa horiez gain, beste eskualde-mailako eta behe-mailako lehiaketa batzuk ere badaude, Espainian emakumezkoen saskibaloia garatzen eta zabaltzen laguntzen dutenak.
Gasteizko Zapateria kaleako Las Aliadas edo Instituto Secular de Alianza en Jesús por María-ren patioan lehenengo saskiratzeak egin zituzten emakumeek 1940an, 1937tik Organizaciones Juveniles delakoaren esku zegoen eskola hori. Urte horretakoan dira ere, Araban, saskibaloi partida bat jasotzen duten lehen irudiak.[19] Urte bat geroago, Gasteizko taldea Sección Femeninako Espainiako Bigarren Mailako txapelduna izan zen, Malaguetako zezen plazan.[20]
1943an arabako emakumeen lehenengo saskibaloi taldea Lehenengo Mailako lehiaketan parte hartzeko izena eman zuen, Donostian ospatzekoa zena, Juan Soler entrenatzailea zutela. Garai horretan, gizon gutxik jolasten zuen saskibaloian, soilik entrenamendu militarrerako erabilgarria zen heinean, eta Sección Femenina delakoak monopolizatzen zuen. Donostian ospatu zen V. Saskibaloi Txapelketa Nazionalak Amara eta Urumeako frontoietan bederatzi talde izan zituen lehian. Josefina Añuaren taldea azken-aurrekoa izan bazen ere, Alfonso Jorquera hautatzailearen zerrendan agertu zen Espainiako Selekzioarekin jolastu zezan Portugal eta Hungariako selekzioen kontra. Azkenean, partidak ez ziren jokatu, Bigarren Mundu Gerra zela eta.[21]
Euskal Herriko emakumezkoen saskibaloiak presentzia sendoa du kirol eremuan. Kirolak hazkunde nabarmena izan du azken urteotan, jokalari, klub eta talde berriak agertu baitira.
Euskal Herriko emakumezkoen saskibaloiak presentzia sendoa du kirol eremuan. Kirolak hazkunde nabarmena izan du azken urteotan, jokalari, klub eta talde berriak agertu baitira.
Espainiako emakumezkoen saskibaloiko maila gorenean, Emakumezkoen Endesa Ligan, Euskal Herriko talderik adierazgarriena Lointek Gernika[22] Bizkaia da, egoitza Gernika-Lumon duena. Kluba 1996an sortu zen, eta hainbat aldiz lortu playoff-etarako sailkapena, baita Europako lehiaketetan parte hartzea ere.
Emakumezkoen Liga Endesako beste talde garrantzitsu bat IDK Gipuzkoa da, egoitza Donostian duena. Klub hau 2006an sortu zen eta maila gorenean finkatzea lortu du, playoff-etan ohiko presentziarekin.
Euskal Herriak beste klub batzuk ere baditu, maila apalagoetan nabarmentzen direnak, hala nola Gasteizko Araski AES (emakumezkoen Liga 1) edo Galdakaoko GDKO Ibaizabal.
Jokalarien prestakuntzari dagokionez, Euskadik gazteen talentua aurkitzen eta garapenean lan egiten duten kluben eta emakumezkoen saskibaloi-eskolen sare bat du. Gainera, Euskadiko Saskibaloi Federazioak lehiaketak eta teknifikazio programak antolatzen ditu inguruneko emakumezkoen saskibaloiaren hazkundea sustatzeko.
Hau da, Euskadiko emakumezkoen saskibaloia etengabe hazten ari den kirol-diziplina da, Euskal Herriko kirol-eremuan presentzia sendoa duena eta kantxan tradizio eta talentu handia duena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.