Euskal Herriko arkua[1][2] edo Euskal Herriko atalasea[1][2]Eusko Mendiak[3][4][5][6][7][8][9] edo (nahiz eta berez euskarari loturiko izena ez izan) Euskal Mendiak izenez ere ezaguna— Euskal Herriko geografia eremu bat da, muga hauen artean dagoena: Pirinioen (arkuaren ekialdeko muga), Kantauriar mendikatearen (mendebaldekoa), Bizkaiko golkoaren (iparraldekoa) eta Ebroko sakonunearen (hegoaldekoa) artean, alegia. Horrenbestez, Bizkai osoa, Gipuzkoa osoa, Araba gehiena (Arabako Errioxa izan ezik)[1] eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldea barne hartzen ditu.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Euskal Herriko arkua
Thumb
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAitxuri
Garaiera1.551 m
Motamendikate
Azalera7.200 km²
Geografia
Thumb
Koordenatuak42°57′N 2°19′W
Honen parte daAlpetar gerrikoa
MendikateaKantauriar mendikatea
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Geologia
Material nagusiakareharri
Itxi
Thumb
Euskal Herriko arkuaren mapa topografikoa

Geologia

Euskal Herriko arkuaren sorrera, Pirinioak eta Kantauriar mendikatea bezala, Iberiar plaka eta Eurasiaren arteko elkarrekintzaren ondorio da, orogenia Alpetarrean zehar. Izan ere, ikerlari askorentzat egitura geologiko beraren zati dira hiru mendikate horiek.

Geologiari dagokionez, tolestura mesozoikoek eratzen dute;[1] tolestura horiek mendebalde-ekialde norabide orokorra dute, arku itxura ematen dien kurbatura arin batekin. Altuera ertaineko mendilerroz osatua dago, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan.

Mendilerroak

Paraleloak diren bi mendilerro kate dira: barnealdekoa bata, eta kostaldekoa bestea.[10]

Klima

Euskal Herriko arkuak kantauriar eta mediterraniar isurialdeen arteko muga egiten du. Iparraldeko urak Bizkaiko golkora doaz, eta hegoaldekoak berriz, Ebrora. Hain zuzen, bi isurialde horien eraginak zehazten du mendi horietako klima: kantauriar isurialdean klima ozeanikoa da nagusi, eta beste aldean klima mediterraneoaren eragina nabaritzen da. Orokorrean, hala ere, hezetasuna handia da: euri asko egiten du eta bailaretan ohikoak dira lanbro edo laino itxiak.

Neguan elurra irregularki agertzen da, tenperatura epelek eta prezipitazio ugariek desagertarazi ohi dute. Hala ere, noizbehinka kantauri aldetik etortzen diren aire masa hotz edo hezeen segidak elurteak uzten ditu. Edonola ere, azarotik apirilera izaten dira elurra egoteko aukerak, 700 metrotik gora.

Biodibertsitatea eta parke naturalak

Zuhaitzetan, ohikoak dira haritzak, pagoak, haginak, urkiak, gaztainondoak, arteak... baita gizakiak bere ustiapenerako sartu duen intsinis pinua ere. Bestalde, orografia dela eta sai ugari dago, beste animalia askoren artean.

Natura Parkeak

Ingurune babestuei dagokienez, honako hauek daude Euskal Herriko arkuan[11]:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.