Urbasa
Euskal Herriko mendilerroa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Urbasa Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendilerro bat da, Sakana eta Ameskoak bereizten dituena. Batez beste 1.000 metroko altuera du, eta bere punturik altuena Dulantz da (1.243 metro). Gaur egun Urbasa-Andia natura parkea osatzen du, 11.500 hektareako hedadura duela.

Ekialdetik mendebaldera, Lizarragako mendatetik Urbasako mendateraino hedatzen da mendilerroa.
Remove ads
Mendiak
Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:
Tontorren zerrenda osoa
- Dulantz, 1.243 m
- Alto de la Nevera, 1.214 m
- Maiza edo Baiza, 1.182 m
- Ekaitza, 1.166 m
- Bargagain, 1.153 m
- Iruaitzeta, 1.144 m
- Garimendi, 1.141 m
- Zanabe, 1.136 m
- Ollide, 1.134 m
- Ixuripunta, 1.133 m
- Kerezmendi, 1.118 m
- Bardoitza, 1.115 m
- San Adrian, 1.114 m
- Balankaleku edo Kurutzetako harria, 1.106 m
- Iruelorrieta, 1.093 m
- Azantza, 1.085 m
- Arrepuia, 1.066 m
- Gainsoil, 1.064 m
- Santa Marina edo Antsumendi, 1.064 m
- Larraitza, 1.055 m
- Kurruzkarraz, 1.054 m
- Azpala, 1.036 m
- Etxaurte, 1.025 m
- Larregoiko, 1.023 m
- Aitzandieta, 1.015 m
- Agileta, 994 m
- Alto de la Planilla, 967 m
- Bretxagaina, 965 m
- Tximista, 945 m
- Urdaida, 888 m
- Alto de Amaso, 832 m
- Belaztegi, 797 m
- Isusura, 785 m
- Aitzuripe, 781 m
- Lazkua, 781 m
- Etxazarra, 767 m
- Barluze Uiarra, 764 m
- Altikogaña, 733 m
San Millan edo Donemiliagako mendi-oinak
Remove ads
Geologia
Egitura geologikoa
Urbasa estrukturalki pirinioaurreko mendilerro bat da, Andimendi, Lokiz, Leire, Alaitz edo Erreniegarekin batera[3]. Egitura sinklinal eskegi bat da, baina Andimendikoa baino askoz leunagoa. Iparralderantz Beriaingo sinklinala eta Ergoienako antiklinala aurki daiteke, eta hegoalderantz Lokizeko antiklinalak mugatzen du, bere txarnela higatua duena.
Ekialdeko muga Lizarragako failak ezartzen du, Ipar-Hego norabidekoa.[4]. Mendebaldean Entzia eta Trebiñuko mendilerroetan jarraitzen du egiturak.
Historia geologikoa
Harri gehieneak paleozeno eta eozeno garaikoak dira. Alga gorriak eta nummulites fosil asko aurki daitezke. Hegoaldean itsas-triku fosilak ere aurki daitezke.
Karsta
Urbasa karstifikatutako gunea da, hau da, kareharriz sortua da. Hainbat kobazulo ditu.
Hidrografia
Hegoaldean Urederra jaiotzen da, urdinak diren putzuak eta ur-jauziak sortzen.
Remove ads
Mugak eta administrazioa
Urbasak honako mugak ditu:
- Ekialdean: Andimendi mendilerroa.
- Iparraldean: Sakanako bailara, Ziordiatik Etxarri-Aranatzeraino.
- Mendebaldean: Entziako mendilerroa.
- Hegoaldean: Ameskoak.
Urbasak ere barne mugak ditu, Ameskoetara ematen duen lurrak eurenak baitira eta Sakanara ematen dutenak komunalak.
Ekosistema
Flora

Urbasan batez ere pagoak daude, nahiz eta geroago landatutako pinuak eta magaletan dauden haritzak ere aurki daitezkeen.
Urbasako pagadia, Iratikoaren ondoren, Europako handienetarikoa da. Pagoa normalean bakarrik agertzen den zuhaitza da, baina urbasan hainbat lekutan altza eta arteekin batera agertzen da (lehenengoa lur buztintsuetan eta bigarrena lehorragoetan).
Dolinatan hainbat zuhaixkekin batera agertzen dira, besteak beste ezki eta hurritzekin.
Dolinetan ere Isopyrum Thalictriodes motako lore txuriak daude. Gutxiagotan daude Corydalis Cava eta Ranunculos Ficaria loreak.
Basaranak ere erruz daude.
Fauna
Urbasan otsoa eta orkatza aurki daitezke, nahiz eta animaliarik arruntenak gizakiak eramandako abereak diren (behia, zaldia eta ardia[5]).
Ugarienak diren basabereak basurdea, azeria, katagorria eta muxarrak dira. Hainbat narrasti eta anfibio espezie ere aurki daitezke. Gauetan saguzarrak agertzen dira eta hiru espezie daude kontatuta.
Hegaztiei dagokionez usoak, beleak eta putreak aurki daitezke. Arranoak eta bestelako harrapakari handiak erruz ikus daitezke. Haritzak dauden lekuetan txantxangorria aurki daiteke.
Urederran hainbat arrain mota daude, batez ere amuarrainak.

Remove ads
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

