From Wikipedia, the free encyclopedia
Franche-Comté[1][2] (frankoproventzeraz: Franche-Comtât; franche-comteraz: Fraintche-Comtè) Frantzia ekialdeko eskualde bat izan zen. 2016 urtetik Borgoina-Franche-Comté eskualdeko zati da.
Franche-Comté | |||
---|---|---|---|
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Besançon 47°14′32″N 6°1′17″E | ||
Azalera | 16.202 | ||
Mugakideak | Alsazia, Rhône-Alpeak, Borgoina, Champagne-Ardenne, Lorraine (en) , Neuchâtel kantonamendua, Jura kantonamendua eta Vaud kantonamendua | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Marie-Marguerite Dufay (PS) | ||
Demografia | |||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km² | ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua |
Doubs (25), Saona Garaia (70), Jura (39) eta Belfort Herrialdea (90) departamenduek osatzen dute.
Prefektura Besançon hirian dago.
Frantziako antzinako probintzia bat ere bada, gaurko Saona Garaia, Doubs eta Jura ia osoa hartzen zituena.
Antzinako probintzia horrek Jura Erdialdea eta Haute-Saône hartzen zituen.
Dole izan zen lehendabiziko hiriburua, eta ondoren Besançon. Erromatarrek sekuandarrak aurkitu zituzten bertan eta Maxima Sequanorum deitu zioten lurraldeari. Burgundiarren eta, geroago, karolingiarren mendean egon ondoren Proventzako erresumak bereganatu zuen, Burgundiakoak ondoren eta Inperioak azkenik, 1169. urtean.
XIV. mendea arte ez zen Franche-Comté deitu. Frantziaren, Burgundiako dukearen eta Flandriako Margaritaren esku egon zen, hurrenez hurren; atzera Burgundiarren eskutara itzuli zen, eta, Burgundiako Margaritaren bitartez Inperioaren eta Espainiako habsburgotarrenetara azkenik.
Burgundiako markeserrian (1548) kokatua zegoenez, aparteko garrantzia izan zuen Espainiaren eta Herbeheren arteko komunikabideetan; hori dela eta nolabaiteko autonomia eta irabazi handiak izan zituen. Frantziako Henrike IV.aren eta Luis XIII.aren erasoak pairatu zituen; Luis XIV.ak, Maria Teresaren izenean, zituen eskubideak aldarrikatu eta lurraldea beretu zuen; Aachengo itunak itzultzera behartu zuen, baina Nimegako itunaren bidez (1678) haren jabe egin zen azkenik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.