Garapen Jasangarrirako 10. helburua: desberdintasunak murriztea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea edo GJH 10 Nazio Batuen Erakundeak 2015ko Mundu Gailurrean 2030 Agenda onartzerakoan martxan jarri zituzten 17 Garapen Jasangarrirako Helburuen artean hamargarrena da. Guzti hauek pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta oparotasun soziala bermatzeko xedearekin sortu ziren.
Desberdintasunak Murriztea helburuan, NBEk era guztietako gizarteetan dauden desberdintasunak ezabatzea sustatu nahi du, hala nola, etnia-, sexu-, adin- edota erlijio-desparekotasunak. Desberdintasunak neurtzeko, 3 aldagai hauek erabiltzen dira, besteak beste: Desgaitasuna pairatzen duten pertsonen enplegu-tasa, biztanle etorkinen enplegu-tasa eta Giniren Indizea.[1]
Euskadin hainbat helmuga lortu nahi dira honen bidez:[1]
- Zahartze aktiboa eta belaunaldiarteko elkartasuna bultzatzea.
- Pertsonak zaintzeko zerbitzu publikoa optimizatzea, osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arteko lotura estua sendotuz.
- Hirugarren Sektore Soziala sostengatzea.
- Boluntarioen lana bultzatzea.
- Immigrazioaren aldeko eta arrazakeria eta xenofobiaren kontrako Gizarte Ituna bultzatzea.
- Dibertsitate eta elkartasunaren kudeaketa positiboa, bizikidetzaren eta giza eskubideen alorrean sortzen diren erronka berrien aurrean (immigrazioa, pertsona errefuxiatuak, erlijio-aniztasuna…).
- Bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzea, giza eskubideen errespetua eta pluraltasuna oinarritzat hartuta.
Espainia-mailan, helburu hau babesten duten 1978ko Konstituzioaren bi artikulu nabarmentzen dira: Alde batetik Espainia Estatu sozial eta demokratikotzat aldarrikatzen duen 1. artikulua, eta bestetik, botere publikoek beharrean dauden biztanleei laguntza eta prestazio-sozialak eskaintzea bermatuko duen gizarte-segurantza mantentzea, 41. artikuluak esan bezala.[2]
Halaber, badira ere mundu-mailako hainbat erakunde helburua betetzen laguntzen dutenak, hala nola, Nazioarteko Diru Funtsa, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea, eta Munduko Ekonomia Foroa.