Garapen Jasangarrirako 8. helburua: lan duina eta hazkunde ekonomikoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garapen Jasangarriaren 8. Helburua edo GJH 8.a Nazio Batuek 2015. urtean ezarritako garapen jasangarriko 17 helburuetako bat da. Helburu horiek guztiak 2030erako lortzea da asmoa.
GJH 8.a lanaren eta ekonomiaren esparruari zuzenean loturik dago, eta xedetzat du «guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea».[1]
Lan duina funtsezkoa da pertsonen ongizaterako. Diru sarrera bat sortzeaz gain, lanak gizartea eta ekonomia mailakatzea errazten du, eta pertsonak, familiak eta komunitateak indartzen ditu. Azken batean, lan duina pobreziatik irteteko bidea da.
Hala eta guztiz ere, mundu osoko biztanleriaren zati handi batek ez du lan duinik. Izan ere, lanpostu bat edukitzeak ez dakar berarekin bizi-baldintza duinak izatea, pobreziatik ateratzea... Horren adibide da munduko biztanleriaren erdia, oraindik, egunean 2 dolarrekin bizi dela.[2]
Emakumeak, etorkinak eta beste aukerarik ez duten kolektiboak izaten dira, gehienbat, baldintza duinik ez duten lanak onartzera behartuak izaten direnak.
Herrialde garatuetan, 20 eta 64 urte bitartean dituzten langile gehienek ezin dute enplegu iraunkor bat aurkitu. Gainera, inoiz egon den belaunaldi prestuena, lehiakorrena... galtzeko zorian dago gazteen langabezia izugarri handitu delako azken urte hauetan.
Euskal Autonomi Erkidegoari (EAE) begiratuz gero, biztanleriaren %25ak kalitate txarreko enpleguak dituzte, izan ere, 2014 urtean sinatu ziren kontratuen %94,6 behin-behinekoak izan ziren. Langabezia tasa aldiz %15-ekoa da Euskal Herrian. [3]
Herrialde baten adierazle ekonomiko garrantzitsuenetako bat da langabezia tasa. Gero eta langabezia tasa handiagoa izan, hazkunde ekonomiko txikiagoa izango du herrialde horrek.
Gaur egun, gizonezkoen eta emakumezkoen artean, oraindik, desberdintasun handiak aurki ditzakegu. Horren adibide da, emakumeen langabezia tasa gizonezkoena baino ia 5 puntu altuagoa izatea.[4] Soldata-diskriminazioa da gizon emakumeen artean desberdintasuna sortzen duen beste faktore bat, izan ere, bien arteko soldata ezberdintasuna 7.139,50 eurokoa da. Gainera emakumeen hileko (gizonezkoekin konparatuz) soldatan ikusten desberdintasuna % 24koa da. [5]
Familia eta etxeko lanaren ardura emakumeei egokitzen zaie gehienetan eta honek, galarazi egiten dio sarritan emakumeari lan munduan gizonarekin berdintasunez lehiatzeko aukera. Hori dela eta, askotan emakumeek malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituzte. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan zatikako kontratua duten lanpostuen %80 baino gehiago emakumeak dira.
Hala eta guztiz ere, gizonek gutxiago atzematen dituzte lan arloan dauden genero desberdintasunak eta soldata desberdintasuna.
Azken hiru hamarkadetan egin diren azterketek erakusten dute gizarteak gero eta desberdintasun gehiago izan, hazkunde ekonomikoa gertatzeko pizgarriak gutxitzen direla. Beste hitz batzuetan esan da, berdinagoak diren gizarteak aberatsagoak dira. [6]
Munduko herrialde askotan, baino batez Latinoamerika, Afrika eta Asiako herrialdeetan langileen esplotazio handia dago: emakume eta gizonezkoen esplotazioa naiz umeen esplotazioa. Ala eta gutiz ere, haurren esplotazioa garapen bidean diren herrialdeetan ere gertatzen da, Europako eta Estatu Batuetan hain zuzen ere, eta hau Laugarren Mundua bezala ezagutzen da.
15 urte baino gutxiago dituzten 168 milioi gaztek soldatapeko lanpostu bat dute, eta hauetako gehienek minimotik behera kobratzen dute.[7] Horren adibide da Kanbodiako kasua. Bertan 14 eta 15 urte bitarteko umeak adreiluak egiten aritzen dira lanean, astean 14 eta 35 orduz.
Oso zaila da emakume eta umeen esplotazio egoera hobetzea munduko estatu askok errealitatea ezkutatzen baitute.
Hazkunde ekonomiko handieneko garaiak XIX. eta XX. mendeak izan ziren.[erreferentzia behar]