Garapen Jasangarrirako 11. helburua: hiri eta komunitate jasangarriak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garapen jasangarrirako 11. helburua edo GJH 11 hiri eta komunitate jasangarriak lortzearen aldeko ekintza bat da. Garapen Jasangarriko helburuak Nazio Batuen erakundeak (NBE) argitaratutako ekintza-plan bat da. Planetaren, pertsonen eta oparotasunaren aldeko ekintza bat bezala ulertu beharra dago eta bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa dauka. 17 helburu ezberdin daude eta horietako bat hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea da. Izan ere, hiri jasangarriak lortzea behar beharrezkoa da pertsonen bizi baldintzak hobetu ahal izateko.
Datu azkarrak
Itxi
Helburu honek hainbat azpihelburu ditu:
- Etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak bermatzea.
- Garraio publikoa izateko aukera ematea
- Hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea
- Kultura eta natura ondarea babestea
- Murriztea hirietako ingurumen inpaktu negatiboa