euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gustavo Angulo García (Gasteiz, 1979/1980[1]), Euskal Herriko politikari, arte-historialari, merkatari eta erizaina da, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide dena, Elkarrekin Podemosen alderdiaren eskutik.[1]
Gustavo Angulo | |||
---|---|---|---|
2020ko uztailaren 12a, 2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, erizaina, arte-historialaria eta merkataria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Elkarrekin Podemos Podemos |
2019ko Apirileko hauteskundeetan, Podemos-IU-Equo Berdeak koalizioaren barruan 25,688 boza lortu zituen, bozen %14.86a.[2] 2019ko Senaturako Hauteskundeetan ere Arabako barrutitik aurkeztu zen, Podemos-IU koaliziopean, 21,541 boza lortuz (bozen %12.86a), eserlekua lortzetik urrun geratu bazen ere.[3][4]
EHUn Artearen Historian lizentziatua, Valladolideko Unibertsitatean Museologia master bat egin zuen. Bertan, Valladoliden, turismo-gida modura egin zuen lan, bai eta museo zein arte-erakustokietan ere. 2010ean, Picara Sensual izeneko denda ireki zuen,[1][4] 2015. urteko udara arte irekita mantendu zuena. Azken urteetan erizaintzan lanbide-heziketa jaso zuen, Diagnostikorako Irudi-teknikaritzan. Ondorioz, Gasteizko Txagorritxu Ospitalean egiten du lan.[1]
Autonomia-koordinaziorako Kontseiluaren kidea da Euskadin, bai eta Arabako koordinazioaren buruetako izan ere.[1]
Aipatu bezala, 2019. urteko bi Hauteskunde Orokorretan Senatura aurkeztu zen, Arabako barrutitik.[2][3] 2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Arabako barrutiko zerrendaburu modura aurkeztu zen, Elkarrekin Podemosen alderdiaren eskutik eta Cristina Macazagaren trukean.[5]
OKDiariok 2020ko ekainaren amaieran argitaratu bezala,[4] "2010 eta 2015. urteen artean izandako" Picara Sensual izeneko dendak "emakumeak kosifikatu egiten" zituen. OKDiarioren hitzetan, gainera, egunkari digital honek egindako publikazioaren ondorioz, Angulok aipatutako dendarekin erlazionaturiko web-orria zein sare sozial ezberdinetako kontuan ezabatu zituen, urte bereko uztailaren hasieran.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.