From Wikipedia, the free encyclopedia
Hipodromo edo zalditokia (Greziera klasikozko hippos "zaldia" eta dromos "lasterketa" hitzen lotunea) zaldi-lasterketetarako esparru itxia da. Inguruan harmailak eta erdigunean pista ditu. Normalean lurrezko pistetan trostariek eta belarrezkoetan odolgarbiek lasterketa egiten dute.
Bertan, ikusleek apustuak egin ditzakete.
Grezian eta Konstantinoplan ere baziren hipodromoak. Greziako hipodromorik handiena Olinpiakoa zen. Zelaiak 770 metroko luzera zuen, eta harmailaz erabat inguratuta zegoen. Erlijio festa egunetan bakarrik egiten zituzten zaldi lasterketak hipodromoan. Konstantinoplako hipodromoak 370 metroko luzera zuen, eta 30.000 ikuslerentzat adinako lekua. Zaldi lasterketez gainera, beste ikuskizun asko antolatzen ziren hipodromoetan. Erroman, aldiz, zaldi lasterketak zirkuan egin ohi ziren.[1]
Euskal Herrian hipodromo bi daude:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.