From Wikipedia, the free encyclopedia
Isaac Albéniz i Pascual (Camprodon, Girona, 1860ko maiatzaren 29a - Kanbo, Lapurdi, 1909ko maiatzaren 18a) musikagile eta piano-jotzaile kataluniarra izan zen. Espainiako erromantizismo musikalaren oinarriak finkatu zituen eta ondorengo musikagile nazionalistengan (Manuel de Falla, Joaquín Turina...) eragin handia izan zuen[1].
Isaac Albéniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isaac Manuel Francisco Albéniz y Pascual |
Jaiotza | Camprodon, 1860ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Kanbo, 1909ko maiatzaren 18a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: Nefritisa |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa Royal Conservatory of Brussels (en) University of Music and Theatre Leipzig (en) Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Irakaslea(k) | Antoine François Marmontel François-Auguste Gevaert Felip Pedrell Eduard Compta i Torres (en) Manuel Mendizábal de Sagastume Carl Reinecke |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical pianist (en) , musikagilea, orkestra zuzendaria, Birtuosoa eta piano-jotzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Catalan Piano School (en) |
Genero artistikoa | opera zarzuela sardana |
Musika instrumentua | pianoa |
|
Bere lanik ezagunenak Suite española para piano eta Iberia dira. Zarzuela eta opera ere landu zituen.
1860ko maiatzaren 29an Camprodonen (Ripollès) jaio zen. 1863an familia Bartzelonara aldatu zen. Aurreneko piano eskolak arreba Clementinak eman zizkion[2]. Lau urte besterik ez zuela, Bartzelonako Romea antzokian lehenbiziko piano kontzertua eman zuen. Sei urterekin Antoine François Marmontelen ikasle izan zen Parisen[3]. 1868an familiara Madrilera joan zen. Bertako Errege Kontserbatorioan (Escuela Nacional de Música y Declamación) Isaacek pianoa eta solfeoa ikasi zituen . Madrildik abiatuta, kontzertu-itzuliak egin zituen Espainia osoan zehar. 1875ean Kuba eta Puerto Ricon jo zuen. 1876 eta 1879 artean, Alfontso XII.ak emandako beka bati esker, Bruselako Conservatoire Royalen ikasi zuen. Louis Brassin izan zuen piano irakasle[1].
1883an Bartzelonara itzuli eta Felipe Pedrellekin konposizioa ikasi zuen. Urte berean Rosina Jordanarekin ezkondu zen. 1886 eta 1889 artean Madrilen bizi izan zen. Garai hartako lanetan, Primera suite españolan esate baterako, Espainiako herri musikan oinarritutako estilo nazionalista nabarmentzen da. 1890 eta 1893 artean Londresen izan zuen bizilekua eta Britainia Handia eta Europan barrena kontzertuak ematen ibili zen. 1893an, Londresko Lyric Theatren, The Magic Opal opereta lehen aldiz jokatu zen[1].
1894tik aurrera Parisen bizi izan zen. Paul Dukasekin orkestrazioa ikasi zuen eta kontrapuntua Vincent d'Indyrekin. Schola Cantorumen piano irakasle izan zen. Garai honetatik goiti bere konposizioetan inpresionismoaren eragina nabari da. Francis Money-Couttsekin (Lord Latymer) sinatu zuen kontratuak lasaitasun ekonomikoa ekarri zion. Bankari ingeles aberats horrek drama poetikoak idazteko zaletasuna zuen, eta Albeniz haiek musikatzeaz arduratu zen. Henry Clifford operak ez zuen arrakasta handirik izan. Harrera hobea izan zuen Pepita Jiménez operak, 1896an Bartzelonako Liceun lehen aldiz eman zena. Praga (1897), Brusela (1905) eta Parisen (1923) ere jokatu zen[3]. Horrez gainera pianorako idazten jarritu zuen.
La Vega (1897), sofistikazio handiko lana, Albenizen lanik gorenaren atarikoa izan zen: Iberia (1905-1908). Orduko gaixo zegoen, nefritis kronikoak (Bright gaitza) jota. Sendagileen aholkuz, 1909ko apirilaren 1ean Paristik Kanboko bainuetxera joan zen, klima egokiagoa izango zelakoan. Bertan hil zen maiatzaren 18an, artean 49 urteak bete gabe[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.