Jerusalemgo Gobernazioa
Jerusalem ekialdea hartzen duen Palestinako estatuaren gobernazioa, Israelek Zisjordanian erantsia From Wikipedia, the free encyclopedia
Jerusalem ekialdea hartzen duen Palestinako estatuaren gobernazioa, Israelek Zisjordanian erantsia From Wikipedia, the free encyclopedia
Jerusalemgo Gobernazioa (arabieraz: محافظة القدس, Muḥāfaẓat al-Quds; hebreeraz: נפת אל-קודס) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah). Zisjordaniaren erdialdean dago.[1]
Jerusalemgo Gobernazioa | |
---|---|
Palestina | |
Administrazioa | |
Izen ofiziala | محافظة القدس |
Occupied territory | Zisjordania |
ISO 3166-2 | PS-JEM |
Hiriburua | Ekialdeko Jerusalem |
Gobernuburua | Adnan al-Husayni (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°48′N 35°18′E |
Demografia |
Jerusalem ekialdea hartzen duen Palestinako estatuaren gobernazioa, Israelek Zisjordanian erantsia dago.Palestinako Aginte Nazionalak bere hiriburua Ekialdeko Jerusalem izatea aldarrikatzen du (70 km²koa eta Israelek 1967tik okupatua).
Probintziaren azalera osoa 331,6 km²koa da.
Palestinako Estatistika Bulego Nagusiaren arabera, 2005ean 429 500 biztanle zituen probintziak, eta Palestinan bizi diren biztanle arabiarren % 10,5 ziren.
Ekialdeko Jerusalem Israelgo Estatuaren kontrol administratibo eta militarraren pean dago. Israelek 1967an erantsi zuen Sei Eguneko Gerran. Mugimendu hori ez du munduko ezein herrialdek onartu, eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 478. ebazpenak gaitzetsi zuen. Ebazpen horrek «nazioarteko zuzenbidearen urraketa» eta «Ekialde Hurbilean bake osoa, bidezkoa eta iraunkorra lortzeko oztopo larria» zela adierazten zuen.[2]
Palestinako egoiliarrek posta bidez bozkatzen dute Palestinako Aginte Nazionaleko hauteskundeetan.
2006ko Palestinako Kontseilu Legegilerako hauteskundeetan, Hamasek 4 eserleku irabazi zituen, eta Fatahko hautagaiek kristauentzat gordetako beste bi eserlekuak irabazi zituzten. Fatahren hautagaiak Imil Jarjoui eta Ivivian Sabella izan ziren.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.