From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseba Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1946ko maiatzaren 30a - Bilbo, 2021eko irailaren 14a) politikaria eta idazlea izan zen. Teologian eta Soziologian doktore zen. Rikardo Arregi kazetaria anaia zuen. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zituen.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzako buru izan zen eta bi alditan Kultura sailburu (1984-1985 eta 1987-1995), baita Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile ere. EAJren Gipuzko Buru Batzarreko buru eta Euskadi Buru Batzarreko kide izan zen. 1987an hautatu zuten lehenengoz Eusko-Legebiltzarkide eta legealdi hartan kargua hartu eta hilabete batzuetara utzi bazuen ere, 1990etik 2002 arte ez zion inoiz utzi legebiltzarkide izateari.[1]
Jarduera politikoa irakaskuntzarekin eta jarduera intelektualarekin bateratu zuen. Euskal Herriko zenbait komunikabidetan ohiko zutabegile eta solaskide izateaz gainera, Euskal Herriari buruzko liburuak ere idatzi zituen, besteak beste La Euskadi invertebrada. 2000. urtean, Diego López Garridorekin batera, Ser nacionalista argitaratu zuen. Euzko Alderdi Jeltzalearen irizpide ofizialekin oso kritiko agertu zen eta geroago EAJtik atera zen. EAJ gobernutik kanporatzearen aldeko "Aldaketa" taldea sortu zuen beste batzuekin batera. Bere ibilbide politikoaren azken urteetan, PSErekin bat egin zuen.
Hala ere, 2014an Alderdi Popularrak proposatuta mintzatu zen Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean, autonomia estatutuaren erreformaren aurka, abertzaleek bakarrik nahi zutelakoan.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.