idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Antonio Zunzunegi Loredo (Portugalete, Bizkaia, 1901eko abenduaren 21a - Madril, Espainia, 1982ko maiatzaren 31) gaztelaniazko idazle bizkaitarra izan zen.
Juan Antonio Zunzunegi | |
---|---|
Juan Antonio Zuntzunegiren bustoa, Portugaleten. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1901eko abenduaren 21a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1982ko maiatzaren 31 (80 urte) (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta legelaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Genero artistikoa | eleberria |
XX. mendearen hasierako Portugaleteko eta Bilboko gizartearen kronista izan zen.
Deustuko, Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetan ikasi zuen eta, azkenean, Madrilen bukatu zituen Zuzenbideko ikasketak.
Eleberria eta kontakizun laburra landu zituen, betiere teknika errealistaz, hizkera zuzen eta apaingarririk gabeaz. 1926-50 urteetan argitaratu zituen eleberriek garai hartako Bilboko bizimodua dute gaitzat: Chiripi (1931), El chiplinchandle (1940), gizartearen ustelkeria kritikatzen dutenak; Ay estos hijos (1943, Ai, umeok), Bilboko familia bizimoduaz; La quiebra (1947, Porrota), bilbotar bankariei buruzkoa.
Geroko obrek Madril dute gertalekutzat. Horietakoa da La vida como es (1954, Bizitza, den bezalaxe), askorentzat Zuntzunegiren liburu hoberena; Madrilgo behe-mailako jendearen bizimodua du kontagai, sarritan argota erabiliz.
1960an, Real Academia Españolan Pio Barojak utzitako lekua bete zuen.
Portugaleteko La Florida auzoko institutuak haren izena du.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Antonio Zunzunegi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.