From Wikipedia, the free encyclopedia
Ian Fraser "Lemmy" Kilmister (Burslem, Staffordshire, Erresuma Batua, 1945ko abenduaren 24a - Los Angeles, Kalifornia, 2015eko abenduaren 28a) ingeles rock musikari, abeslari eta kantautore bat izan zen, Motörhead talde ospetsuaren sortzailea, abeslaria eta burua. Bere musika eta bizimoduarengatik, heavy metal generoko ikur bilakatu zen.
Lemmy Kilmister | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Burslem, 1945eko abenduaren 24a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Los Angeles, 2015eko abenduaren 28a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Staffordshire University (en) Ysgol Syr Thomas Jones (en) Madeley High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | rock musician (en) , bass guitarist (en) , abeslaria, disko-ekoizlea, musikagilea eta gitarra-jotzailea |
Kidetza | Motorhead Hawkwind Opal Butterfly (en) The Rockin' Vickers (en) The Damned The Head Cat (en) Sam Gopal (en) |
Izengoitia(k) | Lemmy |
Genero artistikoa | rock heavy metala rock-and-rolla speed metal (en) hard rock traditional heavy metal (en) space rock (en) |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | baxua ahotsa bass (en) |
|
Ian Fraser Kilmister Burslemen, Staffordshireen (Erresuma Batua) jaio zen, 1945ko abenduaren 24an. Aita Royal Air Forceko kapilau ohia zen eta, Lemmyk 3 hilabete besterik ez zituela, gurasoak banandu zirenean, ama eta amona Newcastle-under-Lymera bizitzera joan ziren, Stoke on Trent ondoan; geroxeago, Madeleyn (Staffordshire) ezarri zuten egoitza.
Bederatzi urte zituenean, ama George Willisekin ezkondu zen. Horrek aurreko ezkontza batetik zetozen beste bi seme-alaba zituen (Patricia eta Tony) eta mutila ez zen haiekin sekula ondo konpondu. Familia osoa Gales iparraldera, Benllechera (Anglesey) aldatu zen eta hantxe etorri zitzaion rock&rolla, emakumeak eta zaldienganako zaletasuna.
Amlwcheko Ysgol Syr Thomas Jones eskolan ikasi zuen eta handik datorkio Lemmy ezizena: horrexen jatorria ez dago garbi, baina maiz jokorako diru eske ibiltzen zelako dela esan ohi da. Zera omen zen bere leloa:
« | Lemme a quid till Friday, hau da, Utz iezaidazu libera bat ostiralera arte | » |
[1].
Eskola utzi eta Conwyra joan zen bizitzera familiarekin eta lan batzuetan aritu zen. Aldi berean, bertako bandetan gitarra jotzen hasi zen eta ekitazio eskolara ere joaten zen.
Hamzazpi urte bete zituenean, Cathy ezagutu zuen eta Stockporteraino jarraitu zion: Sean semea izan zuten.
« | Érase un hombre a unas verrugas pegado, dispersas por un rostro perruno con perpetuo gesto de malas pulgas. Lemmy Kilmister es un tío feo incluso visto de lejos, pero le birlaba 'groupies' a los Beatles y ha tenido más amantes que Julio Iglesias. También fue camello de Jimi Hendrix antes de convertir su bajo eléctrico es uno de los instrumentos más ruidosos del mundo. Y más que cantar, gruñe. Colecciona cachivaches nazis y su afición por las tragaperras es patológica. Sin embargo, pocos rockeros son tan respetados y venerados como el líder de Mötorhead. Tanto que hasta el Zara ha acabado vendiendo camisetas de su grupo | » |
[2].
Beti heavy metalarekin lotu bazituzten ere, Lemmy Kilmisterrek eta Motorheadek gainditu egin zuten eszena hori, eta miretsiak ziren bestelako estiloetako zaleen artean ere. Lemmyk berak uko egiten zion etiketari:
« | Ni metala baino lehen hasi nintzen. Rock-and-rolla jotzen dut eta uste dut rock-and-rolla sakratua dela. Niretzat hala da, eta ez dakit besteentzat zergatik ez duen hala izan behar | » |
[3].
Hain zuzen ere, punkak 1970eko hamarkadaren amaieran eztanda egin zuenean, Motörhead izan zen punkaren energia rock gogorrera eraman zuen taldeetako bat.
Buddy Holly, Little Richard edo The Beatles idolo izan zituen eta Jimi Hendrixentzat ere lan egin zuen, horrek Erresuma Batuan bira egin zuenean[4]. 60ko hamarkadan, Lemmy hainbat banda txikitako kide izan zen (Sam Gopal, The Rockin' Vickers edo Opal Butterfly), 1971n, Hawkwind bandan sartu zen arte. Ahotsak jarri zituen taldearen abesti batzuetan eta baxua ere jo zuen eta, 1972an, 3. postua lortu zuten Silver Machine singleen britainiar zerrendatan.
1975ean, kideen arteko harremanak okertzen ari ziren eta, Lemmyk beste talde bat egin zuen, Larry Wallis gitarra eta Lucas Fox bateriarekin batera. Hasiera batean, Bastard deitu bazioten ere, gero Motörhead izan zen, Lemmyk Hawkwind bandarako osatu zuen azken abestiaren titulua, alegia. Geroxeago, bi kideek taldea utzi eta Eddie Clarke gitarra jotzaileak eta Phil Taylor bateria jotzaileak haien lekua hartu zuten.
Bandak lortu zuen arrakasta handiena 1980 eta 1981ean izan zen, Ace of Spades, Overkill edo zuzeneko No Sleep 'til Hammersmith albumak Erresuma Batuetako zerrendetan sartu zirenean. Garai haietan, Motörhead Ingalaterrako heavy metal ikono bilakatu zen eta nazioartean eragin handia izan zuen.
Aldaketa bat bestearen ondoren, baina azken formazioa Phil Campbell (gitarra) eta Mikkey Dee (bateria) 1995az geroztik ari zen jo eta ke jotzen.
2002an, Lemmyk White Line Fever autobiografia argitaratu zuen. Hango hitzak dira hurrengoak:
« | Inor ez da hobea bilakatzen hiltzen denean; horrela diote une horretan egiten diren hitzek, baina ez da egia! Aurreko kaiku bera izaten jarraitzen du... Hildako kaikua!... Nik ez dut bizitza esanguratsu bat izan, baina, tira!, dibertigarria izan da, behintzat! | » |
Era berean, autobiografia horretan zerrendatzen ditu bere 5 mandamenduak: Marlboro, Jack Daniel´s, speed, stripperrak eta rock & rolla jotzea. Motörheaden Ace Of Spades abestiak dioen eran:
« | Jokoa gustuko baduzu, ni naiz zure gizona. Batzuetan irabazi egiten da eta beste batzuetan, galdu; niri berdin zait. Nahi duzuna esango duzu, baina plazera jokatzea da. Ez nator diru-irrikarekin bat, behar dudan karta bakarra bateko ezpata da | » |
2005ean, Motörhead bandak lehen Grammya irabazi zuen, Slipknot, Killswitch Engage, Hatebreed edo Cradle of Filth taldeei aurrea hartuz. Best Metal Performance kategorian izan zen eta Metallicaren Whiplash abestiaren bertsioak lortu zuen.
2009an, Lemmy Kilmisterrek Slashen lehen bakarkako albuma izango zen Slash lanean parte hartu zuen, 2010ean editatuko zutelarik. Lemmyk Doctor Alibi abestu zuen.
2010ean, Lemmy izeneko dokumentala atera zen.
1990az gero, Lemmy Los Angelesen jarri zen bizitzen, Kalifornian eta, azken partean, hain gustuko zuen Rainbow Bar and Grilletik gertu zegoen bi logelako apartementu batean[7].
Urteak aurrera, diabetesa eta hipertentsioa medio, alkohola eta drogak utzi beharrean izan zen. 2013an, berriz, desfibrilagailu automatiko bat ezarri zioten.
Azkenetako kontzertu bat Austinen eskaini zuen 2015eko irailaren 1ean eta, hiru bat abesti jo eta gero, ezin zuela jarraitu eta utzi beharrean izan zen[8][9].
2015eko abenduaren 28an, arratsaldeko 16:00etan, apenas 2 egun lehenago diagnostikatu zioten minbizi batek hil zuen Lemmy.
40 urtez eszenategian egon eta gero, bertan behera geratu da Motörheadek urtarriletik aurrera aurreikusita zuen bira: Manchester, Glasgow, Londres, Paris, Bartzelona, Madril edo Genoa[10].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.