Gari-irinezko opil mehe eta zapala From Wikipedia, the free encyclopedia
Matahamia[1][2][3][4] edo krepea[5][6] (frantsesez: crêpe; bretainieraz: krampouezh) bretainiar jatorria duen frantziar errezeta bat da. Matahamia gari-irin[7], esne eta arrautzezko opil mehe eta zapala da, eta kiribilduta eta jaki gozo edo gaziz atera ohi da. Frantzian oso hedatua dago, bai eta berauek dasta daitezkeen talotegiak ere. Plater edo azkenburuko baten ohiko oinarria izaten dira.
Matahami | |
---|---|
pancake (en) | |
Osagaiak | gari-irina, arrautza, behi-esnea eta gurina |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Ore honen oinarrizko osagaiak honako hauek dira: gari-irina, arrautzak, esnea, gurina, gatza eta batzuetan, nahiz eta beharrezkoa ez izan, azukrea. Matahamiak disko formarekin zabaltzen dira, bi aldeetatik maneatuz.
Matahamiak egiteko zartagin zabal bat eta ahalik eta lauena erabiltzen da, edo zartagin bikoitz bat. Hala ere, talotegietan talo-makina deritzen tresnak erabiltzen dituzte. Hauek matahamiak edo opil txikiak egiteko xafla borobil batzuk dira. Matahamiak egin baino lehen, maneatu behar diren gainazalean gurin pixka bat igurtzi behar da.
Matahamiak egiteko, orea burruntzaliarekin hartzen da, arrasteluarekin zabaldu eta espatula fin eta luze batekin desitsasten eta iraultzen da.
Matahamiak Frantziako Bretainia eskualdean dute jatorria. Gaur egun herrialde osoan kontsumitzen den plater tradizionala da, batez ere Kandelaria jaian. Tradizioz katiluetan zerbitzatutako sagardoaz laguntzen da.
Eskualde honetan bi plater oso antzeko bereizten dira. Krepeak, gari zuriarekin egiten direnak, gehienbat barrubete gozoetarako, eta galetteak, artobeltzarekin egiten direnak, gero barrubete gaziekin erabiltzeko.
Egindako ikerketen arabera, matahamiek Erromatarren Inperioan dute jatorria. Inperioa zabaldu zen lekuetan zehar gaur egun plater hau egiten jarraitzen dute. Espainian esne-gain harrotuarekin, marmeladarekin, azukrea, txokolatea edo hestekiekin (urdaiazpiko egosia eta gazta) betetzen dira. Gosari edo askari bezala hartzen da kafe-etxe eta jatetxeetan. Galizia eta Asturiasen inauteri garaian oso tradizionalak dira, eta filloak edo frixueloak deritze.
15 krepe inguru burutzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.