Oiz (mendia)
Euskal Herriko mendia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Oiz mendia, Bizkaian, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeen artean dagoen mendia da. Tontorra Munitibar udalerriaren lurretan dago. 1.026 metroko garaiera du.
- Artikulu hau Bizkaiko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oiz (argipena)».
Datu azkarrak Datu orokorrak, Prominentzia ...
Oiz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Prominentzia | 710 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′43″N 2°35′24″W |
Mendikatea | Oizko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Mendikat | Mendikat |
Itxi
Euskal sineskeren arabera, Mari jainkosak bertan du bizilekuetako bat. Tontorretik gertu 40 aerosorgailuk osaturiko parke eolikoa du[1], Bizkaiko handiena dena.