Robustiana Mujika Egaña, goitizenez Tene, (Deba, 1888ko maiatzaren 24a - ibidem, 1981eko irailaren 16a) euskal idazlea eta politikaria izan zen.[1][2][3]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Itxi
Juan Jose Mujika Esnaola eta Josefa Juliana Egaña Garate denda-jabeen alaba[4][5], Deban jaio zen 1888ko maiatzaren 24an.[6] Bederatzi neba izan zituen aurretik, eta horregatik aitak, alaba bat izan nahi baitzuen, jaiotze eguneko santuaren izena jartzea erabaki zuen, familia kontra egon arren.[6] Jaio eta biharamunean bataiatu zuten[4] Itziarko Andre Mariaren santutegian.[7]
Sei urterekin eskola publiko batean hasi zen ikasten, baina nerabezaroan ikasketak utzi behar izan zituen gurasoei dendan laguntzeko.[8][5] Ezkogintzan ere hasi zen, eta hargizari eta kandelak egiten zituen.[5] 1909an dendako zeregina utzi zuen bizkarreko minagatik, eta hamar urtez ia ezin izan zuen etxetik atera, ebakuntza egin zioten arte.[9] Garai hartan, poesia idazten hasi zen, eta errekuperatu ondoren, antzerkigile ere bihurtu zen.[8]
Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero.[10] Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euzkerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak. Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko. Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa.
1923an Zornotzan argitaratu zuen bere lana, bai bertso bai prosan idatzita, Mireni idazkiak eta olerkiak. Bilboko Euskeltzale Bazkunaren sari bat jaso zuen. Antzerkiaren lanak ere idatzi zuen, Gogo-oñazeak, adibidez, edo Gabon, eta bakarrizketa bat, Joan Xose. Lan horiekin Biltzar Marianoaren Sari bat jaso zuen, Oñatin. Honetaz gain, denbora aurkitu zuen aldizkari ezberdinetan artikulu eta ipuin ugari argitaratzeko. Mujikaren azken lana Cuadernos de vascuence hablado izan zen, Zarautzen 1968an plazaratua.[5] Urte berean José Zorrillaren ¡A escape y al vuelo! liburuko poema baten euskarazko itzulpena plazaratu zuen Zeruko Argia hilabetekariaren bitartez.[8]
1975ean euskaltzain ohorezko izendatu zuten.[6] 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero.[5]
Bere lanak garaiko aldizkarietan sakabanaturik daude: Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva. Tenek idatzi asko galdu zituen erbestera joatean, bere ahizpak beldurraren beldurrez erre egin baitzituen.[5]
Bertsoz idatzita dauden lanak
- Aitona (1916, Euzkadi)[11]
- Nere aitaren jayotetxeari (1916, Euzkadi)[12]
- Iñude legorra (1916, Euzkadi)[13]
- Atsekabea (1916, Euzkadi)[14]
- Nere albistariak (1916, Euzkadi)[15]
- Nere maittia (1916, Euzko Deya)[16]
- Osagai ona (1916, Euzko Deya)[17]
- Aberkoyak (1916, Euzko Deya)[18]
- Itxaropena (1916, Euzko Deya)[19]
- ¡Ene mendi maittiak! (1916, Euzko Deya)[20]
- Lo gozoa (1916, Euzko Deya)[21]
- ¡Iraun beti! (1916, Euzko Deya)[22]
- Nere txoriyakin (1916, Euzkadi)[23]
- Ordu larriyak (1916, Euzko Deya)[24]
- Josu aurrari (1917, Euzko Deya)[25]
- Maintoni'ri (1917, Euzko Deya)[26]
- Nai ta ezin (1917, Euzko Deya)[27]
- ¡Ez txarra!... (1917, Euzko Deya)[28]
- ¡Egabera gaxua! (1917, Euzko Deya)[29]
- Deun-Joseba'ren margerki baten aurrian (1917, Euzko Deya)[30]
- Aizkora-jokua (1917, Euzkadi)[31]
- Lenbiziko arantzalilla (1917, Euzko Deya)[32]
- Agur Euzkadi! (1917, Euzkadi)[33]
- ¡Arren, lore ederra! (1917, Euzko Deya)[34]
- ¡Amarik ez! (1917, Euzko Deya)[35]
- Mendiyan illunabarra (1917, Euzko Deya)[36]
- Maitta zazu... (1917, Euzko Deya)[37]
- Biyotz-beraz (1917, Euzko Deya)[38]
- Mariñel zarra (1917, Euzkadi)[39]
- Aurtxuaren irriparria (1917, Euzkadi)[40]
- ¡Bekaitz gaiztoa! (1917, Euzko Deya)[41]
- Elurtza (1918, Euzko Deya)[42]
- ¡Mendi maitiak! (1918, Euzkadi)[43]
- Berrerosliaren oñetan (1918, Euzko Deya)[44]
- Gotzontzuaren musua (1918, Euzkadi)[45]
- Ogena, iñorena (1918, Euzko Deya)[46]
- ¡Enaratxua! (1918, Euzko Deya)[47]
- Olanda ta pattia (1918, Euzko Deya)[48]
- Larrebeya (1918, Euzko Deya)[49]
- Astoa eta azeria (1918, Euzko Deya)[50]
- Kardantxoloa eta ormatxoria (1918, Euzko Deya)[51]
- Nola Sabin'i...? (1918, Euzko Deya)[52]
- Sortzez Garbiari (1918, Euzkadi)[53]
- Gogo-negarra (1919, Euzkadi)[54]
- Egiyaren bildur (1919, Euzko Deya)[55]
- Biotza, maitakor (Gogarpena) (1919, Euzkadi)[56]
- Azken-agurrara (1919, Euzko Deya)[57]
- Goruntz begira (1919, Euzkadi)[58]
- Euzki-eguna (1919, Euzko Deya)[59]
- Neskutz minduari (1919, Euzkadi)[60]
- Arrantzallaren abestia (1919, Euzkadi)[61]
- Juan Zaigu... (1919, Euzkadi)[62]
- Amari (1919, Euzko Deya)[63]
- Miren'i (1919, Euzkadi)[64]
- Orrilla (1919, Jaungoiko-zale)[65]
- Otz (1919, Jaungoiko-zale)[66]
- Amari (1919, Jaungoiko-zale)[67]
- Basatxonua (1919, Jaungoiko-zale)[68]
- Baserriko jauparia (1919, Jaungoiko-zale)[69]
- Belen'en (1919, Jaungoiko-zale)[70]
- Arrantzallaren otoya (1920, Euzkadi)[71]
- Joseba Deunari (1920, Euzkadi)[72]
- Nere leyotik (1920, Euzkadi)[73]
- Iltegian (1920, Euzkadi)[74]
- Maitearen nekea (1920, Jaungoiko-zale)[75]
- Nere maiteari (1920, Jaungoiko-zale)[76]
- ¡Poztu zaitez! (1920, Jaungoiko-zale)[77]
- Azken-agurra (1921, Laurak bat)[78]
- Amonaren poza (1922, Euzkadi)[79]
- Galdea eta erantzuna (1922, Euzkadi)[80]
- Uri zale bati (1923, Euzkadi)[81]
- Olerki baten edestia (1923, Euzkadi)[82]
- Maitale ituna (1923, Euzko Deya)[83]
- Ama (1923, Gure Herria)[84]
- Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak (1923, Jaungoiko-Zale)
- Eder-ederrenari (1924, Jaungoiko-zale)[85]
- Orban gabeari (1924, Argia)[86]
- Leyotik (1925, Argia)[87]
- Zuri Miren (1925, Jaungoiko-zale)[88]
- Baselizako Ama Neketsua (1926, Argia'ren egutegia)[89]
- Ereserkia (1931, Jaungoiko-zale)[90]
- Arno'ko kurutza (1935, Argia'ren egutegia)[91]
- Olerti'ri (1968, Zeruko Argia)[92]
- Neurekikoak (1970, Karmel)[93]
Antzerki lanak
- Gogo-oñazeak (1934, López Mendizabal)
- Gabon (1935, López Mendizabal)
Ipuinak
- Antontxo (1914, Grijelmo)
- Koldobika ta Jon (1914, Grijelmo)
- Zoriyonaren jauregiya (1914, Grijelmo)
- Erti-gayak. Jauntxuaren morroyak (1916, Euzko Deya)[94]
- Zorgiñak (1918, Euzko Deya)[95]
- Deun-Kepa eta auzokide biyak (1918, Euzko Deya)[96]
- Bakaldunen bezuza (1920, Euzko Deya)[97]
- Gure artetik (1921, Euzko Deya)[98]
- Gure artetik. Bakoitzak berak daki... (1922, Euzko Deya)[99]
- Mirentxo'ren burestuna (1922, Euzko Deya)[100]
- Mutil bat, eta beste bat (1923, Argia)[101]
- Merkatu arratsaldea (1924, Argia)[102]
- Apaizaren eguna (1924, Argia)[103]
- Goizetik gabera (1924, Argia)[104]
- Erabakia (1925, Argia)[105]
- Egunoroko ogia (1935, Argia)[106]
Hizkuntzari buruzko lanak
- Cuadernos del vascuence hablado (1968, Itxaropena)
Artikuluak
- ¿Kirikiño, keneral errusitarra? (1916, Euzkadi)[107]
- Gure aberatsak (1920, Euskal-Esnalea)[108]
- Emakumea eta aberria. Miren Itziarr'i idazkiak (1921, Euzkadi)[109][110][111][112][113][114][115][116][117][118][119][120][121][122][123][124][125][126]
- Arbil-Mendi-ri (1921, Euzkadi)[127][128]
- Zertxobait "Asier"-ri (1921, Euzkadi)[129]
- Emakumea eta aberria. "Agerre"-k, eta nik ere... (1921, Euzkadi)[130]
- Akillako Morroya-ri (1921, Euzkadi)[131]
- Osoro'tar Gotzon'i (1921, Euzkadi)[132]
- ¿Esango ote leuke? (1921, Euzkadi)[133]
- Aberriaren udaberria (1921, Euzko Deya)[134]
- Dantza nastua dala ta... (1922, Euzkadi)[135]
- Eleizalde'ren osasun-aldez. Deba'tik (1922, Euzkadi)[136]
- Gu ere bai (1923, Euzkadi)[137]
- Besteak irakaslari (1923, Euzkadi)[138]
- Aste Deuna eta Emakumea (1923, Euzkadi)[139]
- Keska gezurtiak (1923, Euzkadi)[140]
- Ikerraldi bat (1923, Euzkadi)[141]
- Dantza lotua (1923, Euzkadi)[142]
- Gizonezkoa emakumeakiko (1923, Euzkadi)[143]
- Lengoan (1923, Euzkadi)[144]
- Emakumeak bai, baña gizonak ere bai (1923, Euzkadi)[145]
- Itz bi... (1923, Euzkadi)[146]
- Apaizarena (1923, Euzkadi)[147]
- Neskatxen aurreskua (1923, Euzkadi)[148]
- Ondarroatarrakin (1923, Euzkadi)[149]
- Deun Jon Goiza (1923, Euzkadi)[150]
- Emakumearen eskubideak (1923, Euzkadi)[151]
- Erdel-Idazlien zintzotasunik-eza (1923, Euzkadi)[152]
- Neskamiak ala etxekoandriak? (1924, Argia)[153]
- Euskal itxasaldeko zaindaria (1930, El Día)[154]
- Iritzi berri gaiztoak (1930, El Día)[155]
- Gure al aundia (1931, Argia'ren egutegia)[156]
- Berri on baten albistari (1931, El Día)[157]
- Itziar'ko bidezkundeatzaz (1931, El Día)[158]
- ¿Bai ala ez? Neska-idazle batzarra (1931, El Día)[159]
- Bidezkunde ondoren (1931, El Día)[160]
- Usteaz bestera (1931, El Día)[161]
- Anderakikoak. Gizasemeen lagunak (1931, Euzkadi)[162]
- Ikurrin gordea (1931, Euzkerea)[163]
- Azkatasun zaleak (1931, El Día)[164]
- Euzko-langillemea (1932, Euzkadi)[165]
- Emakumeak eta "Margaritak" edo euli gogaikarriak (1932, Euzkadi)[166]
- Gaiztakeri eskutuak (1932, Euzkadi)[167]
- Maitasun-ikastola (1932, Euzkadi)[168]
- Emakume-idazkijak. Eskeñirik onena (1932, Euzkadi)[169]
- Emakume-Bazkunak ¿zertako? (1932, Argia'ren egutegia)[170]
- Gazigozoak (1933, Euzkadi)[171]
- Tori nere iritzia ere (1933, El Día)[172]
- Poxpoliñak atzerritarren begietan (1933, El Día)[173]
- Prakak... prakadunak... praka gabeak (1933, El Día)[174]
- Andere ingoskiak (1934, Argia)[175][176]
- Andere ingoskiak. Nolakoak izan litezken (1935, Argia)[177]
- Andere ingoskiak. Nolakoak izan ditezken (1935, Argia)[178]
- Andere ingoskiak (amaitzeko) (1935, Argia)[179]
- Anderekikoak. Ekin batez oldozten (1935, Argia)[180]
- Las cejas de Marlene Dietrich y el euskera (1935, El Día)[181]
- Mujer que sabe latín... (1935, El Día)[182]
- Anderekikoak. Asitzea bear-bearreko (1935, Argia)[183]
- Carmencita es ingeniero (1935, El Día)[184]
- Anderikoak. Gure arazoaz (Ira'ri) (1935, Argia)[185]
- La "Eva" de "Adán" (1935, El Día)[186]
- Jaungoikoa beti ematen (1935, El Día)[187]
- Anderekikoak (1935, Argia)[188]
- E.A.B. dala-ta... (1935, Argia)[189]
- Bear-bearreko (1935, El Día)[190]
- ¡Ernai, emakumak! (1935, El Día)[191]
- Aurkezpen eraz (1935, El Día)[192]
- Munita'tar Iñake (1935, El Día)[193]
- Emakumak. Itziar'ko gure eguna (1935, Euzkadi)[194]
- Seasken olertia (1935, El Día)[195]
- Donostiarra bidean (1935, El Día)[196]
- Lan eta lan beti (1936, El Día)[197]
- 1936-2036 (1936, Argia'ren Egutegia)[198]
- Aurten aurtengoa (1968, Zeruko Argia)[199]
- Basarriri'ri agiriko idaztia (1969, Zeruko Argia)[200]
- Txoro aizea (1969, Zeruko Argia)[201]
- Juantxo Txiki (1969, Zeruko Argia)[202]
- Etxekoandrea... "mito" bat...? (1971, Zeruko Argia)[203]
- Aspaldiko auzia gaurkotzat (1971, Zeruko Argia)[204]
- Kezka berriak (1971, Goiz-Argi)[205]
- Tene Mujika andrearen hitzak (1976, Euskera)[206]
Watson Kirkconnell irakasle, poeta, literatur kritiko eta itzultzaile kanadiarrak idazlearen Udazken-ala lana argitaratu zuen, ingelesez, bere European Elegies bilduman. [207][10].