saskibaloi jokalari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Sandrine Gruda (Cannes, Frantzia, 1987ko ekainaren 25a), saskibaloi jokalari frantziarra da, eta hegal-pibota postuan jokatzen du. Frantziako taldeko jokalari garrantzitsuenetakoa eta Europako jokalari onenetakoa ere bihurtu zen, eta, hala, Errusiako Superligan sartu aurretik, Europako klub onenen nahiak erakarri zituen. FIBA Europek 2009ko Europako jokalaririk onena izendatu zuen.
Selekzio frantziarrarekin, Europako titulua lortu zuen 2009an, zilarrezko domina 2013, 2015, 2019 eta 2021, eta brontzezko domina 2011n, eta bi domina olinpiar: zilarra 2012an eta brontzea 2020an.
Frantzia metropolitarrean jaio zen. Hiru urte zituela, ama hil ondoren, Ulises aitak Martinikara eraman zuen ahizpekin batera. Aita, pibote bezala jokatu zuen nazioarteko saskibaloian[1]. Golden Lion Basket Ball-en eta Martinikako itxaropen taldean prestakuntza jaso ondoren, 2002an, martinikar gazteak (15 urte) metropolirantz egin zuen hegan, eta sektore federalean hasi zuen bere bidea. Hiru urte geroago hasi zen Valenciennes-en 18 urteko emakumezkoen txapelketa profesionalean. Laugarren hegal-pibote gisa kontratatuta, oso azkar bihurtzen da elementu garrantzitsua, bai txapelketa nazionalean (15 puntu % 63, % 81eko arrakasta jaurtiketa libreetan eta 6,3 errebote) zein Euroligan. Laurent Buffard-ek honela zioen: «18 urterekin, laugarren hegal-jokalari gisa kontratatu zuten, baina laster nagusitu zen, eta, jada, aparteko dimentsio atletikoa du». 2006ko Euroligan USVO Brnon jokatutako Lauko Finalera iritsi zen, eta bertan Basketbalovi Klub Brno klubaren aurrean huts egin zuen 61-54ko emaitzarekin, Grudak 14 puntu eta 8 errebote egin zituen 35 minututan[2]. Frantziari dagokionez, , Valenciennesek Bourgesen aurrean galtzen du: 2-1 (68-56, 66-85 eta 71-58), 2005-2006ko LFBko (Frantziako Liga) finalean eta federazioko txapelketan (65-72), beti ere aurkari beraren aurrean. Pibote gaztea ligako Frantziako jokalari onena (MVP) izendatuko dute, eta itxaropeneko joklari onenaren titulua eskuratu du.[3].
2007ko urtarrilaren 17an, FIBAk 2006ko Europako jokalari gazte onena izendatu zuen. Sailkapen hori zaleek Interneten bitartez eta hainbat adituk, hala nola kazetariek, jokalariek eta entrenatzaileek egiten dute[4].
2007ko martxoan, kontratu bat sinatu zuen UMMC Ekaterinburg klub errusiarrarekin hurrengo denboraldirako, eta, hala, Valenciennesen kirol-zuzendaritza hartu berria zuen Laurent Buffard entrenatzailearekin bat egin zuen[5]. Apirilean, WNBA 2007ko draft zela eta, frantziarra, 13. postuan aukeratu zuen Connecticuteko Sun taldeak. Frankiziarekin hiru urteko kontratua sinatu zuen. 20 urte besterik ez zituela, entrenaitzaileari jarraitu zion Jekaterimburgen. Honela azaltzen du: «Siberian, oso egun laburrak eta muturreko tenperaturak (45°C artekoak) goi-mailako saskibaloirako ingurune egoki batek konpentsatzen dit. Bizitza sinplea eta gustuko dudan hiria da». Sabine Juras prestatzaile fisikoak, Buffardekin Errusiara joandakoa eta Valerie Garnier-en Frantziako taldera itzuliko zenak: «Hura berehala ohartu zen zer zen lana eta zorroztasuna. Egokitzapenerako gaitasun izugarria erakutsi du. 20 urterekin Siberian, ez zituen nahastu, ezta distraitu ere kanpoko baldintzek» esan zuen.
Denboraldia amaitzeko, txapelketaren finala jokatuko da: 21 puntu (10/17tik) eta 7 errebote 36 minututan egingo ditu Bourgesen joaneko partidan 64 eta 55 arteko emaitzarekin; gero, Valenciennesen, 11 puntu eta 7 errebote 35 minututan, 70-61eko emaitzak garaipena emango zien, eta horrek titulua emango die bere koloreei. Aurreko denboraldian bezala, urteko MVP frantziarra (atzerritarraren titulua Hamchétou Mayga-Ba-rengana itzultzen da) eta gazteen arteko itxaropeneko handien izango da[3]. Udan, talde nazionalari lehentasuna ematea erabaki du, eta ez da WNBAra itzuliko.
Kolore errusiar berrien azpian, lekua bilatu behar du banakotasun aberatsa duen plantillan. Brnoko Lauko Finalerako sailkatzen da taldea. Halere, finalaurrekoetan, klubak huts egiten du tituluaren defendatzailearen aurrean, Spartak Moskuko eskualdeko taldea, errusiarra hura ere. Partidan, zeinak 68-78 bukatzen duen, Grudak 8 puntu (4 8tik) eta 2 errebote aterako ditu 26 minututan[6]. Jekaterinburgek hirugarren amaitu zuen Bourgesi irabazi ondoren. Superligako finalean, huts egingo du taldeak, Spartak taldearen aurka berriro.
Europan denboraldia amaitu ondoren, WNBAko ibilbide amerikarra lehenestea erabakitzen du. AEBko ligako lehen denboraldian, 31 partida jokatzen ditu, eta, horietako batean, hasierako boskotearen artean egongo da. 6 biko-bikoitz eta 6,2 puntu, batez beste, eta 3,5 errebote 15,4 minututan eginda bukatzen du denboraldia[7].
Hurrengo denboraldia Errusiako ligara joango da berriro. Euroligan, Errusiako klubak, aurreko denboraldian bezala finalaurrekoetan, huts egiten du, berriro ere, aurreko aurkari beraren aurrean, 83-74ko emaitzaz; Grudak 12 punturekin (5 7tik) eta 8 errebote 37 minututan lortuko ditu[8]. Hala ere, Jekaterinburgek, zeinak neguan entrenatzailez aldatu duen, Superliga irabazi zuen. Bestalde, Gruda MVP[9] MVP izendatzen dute, eta nabarmentzekoa da Superligak munduko jokalari onenak hautatzen dituela.
Europako txapelketan Frantziako taldearekin egindako kanpaina garailearen ondoren, bigarren denboraldia lotzen du WNBAn. Taldeko jokalari nagusietako bat bihurtzen da, eta, parte hartzen duen ohiko denboraldiko 26 partidetatik, 25 hasieratik jokatzen ditu. Denboraldiaren amaieran, bere frankiziaren bigarren markatzailea da 13,5 punturekin, Asjha Jonesen atzetik, eta lehena errebotetan, 6,3 harrapaketarekin[10]. Asteko jokalari ere izendatuko dute[11]. Hala ere, 18 porrot eta 16 garaipen balantzearekin, bere taldea ez da play-offetarako sailkatuko[12].
2010eko otsailean, FIBA Europak 2009ko Europako jokalari izendatu zuen (2009 Women's Player Of The Year). Anete Jekabsone [[Letonia|letoniarra eta Maria Stepanova[13] errusiarraren aurretik. Bere Europako denboraldia Jekaterinenburgekin, Euroligako finalaurrekoetan izandako kanporatzearekin bukatzen da; laugarren da maila pertsonalean, eta hirugarren klubarekin. Berriro, Spartak Moskuko eskualdeko taldea izango da, bere areriorik behinena, Gruda eta bere taldekideak amaierara iristea eragozten duena. Partida horretan, Spartakek 87-79 irabazi zuen, eta Grudak taldearen errebote hartzaile onena bezala amaitzen du 11 harrapaketarekin, baina 4 puntu, puntu bakarra 4 jaurtiketetan, asistentzia bat eta 2 blokeoz ezin asebete da[14] Jekaterinenburgek hirugarren postuan sailkatu zen Poloniako Wisicidad Can-Pack Cracovia kluba garaituz. Errusiako txapelketa eta Errusiako Kopa irabaziko zituen Jekaterinenburgek.
Hirugarren aldiz, WNBA 2010 denboraldirako Connecticut frankizian geldituko da. Connecticuteko Suneko jokalariek 17 garaipen eta 17 porroteko balantze orekatuarekin amaituko dute denboraldia. Hala ere, balantze horrek, Mendebaldeko Konferentziaren sailkaenean bosgarren postuak, ez dio frankiziari play-offak jokatzeko ahalmena ematen[15]. Denboraldi horretan, Tina Charles iritsiko da, WNBA 2010eko drafteko lehena. Denboraldia lautik lau titulurekin amaituko du: Rookie of the Month (hileko hasiberrikorik onena) eta rookie of the Month of the Year (urteko hasiberriena). Pibote postuaren titular bihurtzen da. Sandrine Grudak, 28 partidetatik, sei hasieratik jokatzen ditu (aurreko denboraldian, 26tik 25 izan zirenean), eta 11,5 puntu lortuko ditu, bere taldeko hirugarren saskiratzaile izanik. Halaber, taldearen laugarrena da erreboteen sailkapenean, 4,5 harrapatzerekin. Denboraldiko emakumezkoen seigarren posturako botoak jasoko ditu, baina, azkenean, titulua DeWanna Bonner-engana joango da[16].
2010-2011n, Sandrine Gruda eta bere taldea, Euroligako finalaurrekoetan, Spartak Moskuko eskualdeko taldearen aurrean eroriko da, baina Jekaterinbourgek mendeku hartuko du Errusiako txapelketa irabaziz Spartaken aurrean[17].
Jekaterinbourgek berriro huts egingo du Euroliga irabazteko ahaleginean. Final Eighterako (Zortziko Finala), finalaren zatirako asmatutako sistema berria, sailkapena lortu ondoren, talde errusiarrak zalantzan jartzen du helburu hori hasieratik Ros Casares Valencia taldearen aurrean eroriz 62-49ko emaitzaz; jokalari frantziarrak 12 puntu eta 4 erreboteko marka ezartzen du[18]. Jekaterinbourgek, azkenean, hirugarren bukatuko du Fenerbahçe taldea garaituz[19]. Zortziko Final horretan Grudaren batez bestekoak dira: 13,8 puntu eta 4,8 errebote 29 minututan[19]. Superligan, zeina Sandrine Grudak irabazten duen 4. aldiz jarraian, Spartak Mosku eskualdeko taldea makurraraziko dute 3-0eko serie baten, Sandrineren 23 puntu eta 9 erreboterekin 89-64ko garaipeneko azken partidan[20], 2. saskiratzaile onena bezala bukatuko du, 18,3 punturekin, Crystal Langhorne estatubatuarraren atzetik.
Klubean hainbat denboraldi egin ondoren, azkenean, 2013an, Euroliga irabaziko zuen UMMC Jekaterimburgekin, finalean 19 puntu eta 8 errebote lortuz[21]. Hurrengo denboraldian, Errusiako klubak huts egingo du Euroligako finalaurrekoetan, baina seigarren titulu nazionala irabaziko du jarraian: Grudak 24 puntu eta 9 errebote emango ditu azken txandan[22].
2014ko apirilean, Sunetik Sparksera transferitu zuten draft-en lehen bi txanden truke. 2009tik, Jekaterinburgen Candace Parker[23] taldekidea aurkituko du. Sparks taldea zuzen sailkatzen da play-offetara, baina garaiatuak dira lehen txandan[24]. WNBA 2015 denboraldian, atsedena hartzen du, eta 2015eko[25] ekaineko Europako txapelketa pribilegiatuko du.
Otsailean, oinazpiko aponevrositi baten ondorioz, bukatu baino lehen utzi behar du 2015-2016 denboraldia[26].
Rioko jokoen ondoren, Candace Parker[27] lagunarekin bat egin zuen WNBAn[28], eta 2016 denboraldiko txapeldun titulua irabazi zuen Sparksek.
2016/2017 denboraldirako, Fenerbahçe Istanbulgo (Turkia)ko klubarekin konpromisoa hartuko du; Rioko[29] Olinpiar Txapelketaren ondoren, ordea, Sparks taldearen denboraldia amaitzeko konpromisoa hobetsiko du. Fenerbahçek Montpellier taldearen aurrean 69-63ko garaipena lortuko du, eta bere 23 puntu jaurtiketetan 8/12tik, 8 errebote eta 4 asistentzia erabakigarri izango dira[30]. Fenerbahçerekin 12,4 puntu, 6,6 errebote eta 14,3ko ebaluazioko estatistikak izango ditu 2016/2017ko Euroligan[31].
2017. urteko uztailaren amaieran, berriro lehiatuko da WNBAn Sparksekin. Sparks WNBA finalera iritsiko da, baina huts egiten du[32]. 2017. urteko urrian, Djéné Diawararen lesioak uzten zuen zuloa arintzeko, Frantziako Lyon ASVEL klubarekin sinatu zuen[31]. Txapelketan bere urratsa markatu ondoren (partidako 18 puntu dituen LFBko saskiratzailerik onena, 3. errebote hartzaile (9,2) eta, batez ere, ebaluazioan 26,3 puntu, lehen eta urrun hurrengoarengandik), kluba utzi zuen abenduaren hasieran Turkiako taldera itzultzeko eta Iparraldeko Unibertsitateko[33] 2018ko Euroligan aritzeko[34]. Turkiako estatistikak 12,8 puntu, 6,6 errebote txapelketan eta 12,6 puntu eta 8,4 errebote Euroligan izan ziren. 2018-2019rako, Pierre Vincent Frantziako taldeko entrenatzaile ohiak zuzendutako Italiako Schiorekin eman zuen hitz, eta barneko hirukote bat osatuko du Isabelle Yacoubou eta Jantel Lavender-ekin[35].
2003an, Kadeteen Europako Txapelketan parte hartu zuen, eta Frantziako taldeak bosgarren postua lortu zuen. Hurrengo urtean, Bratislavako Europako Txapelketan talde juniorrarekin hartu zuen parte, eta Frantziak bosgarren postua lortu zuen. Maila indibidualean, Grudak 18,1 punturekin, 13,4 erreboterekin eta 0,6 asistentziarekin bukatzen du, eta txapelketako hegal-pibot onena izendatzen dute. Txapelketa honetako bigarren partaidetzan, nazioarteko lehen domina lortzen du, eta, Budapesten, brontzezko domina irabazi zuen, nazioarteko lehen domina, eta hegal-pibot onenaren titulua ere jaso zuen, berriro.
Hurrengo denboraldian, Frantziako senior taldearekin debutatu zuen Txinan izandako topaketa batean. Alain Jardel hautatutzaileak Brasilgo 2006ko munduko txapelketan parte hartzeko hautatuko du. Nahiz oso gazte izan, 19 urte, bizkor lortzen du joko-denbora, 21 minutu partidako, eta 10,0 puntu, 2,9 errebote eta 0,6 asistentzia ematen ditu[36]. Frantziak bosgarren bukatuko du.
Hurrengo denboraldian, bere belaunaldiko neskak aurkituko ditu Moskuko 21 urtetik beherakoen munduko txapelketarako taldean. Finalaurrekoetan, Frantziak "sapphires"-en (Australiako itxaropeneko jokalaiei emandako izena) aurka jokatzen du, eta galdu egiten dute, nahiz eta Grudak 28 puntu eta 8 errebote egin zituen. Frantziak Errusia garaituko zuen brontzezko domina irabazteko. Saio honetan, Grudak, hutsegitearekin aztoratuta, 8 punturekin eta 6 erreboterekin amaitzen du; halere, lehiaketako MVPa izango da. Ondoren, Italiako Europako Txapelketan, Frantziako A selekzioan parte hartu zuen, baina emaitzak ez daude Brasilgo munduko txapelketako bosgarren postuaren maila berean. Frantziak, bere koadroa desengainagarria eta konpentsatzeko gai ez diren gazteekin ikusten du; final-laurdenetan, huts egiten du Letoniaren aurrean, eta, ondoren, sailkapeneko bi partidak galduko ditu Lituania eta Belgikaren aurrean, zortzigarren postuan amaitzeko. Grudak 14,6 puntu, 4,9 errebote eta 0,7 asistentzia emanez bukatuko du lehiaketa.
Grudak 2008ko Frantziako Taldearen kanpainan parte ez hartzea erabakiko du, hurrengo Europako txapelketarako kalifikazioak bermatu behar baititu. 2009an itzuliko da urdinen taldera Pierre Vincent hautatzaile berriak zuzendutako egonaldi batean. Taldearen giroak eta entrenatzailearen diskurtsoak kamiseta urdina janzteko konbentzitu du. Beraz, Letoniako Europako Txapelketarako hautatua izango da, eta urrezko domina iranbaziko dute[37]. Lehiaketako onena aukeratuko dute Céline Dumerc herrikidea, Anete Jkabsone-Éogota letoniarra, lehiaketako MVPa den Evanthía Máltsi greziarra eta Svetlana[38] Abrossimova errusiarrarekin batera. Batez beste, 15,4 puntu lortu ditu partida bakoitzeko, eta 5. postua du saskiratzaileen sailkapenean[39]. Errebote-harrapatzaileen sailkapenean, laugarren postuan dago, 7,7rekin[40]. Bere beste estatistikak 0,9 asistenzia, 0,8 mozketa eta 0,6 kontraeraso izango dira.
Frantziako hautatzaileak 2010eko[41] Mundialean parte hartzeko atxikitako hamabi jokalarien arteko deitu du, baina, lehiaketa hasi baino lehentxeago, uko egin behar dio bi belaunetan duen tendoi errotulianoaren lesioaren ondoriogatik[42][43].
Europako Txapelketarako itzuliko da elastiko urdinekin, eta Frantziako taldeak bi helburu ditu: lehenik eta behin, olinpiada-aurreko txapelketetan parte hartzeko gutxieneko maila ziurtatzea eta lehiaketaren lehenengo bosten artean tokia lortzea eta, bigarrena, 2009an lortutako Europako titulua gordetzen saiatzea. Lehen helburua, Txekiar Errepublikaren aurrean lortutako brontzezko dominarekin lortzen da. Partida horretan, Sandrine Grudak estatistika hoberenak lortuko ditu: 26 puntu (12 puntu 14 jaurtiketetan eta 2 puntu jaurtiketa zuzenetan), 6 errebote eta 4 asistentzia[44]. Hala ere, Grudaren errendimendua ez da ohikoa txapelketa osoan: Finalerdietan Turkiaren aurka galdutako partidan, 4 punturekin konformatu behar du, 7tik 1ekin. Pierre de Vincenzik, zuzendari tekniko nazionalak, jarduketa horiek frantsesen eta, batez ere, Sandrine Grudaren barne-jokoaren defentsa ardaztuari egozten dio[45]. Hala ere, lehiaketako lehen postuan amaituko du mozketen estatistika-kategorian, partidako 1,7rekin. Beste batez bestekoak 13,4 puntu eta lehiaketan hamargarren, 6,2 errebote eta 1,9 asistentia dira[46].
Ankaran (Turkia) jokatutako olinpiada-aurreko txapelketan, Frantziako taldeko jokalaririk onena izango da 13,7 puntu, 5,3 errebote eta 1,3 asistentziarekin. Erasoan, txiakiagoa izan zen emandako erantzuna Txapelketa olinpikoan[47], 3 puntu lortu eta 3 errebote baino ez baitzituen harrapatu Brasilen aurkako lehen partidan. Partida hartan, oinazeak izan zituela adierazi zuen: «mikro-lesio muskularra sumatu dut orbaindutako aztalean»[48]. Hurrengo hiru partidetan, 10 puntu baino gehiago lortuko ditu; 11, 10 eta 16 punturekin, Frantziako saskiratzaile onena izango da, Edwige Lawson-Waderekin batera; partida honetan, 6, 7 eta 7 errebote harrapatuko ditu Australiaren, Kanadaren eta Britainia Handiaren aurkako partidetan[49]. Azken aurkari horren aurrean, 5 blokeo ere egingo ditu. Errusiarren aurkako partidan, zeinean errusiar jokalariak ongi ezagutzen dituen Errusiako txapelketatik, 9 puntu, 3 errebote, 2 asistentzia eta 3 blokeo lortuko ditu. Final-laurdenetan, Txekiar Errepublikaren aurka, 18 minutu pasatuko dira lehen jaurtiketa egiten saiatu baino lehen; gero, 6 puntu lortuko ditu, 2/4 jaurtiketatik, 7 errebote, 2 asistentzia, 2 mozketa eta kontraeraso bat[50]. Errusiarren aurka, berriz ere, ondo baino hobeto hasten du partida, baina orkatilan min hartzen du; hala ere, ez dio galerazten gainerako denbora jokatzea. Frantziarrak finalerako sailkatzen dituen garaipen honetan, 11 puntu, 8 errebote eta 2 asistentzia emango ditu[51]. Final horretan, 50-86 galdu zuten frantziarrek, eta Grudak 12 puntu, 3 errebote, asistentzia bat eta kontraeraso bat lortu zituen. Txapelketa osoan 9,8 puntu, 5,5 errebote, 1,1 asistentzia eta 2,1 blokeo lortuko zituen; azken estatistika honetan, berriz, txapelketako jokalaririk onena izango zen[52].
2013ko Europako Txapelketa baino astebete lehenago, L'Equipe Magazineko azala irabazten zuen hirugarren jokalari frantsesa bihurtu zen, Paoline Ékambi-ren (1981) eta Elisabeth Diaw-Riffiod-en (2006) atzetik[53]. Lehiaketa horretan, 12,0 puntuko, 5,8 erreboteko eta 1,2 asistentziako estatistikekin amaituko du. Jaurtiketetan 25 puntu 11/16 jaurtiketatik, eta 4 errebote lortu zituen Espainiaren aurka galdutako partidan[54].
Laurent Buffard-ek esan zuen: «Beti aurrera egin dezakeen jokalari-mota da langile handia baita». Oporretako garaian, saskibaloiko entrenatzaile pertsonala eta sofrologo batez biltzen da. 2013ko udan, perfekzionista hutsa den emakumeak atletismoko ikastaroak ere jarraituko ditu Guy Ontanonekin, Christine Arron sprinterraren entrenatzaile ohiarekin, eta: «Gustuko dut lan egitea, eta gustuko dut egiten dudana» dio. Pierre Vincentek, lehengo hautatzaile nazionalak, saskibaloi jokalari gazteen aurrean goraipamenezko hitzak esango ditu: «Energia ematen du». 2014ko Mundialerako prestaketan, 26 puntu eta 15 errebote lortuko ditu Parisen estatubatuarren aurrean, prestigio handiko garaipen batean. Sasoi horretan, Sparks taldearekin duen kontratuaren ondorioz eta Frantziarekin prestakuntza trunkatua izan arren, urdinen eraso-aktibo nagusia da munduko txapelketan, eta frantziarrek zazpigarren postua irabazten dute. Belauneko mina dela eta, azken partida ez du jokatuko[55]
2015eko Eurokopan oso oinarri altuarekin debutatzen du, eta aurkarien defentsen objktibo bihurtzen da: "«Norberari dagokionez, ez dut ohikoa baino erantzukizun handiagoa sentitzen».
2015ean, Eurokopa 2015eko finala, Serbiaren aurka jokatuko duen taldearen parte da; ez da puskatzen, eta Europako Txapelketako lehen titulua lortzen du (68-76)[56]).
Ekainean Martinikan ezkonduko dela ospatzeko, ez du parte hartzen Europako 2017 Txapelketan: «Nire bizitza koloreztatuko duen albiste zoriontsua da; uda honetan ezkonduko naiz. Garrantzitsua zen niretzat Valérie gardentasun osoz ohartaraztea. Azaroan eztabaidatu genuen gaia, FIBAko lehiaketa honetan parte hartzeaz hitz egin genuenean (...) Uda honetan egiten dudan aukerak ez ditu nire etorkizuneko partaidetzak zalantzan jartzen, eta hurrengo datetan presente egon nahi dut»[57]. WNBA 2018 denboraldia alde batera utzi zuen irailean jokatuko zen Munduko Koparako prestatzeko[58]
Prestakuntzaren hasieran min hartuta, 2019ko Europako txapelketak aurrera egin ahala, bere burua aldarrikatu zuen, eta final-laurdenetan gailentzen da belgikarren aurrean, eta luzapeneko garaipenaren elementu nagusienetako bat da (33 puntu, selekzioko errekorra, 11 jaurtiketa 15etik eta jaurtiketa zuzenetan 11 12tik)[59].
2020ko Olinpiar sailkapenerako txapelketan, talde nazionalaren historiako bigarren saskiratzaile bihurtuko da, Elizabeth Riffiod-en[60] 2.478 punturen gainetik jarriz Australiaren aurkako garaipenean. Hamasei hilabete geroago, 2021eko Europako Txapelketa prestatzen ari direla, Isabelle Fijalkowski-ren 2.567 puntu baino gehiago lortuko ditu historiako saskiratzailerik onena bihurtzeko[61][62].
Frantziako brontzezko taldearen parte da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan. Lehiaketako bost onenen arteko hautatuko dute[63]. Brontzezko domina irabaziko du Frantziako taldearekin. Finalaurrekoetan Japoniaren aurrean huts egingo dute partida galduz, eta Serbia garaituko dute brontzezko dominaren lehian. AEBk (urrezkoa) eta Japonia (zilarrezkoa) lortuko dituzte. Hauek osatzen zuten Frantziako taldea: Alexia Chartereau, Helena Ciak, Alix Duchet, Marine Fauthoux, Sandrine Gruda, Marine Johannès, Sarah Michel, Nwal-Endéné Miyem, Iliana Rupert, Diandra Tchatchouang, Valériane Vukosavljević eta Gabby Williams-ek[64][65].
Ulises Grudaren alaba da, 2,07 m-ko pibotea. Sei aldiz hautatuko zuten Frantziako talderako[55].
2010ean, Air Caribe airelineako publizitate-kanpaina baten parte hartu zuen, eta, noizean behin, modelo bezala ere agertu izan da[66][67].
Zaurituta zegoela, 2016ko urtarrilean, Kazetarien Prestakuntza Zentroan kazetari izateko prestakuntza hasi zuen[27].
2017an, arrazoi pertsonalak direla eta, Europako txapelketan Frantziako taldearekin ez parte hartzea erabaki zuen. Izan ere, Martinikan ezkondu zen 2017ko uztailaren 7an[57].
Frantziako taldearen lehen A mailako hautaketa 2006ko abuztuaren 5ean lortu zuen Dunkerquen, Txinaren aurka: geroztik emaitza hauek lortu ditu:
Gazteen lehiaketetan, Frantziako selekzioekin ere, sariak lortzen ditu:
Sandrine Grudak titulu asko ditu:
Hona hemen klubean jokatutako nazioarteko lehiaketetako emaitzak:
Sandrine Gruda Europan saritu dute:
Sandrine Grudak sari ugari jaso ditu Frantziako Taldearekin egin diren lehiaketetan:
Frantzian egindako ibilbidean, hau ere lortu du:
Denboraldia | JP | Min | 2pt | 3pt | JL | Erreb. | AE | M | E | GB | F | B/b | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
E | D | D | ||||||||||||
2008 | 31 | 15,4 | 0,455 | 0,000 | 0,544 | 1,4 | 2,1 | 3,5 | 0,9 | 0,6 | 0,8 | 1,32 | 1,80 | 6,2 |
2009 | 26 | 31,2 | 0,467 | 0,000 | 0,558 | 2,5 | 3,8 | 6,3 | 1,3 | 0,9 | 1,6 | 2,62 | 3,30 | 13,5 |
2010 | 28 | 22,7 | 0,491 | 0,182 | 0,760 | 1,9 | 2,6 | 4,5 | 1,2 | 0,7 | 0,8 | 1,61 | 1,80 | 11,5 |
Denera | 85 | 22,6 | 0,472 | 0,182 | 0,651 | 1,9 | 2,8 | 4,7 | 1,1 | 0,7 | 1,0 | 1,81 | 2,3 | 10,2 |
Denboraldia | JP | Min | 2pt | 3pt | JL | Erreboteak | AE | F | GB | M | E | Puntuak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
L/S | % | L/S | % | L/S | % | E | D | D | D | B/b | ||||||||
Euroligue 2012-2013[78] | 17 | 26,2 | 99/176 | 56,3 | 0/0 | 0,0 | 41/63 | 65,1 | 1,9 | 3,5 | 5,4 | 0,8 | 1,6 | 2,2 | 0,6 | 0,8 | 239 | 14,1 |
Euroligue 2011-2012[79] | 20 | 27,7 | 110/210 | 52,4 | 1/5 | 20,0 | 47/67 | 70,1 | 2,2 | 3,1 | 5,3 | 1,3 | 1,7 | 2,1 | 0,7 | 0,8 | 270 | 13,5 |
Euroligue 2010-2011[80] | 16 | 28,8 | 75/137 | 54,7 | 0/0 | 0,0 | 61/74 | 82,4 | 2,3 | 3,1 | 5,4 | 1,0 | 1,9 | 2,4 | 1,0 | 0,7 | 211 | 13,2 |
Euroligue 2009-2010[81] | 16 | 23,9 | 55/128 | 43,0 | 0/1 | 0,0 | 46/56 | 82,1 | 1,6 | 3,5 | 5,1 | 0,8 | 1,4 | 1,6 | 0,9 | 1,0 | 156 | 9,8 |
Euroligue 2008-2009[82] | 16 | 26,4 | 86/137 | 62,8 | 1/25 | 0,0 | 29/57 | 50,9 | 3,4 | 3,1 | 6,4 | 1,0 | 1,9 | 1,3 | 0,6 | 0,8 | 204 | 12,8 |
Euroligue 2007-2008[83] | 16 | 29,3 | 94/167 | 56,3 | 0/0 | 0,0 | 33/45 | 73,3 | 1,9 | 3,0 | 4,9 | 1,0 | 1,8 | 1,8 | 0,8 | 0,3 | 221 | 13,8 |
Euroligue 2006-2007[84] | 12 | 33,7 | 89/159 | 56,0 | 0/7 | 0,0 | 29/36 | 80,6 | 2,5 | 3,3 | 5,8 | 0,5 | 2,4 | 3,1 | 1,3 | 0,7 | 207 | 17,3 |
Euroligue 2005-2006[85] | 16 | 30,2 | 81/131 | 61,8 | 0/4 | 0,0 | 49/62 | 79,0 | 2,1 | 3,9 | 5,9 | 1,0 | 2,4 | 2,3 | 0,6 | 0,4 | 211 | 13,2 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.