Dunkerque
Frantziako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Dunkerque (nederlanderaz ⓘ; mendebaldeko flandierazⓘ; ingelesez Dunkirk) Frantziako Nord departamenduko hiria da, Ipar Itsasoaren ertzean kokaturik dagoena. 2012an 90.995 biztanle zituen[1].
XVI. mendeko Saint-Éloi eliza eta Notre-Dame-des-Dunes kapera gorde ditu.
Remove ads
Geografia
Belgikako mugatik 10 kilometrotara kokatuta, hiria historikoki Flandriari lotuta egon da. Hori zela eta XX. mendera arte, mendebaldeko flandriera izan da eskualdeko ama-hizkuntza. Hala ere, egun frantsesa da.
Egungo Dunkerke hiriak Rosendaël alboko herria (20.000 biztanle) hartzen du bere barnean.
Auzoak
- Dunkerque
- Centre-ville
- Saint Gilles
- Soubise
- Citadelle
- Grand Large
- Glacis
- Victoire
- La Gare
- Dunkerque-Sud
- Basse ville
- Ile Jeanty
- Carré de la Vieille
- Jeu de Mail
- Petite Synthe
- Malo-les-Bains
- Rosendaël
- Mardyck
Historia
Erdi Aroan Flandesko, Burgundiako eta Austriako etxeen mendean egon ondoren, Espainiako koroak hartu zuen hiria eta bertan antolatu zuten Espainiaren eta Herbehereen arteko portu nagusia. Turenne marexalak hiria konkistatu zion Condé printzeari (1658) eta Pirinioetako Bakearen ondorioz (Irun, 1659) Frantziako koroaren esku geratu zen. Ingelesak hiria hartzen saiatu ziren 1793an.
1940an oso gudu bortitzak gertatu ziren Alemaniako osteen eta Belgika aldean zeuden britainiar eta frantses osteen artean. Alemaniarrak nagusitu ziren eta armada aliatuen atzeratzea bultzatu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren guztiz hondatua geratu zen.
Ekonomia
Industriagune garrantzitsua da: ontziolak, ehunak, petrolio findegiak, indar etxea, altzairugintza.
Dunkerquekoa Frantziako hirugarren portua da (33.329.000 tona 1984an). Inportazio nagusiak burdina, ongarriak, artilea, kotoia, laboreak, olioak eta petrolioa dira. Esportazioak, berriz, landuriko produktuak eta findutako petrolio gaiak. Kanal batek lotzen du Valenciennes hiriarekin.
Hiri eta herri senidetuak
Dunkerque ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Dunkerquetar ezagunak
Iruditegia
- Soubise
- La Citadelle
- Les Glacis
- Ile Jeanty
- Ziegler parkea
- Petite-Synthe
- Udaletxea
- Feu de Saint-Pol
- Kale bat
- Portuko museoa
- Duchesse Anne
- Entreprenant
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

