2011ko Frantziako Tourra

From Wikipedia, the free encyclopedia

2011ko Frantziako Tourra
Remove ads

2011ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 98. edizioa izan zen. 2011ko uztailak 2an hasi eta uztailak 24an amaitu zen. Txirrindulariek 3452 kilometro egin zituzten 21 etapatan banatuta, kilometro guzti horietatik 65,5 erlojupekoak izan zirelarik, bi etapatan banatuta, horietako bat taldekako erlojupekoa izan zelarik. Gois Pasabidean hasi eta Parisen amaitu zen.

Datu azkarrak

Garailea BMC Racing taldeko Cadel Evans australiarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, etapa garaipen bat lortu zuen. Honekin batera, Leopard-Trek taldeko Andy Schleck luxenburgarra eta talde bereko anaia Frank Schleck igo ziren podiumera.

Lehenbiziko euskalduna, RadioShack-Nissan taldeko Haimar Zubeldia gipuzkoarra izan zen, sailkapen orokorreko hamabosgarren postuan amaitu zelarik.

Remove ads

Taldeak

Taldeen aukeraketa

UCI ProTour osatzen zuten 18 taldeek derrigorrez parte hartu zuten. Beste laurak Maila Profesional Kontinentalekoak izan ziren. Aurreikuspen guztiek Tourrean parte hartuko zuten 22 taldeak osatzeko falta ziren 4 taldeak Cofidis, FDJ, Team Europcar, Saur-Sojasun eta Geox-TMC taldeen artetik irtengo zirela adierazten zuten. Hauen atzetik, gonbidatuak izateko askoz aukera gutxiagorekin, Bretagne-Schuller eta Skil-Shimano taldeak zeuden. Azkenik, gonbidatuak izateko aukera gehien zituzten bost taldeetatik Geox-TMC izan zen kanpoan geratu zena, parte hartzeko aukera zuten talde frantziar guztiak gonbidatuz Bretagne-Schuller izan ezik (derrigorrez batek kanpoan geratu behar baitzuen, 4 baino ezin baitziren gonbidatu). Aurreko edizioan bezala, kanpoan geratu zena Kontinental Profesional mailako talde frantziar hasi berria izan zen.

Taldeak eta taldeko liderrak

Aukeraketa honen ondoren 22 taldek parte hartu zuten. ProTour mailako 18ek eta Kontinental Profesional mailako 4k: Cofidis, FDJ, Team Europcar eta Saur-Sojasun talde frantziarrek. Hala 198 txirrindulariko pelotoi bat, talde bakoitzeko 9 txirrindularirekin (lasterketa profesionaletarako ezarritako 200 txirrindulariko mugatik gertu). Talde parte-hartzaileak honako hauek izan ziren:

Informazio gehiago Taldea, Kodea UCI ...

Bi txirrindulari amerikarrek historia egingo dute Tourraren edizio honetan. Movistar Teameko Andrey Amador eta Team Europcarreko Yohann Gène izango dira. Lehena, Tourrean parte hartzen duen lehen ertamerikarra, eta bigarrena, azal beltzeko lehena.

Remove ads

Parte-hartzaileak

Parte-hartzaileen zerrenda
Informazio gehiago Saxo Bank-SungardSBS, Leopard-TrekLEO ...

Bi txirrindulari Tourraren historia sartu ziren: Andrey Amador (Movistar Team) eta Yohann Gène (Team Europcar), Itzulian parte hartu eta bukatzeko lehendabiziko ertamerikar eta beltza hurrenez hurren[1][2].

Remove ads

Etapak

Informazio gehiago Guztira ...

Sailkapenak

letour.fr/2011. (2011ko uztailaren 24a). Clasificaciones. .</ref>

Sailkapen nagusia

Informazio gehiago Sailkapen orokorra, Txirrindularia ...


Mendiko sailkapena

Informazio gehiago Mendiko sailkapena, Txirrindularia ...


Puntukako sailkapena

Informazio gehiago Puntukako sailkapena, Txirrindularia ...


Gazteen sailkapena

Informazio gehiago Gazte onenaren sailkapena, Txirrindularia ...


Taldekako sailkapena

Informazio gehiago Taldeko sailkapena, Taldea ...


Remove ads

Sailkapenen eboluzioa

Informazio gehiago Etapa (Garailea), Sailkapen nagusia Maillot horia ...
Remove ads

UCI World Tour

2011n Frantziako Tourrak ProTeam taldeetako txirrindulariei puntuak eman zizkion baina ez kontinental mailakoei.

Sailkapena 1.a 2.a 3.a 4.a 5.a 6.a 7.a 8.a 9.a 10.a 11.a 12.a 13.a 14.a 15.a 16.a 17.a 18.a 19.a 20.a
Sailkapen orokorra 200 150 120 110 100 90 80 70 60 50 40 30 24 20 16 12 10 8 6 4
Etapa bakoitza 20 10 6 4 2
Informazio gehiago #, Txirrindularia ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads