Agustin Ostolaza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Agustin Ostolaza Etxaniz (Zestoa, Gipuzkoa, 1946ko apirilaren 30a) harri-jasotzaile gipuzkoarra da. 1970. eta 1980. hamarkadetan puntako harri-jasotzailea izan zen. Joseba semeak, "Ostolaza II".ak, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa ere irabazi du.
Remove ads
Biografia
1965 urtean hasi zen apustuak jokatzen eta 1971 urtean Harri Handien Txapelketa irabazi zuen Azpeitian, orduan Campeonato de España izenaz ezagutu zena.[1] Harri txikietan espezializatu zen, 100 eta 150 kilokoetan.[2] 1970. hamarkadan apustu sonatuak jokatu zituen Mendizabal, Usategieta, Segurola, Endañeta eta Iñaki Perurenaren aurka, eta gehienak irabazi zituen. Garai hartan ez zen Euskal Herriko txapelketarik jokatzen, apustuek eta exibizioek betetzen zuten denboraldia. 1981ean berrekin zioten txapelketari baina ez zun garaipen berririk lortu. Azkena 1988an jokatu zuen Donostian, 42 urte zituela.
Remove ads
Lorpenak
- Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa (1): 1971
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads