Fenizia

Mediterranao ekialdeko antiznako herria From Wikipedia, the free encyclopedia

Fenizia
Remove ads

Fenizia[1][2] Mediterraneoaren ekialdeko kostaldearen eta Libanoko mendien arteko lur zatia zen. Bertan, zibilizazio oparoa egon zen K.a. II. milurtekotik aurrera. Inoiz ez zen batasun politikorik lortu herrialdean, baina hiri federazio oparoa eratu zuten. Hiri nagusiak Arados, Biblos, Sidon, Tiro, Akko (gaur egungo Akre), Arvad (Ruad), Berit (Beirut) eta Ugarit izan ziren.

Datu azkarrak Fenizia Φοινίκη, Geografia ...

Lurraldea hain txikia zenez, Mediterraneo itsasoan zehar merkataritzan jardun behar izan zuten. Euren kostako hainbat lekutan koloniak sortu zituzten, Gadirrekoa adibidez, Espainian, eta Kartagokoa, Tunisian. Han zirtzileriak, lurrinak, purpura eta anbar kolorez tindatutako oihalak saltzen zituzten. Trukean, metalak, larruak eta esklaboak erosten zituzten.

Feniziar herriak, semitak, naturaren indarrak gurtzen zituen, Baal jainkoa eta Astarte jainkosagan gorpuztuta, eta haien ekarpen kulturalik handiena Alfabeto Fonetikoa asmatzea izan zen. Denborarekin, lurralde hori beste herri batzuek menperatu zuten, egiptoarrek, asiriarrek eta persiarrek, adibidez.

Brontze Aro Amaieran bertan zeuden kanaandarren oinordekoak ziren[3].

Remove ads

Geografia

Mediterraneo itsasoaren ertzean zegoen Fenizia, Orontes ibaiaren, iparraldean, eta Karmel mendiaren edo Haifako badiaren hegoaldean, artean. Gaur egun, Israel, Siria, Líbano eta Palestina agertzen dira eskualde horretan. Antzina, eskualde horri Canaan izena ere ematen zitzaion. phoíniks izenetik, feniziarra izena sortu zen, K.a. XII. mendetik aurrera bere garatze mailarik gorena lortzen duten kostaldeko hirietako biztanleei aplikatzen zaiena, eta bide batez, haiek sortu zituzten kolonietakoak.

Remove ads

Izendapena

Feniziarrek euren herria izendatzeko 𐤊𐤍𐤏𐤍𐤉 (kenaʿani, «kanaandarrak) hitza erabiltzen zuten, edo 𐤁‏𐤍‏ 𐤊‏𐤍‏𐤏‏𐤍‏ (bin kenaʿan, «Kanaango seme-alabak»)[4]. Greziarrek Φοίνικες izendatu zituzten (phoínikes, «gorriak, gorrindolak»), seguruenik, feniziarrek saltzen zituzten gorri eta gorrindola tindagaiak balio handikoak zirelako[5]. Dena den, batzuen ustez, phoíniks izena etimologia oker bat izan daiteke, pōnīm etnominotik eta Pūt herritar-izenetik eratorria. Izen horrek, zehatz mehatz Kanaango itsasertzean zegoen eskualdea iznedatzeko erabiltzen zen. pōnīm hitzetik, latinezko poenus eta punicus (punikoa) eratorriko lirateke[6].

Remove ads

Historia

Thumb
Feniziarren komertzio-ibilbideak.

K.a. 3000. urte ingurutik aurrera azaltzen da Feniziar hiriak sortuko ziren kostaldea merkataritzari lotua. Egiptorekin eta Mesopotamiarekin harremanak zituen. Hiri askok osatzen zuten Fenizia, bakoitzak bere erregeak eta jainko-jainkosak zituztela, baina zibilizazio bakarra izaki, ordea.

K.a. 2000. urte ingurutik aurrera Egiptoren eragina areagotu egin zen, eta bere mendean hartu zuen Egiptoko XVIII. dinastiak (K.a. XVI. mendea) eskualde osoa. Egiptoren mendean jarraitu zuen, egiptoarren eta hititen arteko borrokaren ondoren.

Thumb
Murex motako karakoletatik atera daitekeen tindua: feniziarren edo Triroko gorrindola.

Itsasoko herrien erasoaren garaian (K.a. 1200), Feniziako hiri batzuk (Ugarit, Sidon, Tiro) suntsiturik geratu ziren, baina askatasun eta oparotasun garaia ekarri zuen horrek: hititen eta egiptoarren inperioak eta Mizenasko herriaren itsas indarra gainbehera hasi zirenean, feniziarrek gaina hartu zuten eta Mediterraneoko merkataririk handienak bilakatu: Gibraltarretik harantz zilar eta eztainu bila joan ziren Iberiako penintsulako meatzetara; murex gastropodoak bildu zuten Afrikan eta Egeo itsasoan murex tindagaia egiteko, gorrindola kolorea lortzen zuena eta balio handikoa zena[7]; beira, eraikuntzarako zura (Libanoko zedroak) eta are esku-langile trebeak (Jerusalemgo tenpluaren eraikuntzan lan egin zuten) esportatu zituzten, eta koloniak sortu zituzten Txipren, Kretan, Sizilian, Maltan, Iberian (Gades - egungo Cadiz -) eta Afrikan (Utika, Hadrumeta, Leptis, Kartago). Tiro izan zen garai horretako hiri nagusia, eta Kartago sortu zuten kolonia garrantzitsuena, gerora, Erromatar Inperioarekin lehiatuko zena.

K.a. IX. mendean, matxinadak ekarri zituen asiriarren nagusitasunak (Asurnazirpal II.aren eta haren ondorengoen erreinaldietan). Babiloniako erregeen erasoa etorri zen ondoren (Nabukodonosorrek Tiro setiatu zuen, K.a. 586-573 bitarteko urteetan) eta persiarrek hartu zuten K.a. 538an. Sidonek orduan Tirori gaina hartu zion. Medoen gerretan feniziarren gudarosteak gogor egin zuen persiarren alde. Ondorioz, Feniziako hiriek helenismoaren eragina jaso zuten. Alexandroren kanpainan, hiri guztiek hura onartu zuten, Tirok ezik (K.a. 332an hartu egin behar izan zuen). Lagidek eta seleukotarrek beraientzat hartu nahi izan zuten. Anarkia eta anaiarteko gudu sail baten ondoren, Armeniako Tigranoren mendean gelditu zen Fenizia (K.a. 83-69), eta azkenik Erromako Inperioko lur bihurtu (Siriako probintzia, K. o. 64).

Remove ads

Mediterraneoaren kolonizazioa

Thumb
Feniziar eta greziar koloniak K.a. I. milurteko erdialdean.

Feniziarrak izan ziren Mediterraneoko potentzia komertzial nagusia Kristo aurreko lehen milurtekoaren hasieran, Burdin Aro hasieran, beraz. Merkataritza harremanak zituzten Egipton eta Grezian, eta gaur egungo Espainia (egungo Cadiz, Gadir zena) eta egungo Maroko (Tanger-Tingis eta Essauira-Mogador) bezalako koloniak ezarri zituzten mendebaldera. Iberiar penintsulatik eta Afrika ipar-mendebaldetik, feniziarrek Ozeano Atlantikorako sarbidea eta Britainia Handirako eta Senegalerako merkataritza-bideak kontrolatzen zituzten.

Thumb
Egiptoar itxura duen K.a. VII. mendeko Astarte hau, feniziarren jainkosa, Sevillan aurkitu zen.

Feniziar kolonien artean ospetsuena eta arrakastatsuena Tirotik atera ziren kolonoek sortu zuten K.a. 814-813an, eta Kart-Hadasht (Qart-que adašt, [13] literalki «hiri berria» [14] deitu zuten, erromatarrek Kartago izenaz ezagutzen zutena. Geroago, kartagotarrek beren koloniak sortu zituzten Mediterraneo mendebaldean, bereziki Iberiar penintsulako hego-ekialdeko kolonia bat, Carthago Nova, eta inperio bat sortu zuten, azkenean beren etsai Erromak konkistatu zuena.

Feniziarrek eragin ugari izan zituzten bere komertzioaren bidez, eta, adibidez, egiptoar objektuak erosi edo kopiatu eta bere sareen bidez saltzen zituzten. Iberiar penintsularen hegoaldean eta Afrika ipar mendebaldean, eta gutxiagotan, sareko beste puntu batzuetan objektu feniziarrak aurkitzen dira indusketa arkeologikoetan. Huelva hiriko indusketetan, adibidez, feniziar objektu ugari aurkitu dira, eta K.a 835–800 data kalibratua lortu dute. Horrek esan nahi du dagoeneko feniziarrak Huelvan gune egonkorra zutela.[8]

Remove ads

Erlijioa

Thumb
Zipren aurkitutako feniziar figuratxoak, K.a. 600-500 urtekoak. Oxfordekoa Ashmolean Museumean ikusgai

Jatorriz, nekazaritzari lotutako kultura zen feniziarrena. Jainkoak leku garaietan edo hirietako tenpluetan gurtzen zituzten, hiri bakoitzak bere jainkoak zituela. Giza opariak eskaini ohi zitzaizkien batzuetan, erregeen lehen semeak batez ere, Kanaango ohituren antzera. Baina, oso aukera berezietan izan ezik, abere bat eskaintzen zen haurren ordez. Adonis, Astarte, Atargatis, Baal, Exmun, Hadad eta Melkart ziren jainko-jainkosa nagusiak.

Remove ads

Artea

Feniziako arteak Mesopotamiako eta Egiptoko eragin handia izan zuen. Baina osagaien artean lortu zuten sintesian trebetasun bikaina erakusten du. Eskulturan Biblosko erraldoiak, estatua txikiak, behe-erliebeak gorde dira (Ugariteko estelak, Biblosko Ahiramen sarkofagoa).

Arkitekturan harria erabili zuten (ospe handia zuten feniziarrek eraikuntzan); hirigintza aurreratua zuten (ubideak, kaleak angelu zuzenez elkartzea), eta hilobi gangadunak egin zituzten.

Remove ads

Alfabetoa

Informazio gehiago Letra, izena ...
Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia gehigarria

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads