Amadeo Marco

politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Amadeo Marco Ilintxeta (Nabaskoze, 1900 1987) nafar politikari karlista izan zen. 1971-1978 bitartean Nafarroako Foru Aldundiko presidenteordea eta 1978tik 1979ra presidentea izan zen.

Datu azkarrak Gorte frankistetako prokuradorea, Bizitza ...
Remove ads

Bizitza

Zuzenbideko, irakaskuntzako eta merkataritzako ikasketak egin zituen Zaragozan eta Madrilen. 1931. urtean Nabaskozeko alkate hautatu zuten eta hegoaldeko lau herrialdeentzako estatutu baten alde agertu zen Errepublikaren garaian. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, aldiz, borondatezko soldadu izan zen, Francoren aldekoa, eta Erreketeen kapitain izendatu zuten. 1940. urtean, gerra amaituta, aldundiko diputatu hautatu zuten, eta gero jarraian 1949, 1955, 1961, 1967 eta 1974. urteetan. 1978 urtetik 1979ra Nafarroako Foru Aldundiaren presidentea izan zen.

Remove ads

Erreferentziak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads