Amed
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Amed[1] —kurdueraz— edo Diyarbakır[1] —turkieraz— (antzinako grezieraz: Άμιδα; asirieraz: ܐܡܝܕ, Amid; armenieraz: Տիգրանակերտ, translit.: Tigranakert) Turkiako hego-ekialdean dagoen hiririk populatuena da, baita izen bereko probintziaren hiri nagusia eta Kurdistango hiriburu ez ofiziala ere. Izan ere, hiritar gehienak kurduak dira, eta azken udal hauteskundeetan Gizarte Demokratikoaren Alderdia (DTP) garailea izan zen, nazionalismo kurduaren ordezkaria izanik.
675 metroko altueran dago itsas mailatik gora eta 2007an ia 600.000 biztanle zituen; 1930eko hamarkadan, 30.000; 1956an, 65.000; eta 1970ean, 140.000.
Remove ads
Izena
Antzina Amida zuen izena; gero, musulmanak etortzean, «Bakir-en egoitza» (hau da, Diyarbakir arabieraz) bihurtu zen eskualde hori.
Klima
Remove ads
Ondarea
Ikustekoak dira hainbat Erdi Aroko eraikin eta monumentu, hiriko harresiekin batera. Besteak beste, aipatzekoak dira Ulu Camii, Fatihpaşa Camii, İskender Paşa Camii, Beharampaşa Camii eta Melek Ahmet Camii izeneko meskitak, bai eta Meryemana kilisesi izeneko eliza ortodoxo siriarra ere.
Harresiei dagokienez, 5,5 kilometro inguruko luzera, lau ate eta 82 dorre dauzkate, eta Erromatar Inperioan berriztatu eta luzatu zituzten IV. mendean, zaharragoak baitira.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

