Anabel Alonso
aktore espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ana Isabel Alonso Gómez (1964ko azaroaren 11, Barakaldo, Bizkaia) Anabel Alonso bezala ezagunagoa, telebistako aurkezlea, umorista eta zinema, antzerki, telebistan lan egin duen euskal aktorea da.
Anabel jaio baino urtebete lehenago anaia hil zitzaion, 9 urte zituela, linfoma batek jota. Neskak bi urte zituenean, bere ahizpa hil zen leuzemiak jota. Dirudienez, heriotza haiek arazo genetikoren batek eragin zituen, eta bere bi anaiak hil ondoren, Anabelen gurasoak bera ere galtzeko beldur ziren. Hori dela eta, odol-analisiak egin zituzten hiru hilean behin 17 urte bete arte. Txiki-txikitatik telebistaren munduarekin oso lotuta egon zen, baina gurasoek Unibertsitatean matrikulatzera bultzatu zuten, eta bertan Turismoa ikasi zuen. Behin ikasketak amaituta, Anabelek Madrilera joatea erabaki zuen, bere ametsak gauzatzeko asmoz. 2016an, Alonsok homosexuala dela eta 2013tik Heidi Steinhardt antzerkigile argentinarrarekin harreman finkoa duela adierazi zuen. Bikotearen lehen semea, Igor, 2020ko maiatzaren 24an jaio zen, eta 2020ko uztailaren 10ean ezkondu ziren, Madrilen.[1][2]
Remove ads
Lan ibilbidea
Aktore polifazetikoa da, eta oso paper desberdinak egin ditu Kika, El crimen del cine Oriente edota Hotel y domicilio bezalako filmetan, baita Buscando a Nemo filmeko pertsonaia bat bikoiztu ere. "Maribel y la extraña familia", "Confesiones de mujeres de 30" eta beste hainbat antzezlanetan egindako lana baita La bola de Cristal,Tal para cual edota Estoy por ti telebista saioetan egindakoa, aktorearen egokitzeko gaitasun aparta erakusten dute. Siete Vidas, telesailean egindako paperak LGTBIQ+ kolektiboen errekonozimendua jaso zuen, pertsonaiaren izaeran erabateko naturaltasuna lortzeagatik. Zineman, besteak beste, Almodovar eta Pilar Miró bezain zuzendari ezagunekin lan egin du.
- 1984an bere estreinako lana, Luis Iturri zuzendariaren eskutik, Las troyanas antzezlanean egin zuen. Ondoren, ETBko La traka telesailean parte hartu zuen.[3] Azkenik, zineman lehen aldiz lan egin zuen Martes y trece taldeak El robobo de la jojoya pelikulan parte hartzeko deitu zuenean. Orduz geroztik, zinema, antzerkia eta, batez ere, telebista uztartu ditu, hainbat programatako kolaboratzaile edo aurkezle gisa.
- 1987an, La bola de cristal telebista saioan aktoresa gisa parte hartu zuen.[4] Urtebete besterik ez zuen egin han, izan ere 1988an TVEk eskola publikoa pribatuaren aurrean defendatzen zuen spot bat zentsuratu zuen. Ondorioz, programaren zuzendaria zen Lolo Ricok dimisioa eman zuen eta programa amaitu egin zen.[5]
- 1993an, Pedro Almodovarrek bizitzako papera eman zion Kika filmean.[6] Urte horretan bertan, Los ladrones van a la oficina telesaileko La Pruden rolean telebistako aktore gisa hasi zen lanean eta 1996ra arte bertan aritu zen.[7]
- 1997ko irailaren 9an, estreinakoz, El flechazo izeneko telebista-programa aurkeztu zuen TVEn.[8] Urte horretan bertan antzerkian parte hartu zuen berriro, Frankie y Johnny en el Clair de Lune lanarekin,
- 1998an Androcles y el león eta Un día cualquiera antzestu zituen.
- 2000an Telecincoko 7 vidas telesaileko aktoreen zerrendan sartu zen protagonistak bizi diren eraikinera joan eta koadrilan sartzen den Diana Freireren rola jokatuz.[9] Laugarren denboraldiko azken-aurreko atalean agertu zen lehen aldiz, eta bosgarrenean pertsonaia finko bihurtu zen. Etxerik gabe geratu ondoren, Carlotak berean bizitzen utzi zion, Estherrekin batera. Soniak Dianari musu ematen dio eta Dianak bere orientazio sexualaz zalantzak dauzka hurrengo kapituluetan. Azkenik, Soniak utzi egiten du, gaizki-ulertu baten ondorioz. Horrek bere benetako sexu-joera azalarazi zion. Telesaila 2006an amaitu zen. Diana pertsonaia Aída telesailean itzuli zen.[10]
- 2002an zinemara itzuli zen Carne de gallina filmarekin. Aldi berean, telebista aurkezle lanari ekin zion berriro, Pelopicopata, Estoy por ti eta Tal para cual moduko saioak aurkeztuz.
- 2003an egin zuen debuta bikoizketako aktore gisa, Buscando a Nemo filmaren gaztelaniazko bertsioan Dory arrainari ahotsa emanez.
- 2005ean bikoizketa lanera itzuli zen La increíble pero cierta historia de Caperucita Roja filmarekin.[11]
- 2007an, Antena 3ek fitxatu zuen, eta La familia Mata telesailean parte hartu zuen, Monica izeneko emakume ezkongabearen rolean. Urte horretan bertan, 40ko hamarkadako krisia umorez jorratzen duen Sexos antzezlana protagonizatu zuen.
- 2010ean, telebistako aurkezle gisa itzuli zen El club del chiste saiora, eta txiste kontalari gisa ere agertu zen bertan.[12]
- 2011n Mucho que perder, poco que ganar saioa aurkeztu zuen La Sexta telebista katean, baina ez zuen uste bezalako audientziarik lortu eta laster antenatik kendu zuten.[13]
- 2012an TVEko Stamos okupa2 telesailean aktore lanera itzuli zen, Lolaren papera eginez.[14]
- 2013an Esposados programa aurkezten hasi zen Santiago Segura eta Javier Martinekin batera Telecinco katean. Hurrengo urtean, telebista kate bereko La que se avecina telesailean kolaborazio bat egin zuen, Marivi Bilbao zenak interpretatzen Izaskunen Edurne alabaren rolean.[15] Urte bereko irailetik aurrera, Antena 3eko Amar es para siempre bazkalosteko serialaren hirugarren denboraldirako fitxatu zuten eta bertan Benigna Castroren rola interpretatzen du.[16]
- 2014an, Thaisen papera interpretatu zuen Publio Terencio Africanoren "El eunuco" antzeslanaren egokitzapen librean, Pep Anton Gomezek Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko XL. Jaialdirako zuzendutako komedia.[17]
Remove ads
Antzeslanak
Remove ads
Filmak
Telebistako lanak
Telesailetan aktore
Bestelako programetan
Remove ads
Sariak eta aintzestapenak
Bere karrera osoan, hainbat sari errekonozimendu izan ditu: hiru aldiz jaso du Zilarrezko Fotograma saria eta beste bitan izendatua izan da, bi aldiz izendatu dute Aktoreen Batasunak ematen duen sarirako, eta beste bi aldiz Espainiako Telebistako Zientzien eta Arteen Akademiak ematen duenerako.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
