Ankh
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ankh "bizitza" esan nahi duen hieroglifo egiptoarra da, kultura horretako ikonografia erlijiosoan oso erabilia den ikur bat. Kirtendun gurutzea (Crux ansata) ere deitu izan zaio, gaineko zatia obalo, lakio edo kirten forman baitu.

Sinbologia egiptoarra
Antzinako Egipton, necher jainkoekin lotua zegoen, ankha zeramatela irudikatzen zirenak, bizitza eta heriotzari buruz zituzten eskumenak, euren immanentzia eta betiereko izaera adieraziz, gizakiekin lotua, hilezkortasunaren bilaketa esan nahi zuen. Arrazoi honegatik, bizitza edo heriotzaren ondorengo bizitza deskribatzeko erabilia, hilezkortasun bezala ulertua, hasieran faraoia bakarrik zela horren duin, eta, Inperio Berriaren ondoren, egiptoar guztiena, euren sinesmenak eboluzionatu ondoren, Hilen Liburuan deskribatzen den bezala. Ankha, berpizkunde ikur gisa, Isis jainkosa eta haren senar Osirisekin lotu zen, azken hori bere anaiak hil zuenean, Isisek magia bidez berpiztu baitzuen.
Beste hipotesi batek ankharen behealdeko "T"ak, estilizaturik, gizonen ugalketa aparatua irudikatzen duela dio; aldiz, kirtenak edo obaloak, emakumearen pubisa edo umetokia irudika lezake, kontrakoen adiskidetze moduan, ugalketa eta sexu elkarketa izan liteke. Hathor bizi poza eta heriotzaren jainkosak ikur horrekin ematen zuen bizia. Arlo batzuetan, Inanna, Ishtar, Astarte, Afrodita eta Venus jainkosekin bat dator.
Hainbat faraoik sartu zuten hieroglifo hori been izenean, Tutankamon edo Tutankhamon ospetsua kasu (Tut-ankh-amon, Amonen bizi irudia).
Ikurraren jatorria

Ankh ikurraren jatorria ezagutzen ez den arren, hieroglifo idazkeraren eboluzioa ikusiz gero, litekeena da eraztuna zigiluarekin zeinu hieroglifoarekin lotuta egotea. Antzinako Egipton, zigiluaren hieroglifoa, kartutxoen balizko aurrekaria, faraoien izena "babestu" eta markoztatzeko erabili zen, bere izenaren zeinuak zigiluaren barnean itxiz.

Ikurrarentzako beste jatorri posible bat Tanitentzako neokananear berbera izan liteke ia. Askotan, kartagotar jainkosa nagusiaren ikurra ankharen oso antzekoa da. Taniten ikurraren jatorriaren kasuan, horrek, itxuraz, eskematikoki, besoak gurutzean zabalduta dauzkan jantzitako jainkosa irudikatzen du, eta "T"aren gainean dagoen zirkulua, bere buruaren estilizazio bat da. Kasu horretan, ankharen jatorria Taniten ikurraren antzekoa balitz, ankhak bere jatorrian Isis edo Hathor bezalako jainkosa handiren bat irudika lezake.
Remove ads
Ankharen forma eta erabileraren bilakaera

II. mendetik aurrera kristautasuna Nilo ibaiaren ibarrean zabaldu zenean, sinkretismoak gertatu ziren: koptoek ankh ikurra kristau gurutzearen aldaeratzat hartu zuten. III. mendetik aurrera, Egiptotik abiatu ziren monjeen misioek ikurra oso urrutiko tokietara hedatu zuten. Horrela sortu bide ziren gurutze irlandarra, alde batetik, eta gurutze armeniarra bestetik, biek ala biek erdian zirkulu bat dutenak.
Antzeko ikurrak

Antzeko ikur bat erabiltzen zen Venus jainkosa erromatarra irudikatzeko. Ikur hau, "Venusen ispilu" deitua, itxuraz, umetokiarekin lotuago dago
Oso antzekoa da, baina lakioa betea du, Perun aurkitu dena, Moche kulturak erabilia.
Astrologian, zeinu bera erabiltzen da Artizar planeta irudikatzeko, biologian emakumea irudikatzeko eta alkimian kobrearentzako.
Remove ads
Filmografia, literatura eta jokoak
Izaki hilezkor nagusienekin, banpiroekin lotu da, literaturan nahiz zinean, El ansia edo The Black Cat filmetan, animeetan (Yu Gi Oh) edo Vampiro: La Mascarada bezalako rol jokoetan. Logan's Run liburu eta filmean erabiltzen da (1976): hor, santutegirako sarrera irudikatzen due. Ultima izeneko joko sagan ere agertzen da Britanniaren zortzi bertuteen ikur gisa (izpiritualtasuna), Avatarraren ikur izateaz gain. Gainera, Neil Gaimanen The Sandman komiki ospetsuan, "Death" pertsonaiak darabilen ikur bat da, heriotzaren pertsonifikazio femeninoa.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Ankh ikurra
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
