Anuntxi Arana
Euskal idazle eta antropologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Anuntxi Arana Murillo (Luiaondo, Aiara, Araba, 1947ko maiatzaren 23a) arabar antropologoa eta irakaslea da, Angelun, Lapurdin, errotua dagoena, Belgikan urte zenbait egin ondoren. Frantses filologian lizentziatua, AEKko irakasle izan da Baionan, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ibilitakoa da.[1][2][3][4]
Herriko eskola txikian ikasi zuen, gazteleraz. Orduan herrian ez zen euskaraz egiten. orduan hasi zen konturatzen ze injustua zen horrelako leku batean euskara galdu izana. Horren kontzientzia ukan nuen aski goiz, eta bazekien euskara berreskuratu behar zuela. Geroago, Bruselan errefuxiatu zelarik, ukan zuen euskararekiko lehen kontaktua. Txillardegik ematen zizkien euskara klaseak, oso gutxitan. Baina zinez euskara ikasi zuen Euskal Herrira itzuli zelarik, behin Franco hil zela. Serioski hasi zen ikasten, eta errazagoa zen Euskal Herrian bertan Bruselan baino. AEKn hartu zituen klaseak.[4]
Remove ads
Antropologoa
Euskal mitologia ardatz, antropologian aritu izan da urte luzeetan. Lehen hurbilketa Baionan egin zuen Diplôme universitaire de Basque ikasketen barruan Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak izenburuko lanarekin.
Ipar Euskal Herriko mitologia aztertzen lehena Jean Francois Cerquand (1815-1888) izan zen. XIX. mendeko grafian Cerquand-ek hainbat laguntzailerekin egindako lana Anuntxi Aranak berridatzi eta garaietara egokitu zuen 1986an eta bi liburutan argitaratu zen: Jean François Cerquand bilduma - Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak.
2017an, aurreko liburu horren aleak agortuta, argitalpen berri bat prestatu zuen.[5]
Geroago lan berri bat prestatzen ibili da hilak, arima herratuak eta mitologia lotzen dituena.
Mitoak ez du erantzunik emango, ez du errango horrek horrela izan behar duela, hori horrela egin behar dela. Baina problema planteatuko du, arazoa planteatuko du. Eta hori gauza handia da. (Anuntxi Arana)[6]
Remove ads
Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak[7]
XIX. mendean Nafarroa Beherean, Zuberoan eta pixka bat Lapurdin supazterrean kontatzen ziren istorioak bildu zituen Jean Francois Cerquand-ek (1815-1888). Cerquandek testu motaren arabera sailkatu zituen liburuko osagaiak: fabulak eta istorio laburrak (San Pedro, Jondoni Petri eta Jesu kristo), ipuin miresgarriak deitutakoak (Mari Errauskine eta halakoak, munduan nonbait kokatzen direnak), eta Euskal Herrian kokatuta izaki mitikoek protagonizatzen dituzten kondairak. Irri-istorio gutxi batzuk ere badira, irri edo burla egiteko.
Cerquand akademiako inspektore izan zen Euskal Herrian, XIX. mendean. Garai hartan fama handia zuten Grimm anaien eta horrelako folkloristen ipuinek. Eta Cerquand ohartu zen Euskal Herrian ere bazirela kondairak. Orduan, errientekin lan egiten zuenez, galdegin zien ikasleen etxeetara joatea, eta bertan aitatxi, amatxi edo burasoei eskatzea ezagutzen zituzten kondairak konta zitzaten. Errientek hori egin zuten: etxeetara joan eta hango zaharrak elkarrizketatu, eta kontatutakoa idatzi, hitzez hitz. Cerquandek galdegin zien entzuten zuten bezala transkribatzea, ezer aldatu gabe. Horren ondotik, Cerquandek frantsesera itzuli zituen mitoak. Euskarazko bertsioak eranskin gisa eman zituen. Itzulpen gehienak aldatuak izan ziren, apainduak... Hori izan zen Ipar Euskal Herriko mitologia tradizioaz egin zen lehen bilduma.[4]
Cerquandek argitaratu zituen istorioak beste era batera antolatu zituen Anuntxi Aranak bere bertsioetan, fabulekin hasita; gero ipuin miragarriak edo irrigarriak; eta bukaeran Euskal Herriko pertsonaiak dituzten kondaira mitikoak, izan dadin laminak, basajaun, herensugea, euli langileak (prakagorriak)...
Cerquandek bere obran frantsesari lehentasuna eman zion, geroago argitaratu zituen euskarazko originalak, batzuetan frantsesez ziren istorio batzuk ez ziren euskaraz, alderantziz, aldiz, ez zen gertatzen. Anuntxi Aranaren lehenengo edizioan horiek bukaerarako utzi zituen, baina 2017ko argitalpenean beste ipuinen artean sartu zituen, bere itzulpena zela seinalatuz.
Euskalkien tratamendua berezia izan zen jatorrizko liburuan. Cerquand, Frantziako Akademia Nazionaleko inspektorea izanik, errientei (ez da emazterik transkribatzaileen artean) eskatu zien bere ikasleen etxeetara joan zitezen, eta galdetzeko zekitenei ipuin horiek konta ziezaieten. Maisu bakoitzak, bere moduan transkribatu zituen gero eta, batetik bestera, nahiz eta euskalki bera izan, diferentzia handia izaten da. Eta batzuetan istorio bakar batean ere, bi grafia agertzen dira, edo bi aditz forma, adibidez: "zion" eta "zakon". Aranak errespetatu zuen hori, aditzetan ez zuen batere aldatu, eta deklinabideetan erregularizatu zuen, eta beti hiztegia gehitu zuen azpian, jendeak ikus dezan zein zen esanahia.
Irakurketa ez da umeei egiteko modukoa, emeki irakurri behar dira, beharbada bi aldiz ere bai, hiztegiari begira ondo ulertzeko, baina gero izugarri balio dute.
Mitoa kontatzen duenak mitoa sinetsi behar du, edo behintzat sinestunek kontatzen zuten bezala kontatu. Orain sinetsi gabe kontatzen dira. (Anuntxi Arana)[6]
Remove ads
Ipar Euskal Herriko lehen tesia euskaraz
Aranaren lan nagusia 1996an egin zuen: Bordele-Montaigne Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin zuzendutako doktorego tesia Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa izenburukoa.[8][9] Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu zuen 1998an liburu moduan.[10] Iparraldean euskaraz aurkeztu ziren lehenengo tesiak Anuntxi Aranarena eta Jasone Salaberriarena izan ziren; elkarrekin zailtasun asko gainditu behar izan zituzten baina lortu zuten azkenean. Durangoko Azokak aitorpen bat egin zien horregatik.[11][12]
Idazlanak
Kaleratu dituen lanik garrantzitsuenak:[13]
- Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak. Haranburu Altuna, (1985)
- Jean-François Cerquand, Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak. Txertoa, 1985 eta 1986
- "Mari, mairu eta beste" artikulua (Bulletin du Musée Basque, 1996).
- Orozko Haraneko kondaira mitikoak. EHU 1998 (Doktorego tesia)
- Mito hurbilak: euskal mitologia jendeen bizitzan. Gatuzain 2000 eta 2018[14]
- Mitoen bilakatzea, Akaberak eta iraupena. Gatuzain 2004 eta 2020[15]
- Euskal mitologiaz: Jentilak eta kristauak. Elkar 2008
- Hilak gure artean: agerpenak eta jai-eskeak. Elkar 2015
- Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak XIX. mendean bilduak. Gatuzain 2017[16]
Remove ads
Sariak eta errekonozimenduak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads