Argitxu Camus
historialari euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Argitxu Camus Etxekopar[1] (Donapaleu, 1980ko abenduaren 30a -) Euskal Herriko historialaria da, batez ere euskal diaspora ikertzen dabilena. Amikuzeko hiriburuan jaio arren, Onizepeko zuberotarra da.[2]
- Artikulu hau historialari zuberotarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Camus».
Argitxu Camus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donapaleu, 1980ko abenduaren 30a (44 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Biografia
Hiru ahizpa ditu: Anita, Arantxa (Maika Etxekopar lehengusina bezala Amaren Alabak taldeko kidea) eta Laida; Mixel Etxekoparren iloba da. Mauleko ikastolan ikasi zuen. Unibertsitate ikasketak (Historia eta Geografia) Pauen egin zituen eta Masterraren lehen urtea Parisen eman zuen, hango euskal jatorrikoez ikerketa egiten.; bigarren urtea Gasteizen eman zuen. 2004 eta 2009 artean Reno (Nevada, AEB) pasatu zituen Center for Basque Studiesen euskal diasporaz ikertzen.
Donibane Garaziko ikastolan irakasle dabil.
Ikerketa lanak
- Parisko Eskual Etxea-La Maison Basque de Paris, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2003.
- The North American Basque Organizations (NABO), Incorporated. Ipar Amerikako euskal elkarteak. 1973-2007, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2002[3].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.