Azuelo

Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Azuelomap
Remove ads

Azuelo[4] ([as̻uelo]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 37 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 43 kilometrora dago.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Thumb
Azueloko irudi panoramikoa, Ioar mendia ikusten delarik.
Remove ads

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. NA-120 errepidea Santsol-Cabredo norabidean hartuta ailegatzen da herrira.

Azuelok Kanpezurekin (Araba) egiten du muga iparraldean, Torralba del Rio eta Bargotarekin ekialdean, Aguilar Kodeskoarekin mendebaldean, eta Arasekin hegoaldean.

Kodesko mendilerroaren magalean, tontorrik garaiena den Joar mendia (1.419 m) Kanpezurekin elkarbanatzen du Azuelok.

Klima eta landaredia

Klima mediterraneoa da udalerriaren gehienean (gunerik altuenean prezipitazioak ugariagoak direnez, klima azpimediterraneoa dela esan liteke). Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 900mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 100 egun edo gehiago gunerik menditsuenean.

Herriko jatorrizko landaredia artea zen nagusiki, baina zoritxarrez, nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 113 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Iparraldean eta hegoaldean, landare azpimediterraneoak dira nagusi, lertxuna, besteak beste. Nafarroako udalerri askotan bezala, birlandaturiko pinu lariziarrak daude bertan.

Remove ads

Ekonomia

Azueloko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, laborantza lur gehienak lehorreko lurrak dira, eta bertan laboreak olibondoa, eta zainzuriak dira nagusi, besteak beste.

Parke eolikoa

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codes izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Azpiegiturak

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektuaren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuko zituztenak.[5]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[6].

Remove ads

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea050100150200250300189019201950198020102040AzueloBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Azuelon.

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Azuelon»

Udaletxea

Azueloko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Torralba del Rioko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: La Solana kalea, z/g

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Azueloko udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Roberto Crespo Morentin (GBai)
1 / 3
22 (% 100,00)
Maria Paz Crespo Sanchez (GBai)
1 / 3
12 (% 54,55)
Ruben Crespo Garcia (GBai)
1 / 3
9 (% 40,91)
Jose Luis Escudero Saez (GBai)
0 / 3
0 (% 0,0)
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar.
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Azueloko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[7][8] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[7][8] 1983 1987 Union del Pueblo de Azuelo
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[7][8] 1987 1991 Agrupacion Independiente de Azuelo
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[7][8] 1991 1995 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[7][8] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[7][8] 1999 2003 Nafar Herriraren Batasuna
Jose Ignacio Crespo Vicente[7][9] 2003 2007 Agrupacion Independiente de Azuelo
Roberto Crespo Morentin[7][10][11][12][13] 2007 2011 Nafarroako Demokraten Elkargunea
Roberto Crespo Morentin[7][14] 2011 2011 a[15] Nafarroako Demokraten Elkargunea
Roberto Crespo Morentin[16][12][13] 2011 2015 Ez esleituak
Roberto Crespo Morentin[7][17][12][13] 2015 2019 Geroa Bai
Roberto Crespo Morentin[7][18][19][20][13] 2019 2023 Geroa Bai
Roberto Crespo Morentin[21][22] 2023 Jardunean Geroa Bai

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Nafarroako Demokraten Elkargunearen hautagai bezala.

Remove ads

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Azuelo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Azuelon.

Ondasun nabarmenak

Thumb
Azueloko monastegia

San Jorge eliza herriaren erdiguneko antzinako monastegi benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko XII. mendeko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada erromanikoak balio handiko ezaugarriak dauzka, Nafarroako erromanikoaren erakusgarri. Azueloko monastegia 992.urtean eraikitakoa dugu. Aurkitutako dokumentuek diote sorrera errealekoa dela, García Sanchez "Najerakoa" izan baitzen maonastegia Najerari dohaintzan eman ziona 1052.urtean.

Monastegiaren sorrera XII.mendean kokatu izan badugu ere, 1968.urtean burututako berrikuntzan aurkitu izan ziren X.mendekoak izan zitezkeen arte karolingioko harri landuak.

Thumb
Monastegirako bidean
Thumb
Monastegiko kanpaiak. Eskumatik hasita lehengo kanpaiaren lekuan, eraikina eliza moduan erabiltzen zen garaian, erloju bat zegoen, 1968.urteko berritze lanetan kanpaiagatik ordezkatu zena.

Baselizak

Azuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna da, baina Erdi Aroko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan ziren.

Remove ads

Azuelotar ezagunak

  • Franco Diaz de Cerio Ruiz (1921-2005), elizgizon, filosofo, historialari eta idazlea.[23]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads