Balboa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Balboa
Remove ads

Balboa[1] (gaztelaniaz: Balboa), Panamako Errepublikan zirkulazioan dauden bi dibisen arteko bat da, bestea estatubatuar dolarra izanda. Bere ISO 4217 kodea PAB da eta bere sinboloa B/.[2] edo ฿[3]. Beste diru batzuekin gertatzen ez den bezala, balboa banako baten ehunena ez da zentimo edo zentabo deitzen. Balboa bakoitza 100 zentesimoz[4][5][6][7] osatuta dago eta Vasco Núñez de Balboa esploratzaile eta konkistatzailearen omenez izendatua izan zen[7].

Datu azkarrak Ezaugarriak, Herrialdea ...
Remove ads

Historia

Errepublika sortu zen baino lehenagotik, Panaman legezko zirkulazio txanpona estatubatuar dolarra zen, bere multiplo eta zatikiekin batera. Hala ere, balboa izeneko banako baten zatikiak zirkulaziora gehitu ziren ere, dolarraren frakzioen balio nominal berdinak izanda. 1904ko Hitzarmena, Panamako Errepubliaren Gobernuak eta geroago Estatu Batuetako presidentea izango zen William H. Taft Guda Idazkariak sinatu zuten. Honen bidez, balboa estatubatuar dolarrekin lotu zen 1=1 trukaneurri finkoarekin eta Estatu Batuek balboaren erabilera Panamako Kanalaren Zonaldean onartu zuten[8][9]. Horrela, Ameriketan bere ekonomia dolarizatzen zuen bigarren herrialdea Panama izan zen.

Akordio hau, 1904ko Panamako Konstituzioa baina aurrekoa da[9].

1941eko irailaren 30rreko 6garren Dekretuaren bidez, Panamako Errepublikaren Banku Zentrala sortu zen eta hurrengo egunean 1941eko azaroaren 1eko 103garren Dekretuaren bidez diru paperraren zirkulazioa agindu zen. Urte bereko azaroaren 2an balboa zirkulatzen hasi zen.

Azaroak 7an Panamako Kanalaren Kontraloreak zirkular bat jaulki zuen. Honen bidez, panamako diru papera Kanaleko dependentzia guztietan onartua izan zezakeen. Zirkulazioan jarri eta zazpi egunera, uneko Arnulfo Ariasen[10] gobernua indarrez garaitua izan zen eta presidente berria Ricardo Adolfo de la Guardia Arangok diru paper berria zirkulaziotik ateratzen hasi zuen. Billeteak erraustuak izan ziren, Arte eta Lanbideen Ikastetxeko tailerretan, 1942ko ekainaren 13tik urte bereko uztailaren 6ra. Diru paperak Hamilton Bank Note Companygatik[11] imprimatuak izan ziren. Gehienez 305.000 balboa zirkulazioan jarri zirela suposatzen da eta erraustegitik soilik 7.000 inguru biziraun zutela uste da.

2009ko azaroaren 11ko 73garren Legearen arabera, oroitzapenezko moneten txanpongintza baimendu zen, 2010 eta 2019 urteen bitartean Panama Zaharreko monumentoen multzo historikoaren 500 urteurrenari buruz agertuko den seriea hasiz[12].

Are gehiago, 2011ko uztailaren 27an balboa bateko txanpona zirkulazioan jarri zen[13][14], estatubatuar dolar bateko billetearen kaltetan. 40 milioi unitate fabrikatu ziren. Hala ere, moneta honen harrera kalean ez zen hona izan hasiera batean, bai panamar gizarteak orokorrean, bai Panamako pertsonai ezagun batzuek bere erabilera bortzatua zela salatu zutelako[15]. Panamako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Erosketen eta Kontratazioen Buruak, txanpona transakzio guztietan onartua izan behar zela esaten zuen bitartean, Panamako Banku Nazionala bere erabilera behartua ez zegoela eta bere zirkulazioa askea zela aditzera ematen zuen[16][17], Panamak sortu dituen beste moneta guztiekin gertatzen den bezala[15]. Txanpon honi "Martinelli" ezizena jarri zitzaion[11][17], zirkulazioan hasi zen momentuan panamako presidentea zena, Ricardo Martinelli, aipatuz[18]. Hasiera batean bi eta bost balboako txanponak ere egitea pentsatuta zegoen arren[10][19][20], azkenean gobernuaren erabaki batengatik proposamen hau ez zen inoiz indarrean jarri[21][22][23].

Remove ads

Zirkulazioan dauden txanponak[7][24]

Informazio gehiago Irudia, Balioaren deitura ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads