Barraskilo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Barraskiloa, barakuilua, barekurkuilua edo karako(i)la moluskuen taldeko gastropodo oskolduna da. Lurtarrak, itsastarrak eta ur gezako espezieak bereizten dira. Mundu osoan zehar hedatuta daude, baita Antartika azpiko eskualdean ere, non tenperaturak oso baxuak diren.[1]
|
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |


Anatomiari dagokionez, erradula izeneko egitura dute ahoan, gainazalak karrakatzeko balio dieten eta elikatzeko erabiltzen dituzten milaka dentrikulurekin.
Lokomozioari dagokionez, barraskiloak haien oineko muskulu-uzkurduren bidez mugitzen dira.
Horretaz gain, barraskiloek gizakientzat garrantzi kultural nabaria dute, elikagai bezala erabiltzen baitira. Gainera, horien oskolak apaingarri moduan eta bitxigintzan erabilgarriak dira.
Remove ads
Anatomia
Barraskiloek organo-sistema eta anatomia konplexuak dituzte, gainerako animaliengandik oso ezberdinak direnak. Barraskiloek eta beste molusku gehienek hiru ezaugarri anatomiko dituzte: oina, mantua eta erradula.
Oina
Oina, gastropodoek lokomoziorako erabiltzen duten giharrez osatutako organoa da. Lehorreko zein itsasoko barraskiloak oinetako giharrak uzkurtuz mugitzen dira. Bestalde, horien urdaila oinaren barruan dago.[2]
Mantua
Mantuak oskola sortzen du ardatz zentral baten inguruan barraskiloaren bizitza osoan zehar eta espiral formako ereduak sortzen dira. Mantu barnean mantu-barrunbea izeneko konpartimentua aurkitzen da, eta molusku askok gainazal gisa erabiltzen dute gas-trukerako. Mantu-barrunbea birika gisa erabiltzen duten barraskiloak pulmonatuen taldean sartzen dira.[3][4]
Oskola
Oskolari dagokionez, kanpoko geruza proteinaz dago eratuta eta barruko geruzak kaltzio karbonatoz, proteinaz eta gatz mineral ezberdinez daude osatuta.[5]

Espiral formako ereduak kiribilak sortzen dituzte. Kiribil horien tamaina, barraskiloa zahartu ahala handitzen da.
Bestalde, oskolen tamaina ingurumenaren eta genetikaren araberakoa da. Adibidez, hezetasun handiko eremuetan oskol handiko barraskiloak daude.[6]
Erradula
Erradula molusku espezie gehienek elikatzeko erabiltzen duten egitura anatomikoa da, eta, janaria zati txikietan zatitzen du. Barraskilo gehienek baraila bateko edo gehiagoko ahoko egiturak eta erradula erabiltzen dituzte elikatzeko. Erradulak zeharka eta luzetara kokatutako hortzak dituen kitinazko xingola bat du. Bestalde, etengabe berritzen da moluskuaren bizitza osoan zehar. Hortzak eta mintza etengabe sortzen dira erradula-poltsan, eta gero aurrerantz mugitzen dira erradularen lan-eremurantz, non hortzak gogortzen eta mineralizatzen diren.[7][8]
Erradularen presentzia ohikoa da barraskilo espezie gehienetan, baina askotan hainbat ezaugarritan desberdintzen da, adibidez, hortza osatzen duten odontoblastoen forman, tamainan eta kopuruan.
Remove ads
Dieta
Gastropodoek elikatzeko estrategia desberdinak dituzte. Barraskilo detritiboroak, sarraskijaleak, parasitoak… dauden arren, belarjaleak eta orojaleak dira ugarienak.[9][10] [11]
Orotariko landarez elikatzen dira, baina onddoez, animalia-materiaz eta lurrez ere elika daitezke. Izan ere, arrastaka mugitzea motela denez, eskuragarri duten bazka erabiltzen dute.[12]
Elikagai bilaketa eta digestioa
Lehorreko barraskiloak gauez eta eguraldi hezea egiten duenean aktibo egoten dira gehienetan. Baldintza hauetan uraren lurrunketa minimizatzen da. Izan ere, arrastaka ibiltzen direnez mukia eta ura behar dute. Gainera, barraskiloek kimiorrezeptoreen bidez janaria bilatzen dute.[13]
Ahoan janaria erradularekin txikitu eta listuarekin nahasten da. Ondoren, uzkurketa muskularren bidez janari txikitua esofagotik behera doa zaku gastrikora iritsi arte, eta, bertan, guruin digestiboak mantenugaiak xurgatu eta hondakinak uzten ditu. Hondakin horiek hestetik igaro eta gorputzetik kanporatzen dira mantuan kokatutako poro baten bidez.[13]
Ugalketa
Barraskiloak obiparoak eta hermafroditak dira. Banako berdinak espermatozoide eta obuluak sortuko ditu, baina ezin dira autoernaldu. Hala ere, salbuespenak daude, adibidez, Ampullariidae familiako barraskiloak. Horiek emeak edo arrak dira, hau da, gonokoristikoak dira.

Lorategiko barraskiloetan orokorki, ernalketa udaberrian edo udazkenean gertatzen da, tenperatura epela eta hezetasuna egokia denean. Kopula gauean jasotzen da, eta lau eta zazpi ordu artean irauten du. Batak besteari kaltzio karbonatozko espikula bat jaurtitzen dio. Espikulak funtzio estimulatzailea du, eta ez darama zelula sexualik. Ondoren, espermatoforoa (espermatozoideak dituen egitura) transferitzen da indibiduo baten organo genital maskulinotik bestearen organo genital femeninora. Horrela, bi indibiduoak ernaltzen dira aldi berean.
Ernalketa gertatu ostean, arrautzak lurzoruko gainazalaren azpian lurperatzen dituzte. Hamabost egun igaro ondoren, arrautza horiek eklosionatu egiten dute. Errunaldi bakoitzean gehienez berrogeita hamar arrautza erruten dituzte.
Remove ads
Bizi-itxaropena
Barraskiloen bizitzaren iraupena aldatu egiten da espezie batetik bestera. Beren habitat naturalean, Achatinidae barraskiloak bost eta zazpi urte artean bizi dira, eta Helix generoko barraskiloak, gutxi gorabehera, bi eta hiru urte artean. Barraskiloen heriotza gehienak harrapariek edo parasitoek eragiten dituzte.
Harrapariak
Barraskiloek harrapari asko dituzte: beste barraskilo batzuk (hala nola, aintzirako barraskiloak ehizatzen espezializatutako gabirai barraskiloa, Ampullariidae), kakalardoak, trikuak, sugeak, dortokak, hegaztiak...
Gainera, ugalketa-zikloan, arrautza etapan, harrapari batzuk harrapatzen dituzte, hala nola, ehunzangoak. Horrez gain, gizakiek ere eragin handia dute barraskiloen bizi-zikloetan. Zapaltzeko mehatxu nabariaz gain, uraren kutsadurak eta euri azidoak oskolak suntsitu eta pozoitu ditzakete. Ondorioz, espezie asko desagertzeko arriskuan jartzen dituzte. Gainera, barraskiloak giza elikaduran erabiltzen dira mundu osoan.
Remove ads
Hibernazioa eta estibazioa
Tenperatura hozten denean barraskiloak hibernazioan sartzen dira, orokorrean urritik apirilera bitartean gertatzen da. Hibernazioan hezetasuna mantentzeko, maskorraren irekigunea mukosa-geruza lehor batekin eta material karetsuarekin (epifragma) zigilatzen dute. Bestalde, udan jarduera eten dezakete lehorte egoeran, eta horri estibazio deritzo.
Kolorazioa

Maskorraren kolorazioa, askotan, inguruneko argi kantitatearen araberakoa da. Horren ondorioz, iluntasunean bizi diren barraskiloek kolore argiagoko maskorrak izaten dituzte, hala nola, beixa. Eguzki-argiaren eraginpean dauden inguruetan bizi diren barraskiloek, aldiz, askotariko kolore eta marrazkiak dituzten maskorra izaten dute. [14]
Gaixotasunak
Barraskiloak, lehorrekoak zein uretakoak, parasito askoren eramaileak dira (bektoreak), zelulabakarrak zein zelulaniztunak eta horiek irensten dituzten animaliak infektatzen dituzte. Gainera, gripearen bektoretzat hartzen dira.
Zenbait organismoren ostalariak ere badira, besteak beste, Fasciola huski eta Fasciola hepatica trematodoenak. Barraskiloek zenbait gaixotasun transmititzen dizkiete gizakiei, hala nola, tropikoetan ohikoa den eskistosomiasia.
Gizakiarentzako garrantzia
Lehorreko barraskiloak nekazaritza- eta lorategi-izurrite eragileak dira, baina espezie batzuk jangarriak izan daitezke, eta noizbehinka etxeko animalia bezala erabiltzen dira. Gainera, haien mukia azala zaintzeko ere erabil daitezke.
Nekazaritzan
Nekazariek uztetan kalteak murrizteko barraskiloen kontrolak egiten dituzte. Horretarako, pestizida tradizionalak erabiltzen dira, baita toxikotasun gutxiagoko kontrol aukerak ere, hala nola, baratxuri kontzentrazio altuko soluzioak. Kobre metala ere barraskiloen uxagarri bezala erabiltzen da. Horrela, kobrezko banda bat zuhaitz baten enborraren inguruan kokatu, eta horrek barraskiloak adarretara eta fruituetara igotzea eragotziko du. Lur diatomazeoa bezalako substantzia lehor, fin eta urratuaren geruza batek ere barraskiloak uxa ditzake.[15]
Oihalgintzan
Barraskilo aldaki batzuek, bereziki Muricidae familiakoek, koloratzaile naturala den sekrezioa sortzen dute. Antzina Tiriako purpura modu honetan egiten zen, baita kolore more eta urdin batzuk ere. Gainera, purpura eta urdina erregetzarekin eta aberastasunarekin lotzen ziren antzina.[16][17][18]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
