Basolatz

Urraulbeitiko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Basolatz[1][a] edo Olatz Alduate[b] Urraulbeiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. Gaur egun Irunberri udalerrian dago, lur-zerrenda hori bi udalerrien artean trukatu baitzen.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

1497n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Irunberriko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak basolaztarrak edo olaztarrak ziren.

Remove ads

Izena

Basolatz edo Olatz Alduate toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ollaz (1059)
  • Olaç (1270)
  • Olaz (1534)
  • Olazecohordoquia (1671)
  • Olazoco ordoquia (1702)
  • Olazordoquia (1708)
  • Olaz (1800)
  • Olaz (1905)
  • Olatz (1996)

Geografia

Basolatz Irunberri udalerrian zegoen historiki, baina Urraulbeiti ibarran geografiki.

Inguru naturala eta kokapena

Urraulbeiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Klima

Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Informazio gehiago Hila, Urt ...

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Remove ads

Historia

Oharrak

  1. /basólat͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /olát͡s̻ alð̞u.áte/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads