Bihar (India)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bihar (India)map
Remove ads

Bihar (hindiz: बिहार, urduz: بہار bɪhaːr) India ekialdeko estatua da.

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...
Remove ads

Geografia

Bihar ekialdean Mendebaldeko Bengala, mendebaldean Uttar Pradesh , iparraldean Nepal eta hegoaldean Jharkhand ditu mugakideak. Biharko ordokia Ganges ibaiak bitan zatituta dago, estatua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duena. Biharrek 6.764,14 km² baso-azalera du, hau da bere azalera osoaren %7,1a[1].

Gangesek ez ezik, Gandak eta Koshi bere iparraldeko ibaiadarrek ere zeharkatua da, Himalaia nepaldarrean dagoen Katmandu haranean jaioak.

Remove ads

Historia

Bihar "Magadha" izena zuen antzinean. Magadha bi ohituraren iturria izan zen: jainismoa eta budismoa. Indiar inperiorik handiena, Maurya Inperioa, Magadhan ere sortua izan zen k. a. 325ean, hiriburua Patliputra (egungo Patna) izanik. Batzuen ustez, mauryar enperadorea zen Ashoka, Patliputran jaioa, inoizko Indiako enperadorerik boteretsuena izan zen.

Barrutiak

Thumb
Estatuko mapa

Bihar 9 dibisiotan eta 38 barrutitan banatuta dago administratiboki.

Dibisioak honako hauek ziren:

  • Patna
  • Tirhut
  • Saran
  • Darbhanga
  • Kosi
  • Purnia
  • Bhagalpur
  • Munger
  • Magadh

Barrutiak, berriz, hauek:

DibisioaHriburuaBarrutia
BhagalpurBhagalpurBanka, Bhagalpur
DarbhangaDarbhangaBegusarai, Darbhanga, Madhubani, Samastipur
KosiSaharsaMadhepura, Saharsa, Supaul
MagadhGayaArwal, Aurangabad, Gaya, Jehanabad, Nawada
MungerMungerJamui, Khagaria, Munger, Lakhisarai, Sheikhpura
PatnaPatnaBhojpur, Buxar, Kaimur, Patna, Rohtas, Nalanda
PurniaPurneaAraria, Katihar, Kishanganj, Purnia
SaranChapraGopalganj, Saran, Siwan
TirhutMuzaffarpurEkialdeko Champaran, Mendebaldeko Champaran, Muzaffarpur, Sheohar, Sitamarhi, Vaishali

Demografia

Hona hemen irakurtzen eta idazten dakitenen datuak:

Informazio gehiago Urtea, Guztira ...

Hindi eta Urdu hizkuntza ofizialak badira ere, gehienek Bihari hizkuntzetako bat menperatzen dute: Bhojpurera, Magadhi, Maithili edo Angika. Hona hemen estatuko hiztunen datuak:

Informazio gehiago Biharko hizkuntzak, Hizkuntza ...
Remove ads

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads